150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339/2011 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, ikastetxe itunduetako Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan "A" ereduan euskara irakasten duten irakasleentzako eskola orduak onesten dituena, 2011-2012 ikasturterako.

Aurrekontuetako diruaren arabera, departamentu honek ikastetxe itunduetan "A" ereduan eskolatuta dauden ikasleei behar bezala laguntzeko baliabideak eman izan dizkie ikastetxeei eta hala segitzeko borondatea du, nahiz eta, zenbait kasutan, "A" eredua ezartzearen ondorioz "G" ereduko ikasleei laguntzeko behar diren irakasle batzuk sobratu.

Hori helburu, urtero-urtero, euskara irakasleentzat behar diren eskola orduak onesten dira. 2010-2011 ikasturteari dagozkionak, orain arte azkenak direnak, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 470/2010 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Ikastetxez ikastetxe eta urtez urte aldatzen diren inguruabarrak kontuan hartuta, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du 2010-2011 ikasturteko eskola orduak iraungitzea eta, 2011-2012 ikasturteari begira, A eredua duten ikastetxe itunduetan euskara irakasten duten irakasleek behar dituzten eskola orduak ematea, Euskara Atalak aurretik egindako txostena aztertu ondoren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikastetxe itunduetan "A" ereduan euskara irakasten duten irakasleentzako eskola orduak onetsi zituen abuztuaren 26ko 470/2010 Ebazpenaren ondoriozko beharkizunak, ebazpen horren eranskinean agertu zirenak, betetzat jotzea.

2. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan "A" eredua duten ikastetxe itunduetan euskara ematen duten irakasleen eskola orduak onestea, 2011-2012 ikasturterako. Ikastetxe bakoitzari dagozkionak ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

3. Ebazpen honen 2. atalean aipatutako eskola orduak hurrengo ikasturteetan luzatu, iraungi edo aldatzen ahalko dira, ikastetxe bakoitzean gertatzen diren inguruabarren arabera.

4. Ebazpen honetan aipatu diren "A" ereduko ikastetxeetan, itundutako unitateen behin betiko egitura eta "A" edo "G" ereduan matrikulatutako ikasleen kopurua direla kausa, Hezkuntza Itunean adierazten den irakasle kopurua "G" ereduko ikasleei laguntzeko gehiegizkoa baldin bada, irakasle ratioa murriztuko da.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematen zaio, beharrezkoak diren kasuetan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan "G" ereduan ari diren irakasleen ratioa murriztu dezan.

5. Ebazpen honen bidez baimendu diren eskola orduak ematen dituzten irakasleen soldatak hezkuntza administrazioak ordainduko ditu, hilero, ikastetxe bakoitzaren entitate titularraren izenean eginen den ordainketa delegatuaren bidez. Ordainketa delegatu horrek, hala ere, ez du inolako lan harremanik sortuko Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean.

Euskara emateko ebazpen honetan baimentzen diren eskola orduak eta "G" ereduko gehiegizko irakasleen ratioaren murrizketa, klausula gehigarri gisa agertuko dira Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak eta dagokion ikastetxearen titularrak edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkoak sinatuko duten hezkuntza itunaren agiri administratiboan.

6. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

8. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Euskara Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Itunpeko Ikastetxeen Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA

Euskara irakasteko asteko eskola orduak

HERRIA

IKASTETXEA

2010/11

2011/12

AIEGI

MATER DEI

21

21

BERA

SAGRADO CORAZÓN (B EREDUA)

23

23

BURLATA

AMOR DE DIOS

31

31

BURLATA

REGINA PACIS

31

31

LIZARRA

SANTA ANA

46

46

MENDABIA

NUESTRA SEÑORA DE LOS DOLORES

9

9

IRUÑA

CALASANZ

44

44

IRUÑA

CARDENAL LARRAONA

48,5

49

IRUÑA

ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN

66

65,5

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

33,5

37

IRUÑA

SANTO TOMÁS

62

62

TAFALLA

ESCUELAS PÍAS

33,5

37

TAFALLA

SAN JOSÉ

18

18

ATARRABIA

LA PRESENTACIÓN

62

59

GUZTIRA

528,5

532,5

Zerrendan ez dira ageri Altsasuko Sagrado Corazón eta Iruñeko La Compasión Escolapios ikastetxeak, A eredua soilik ematen dutelako eta, beraz, diruz laguntzeko ordu guztiak G ereduko soberakinarekin konpentsatuta daudelako.

Iragarkiaren kodea: F1111565