150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Errekurtsoa goi mailako tituludun izateko oposizioaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 15ean emandako 128/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).

Jesús M.ª García Díaz eta Carlos Arriazu Antón jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte epaimahaiaren 2011ko maiatzaren 23ko Erabakiaren aurka (erabaki horren bidez onetsi ziren laugarren ariketako -ingeleseko proba- behin betiko emaitzak). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 8:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko "Info Navarra 012" herritarrentzako informazio bulegoetan (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plaza), 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dute errekurtsoa, aldez aurretik hitzordua 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia eskuratzen ahalko dute, dagokien tasa aldez aurretik ordainduta.

Iruñean, 2011ko uztailaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1112444