150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

336/2011 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, jantoki baimenduen zerrenda aditzera eman, eta 2011-2012 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan proposatzen du argitara daitezela 2011-2012 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak ezartzearren, baita hezkuntza zerbitzu horren aldera diru-laguntza jasotzen duten ikasleek pagatu behar dituzten gehieneko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) finkatzen dena betearazi nahirik, agindu horrek garatu egiten baitu Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiak baimentzea 2011-2012 ikasturterako. Onuradunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik ikasturte horretan jaso beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Bertan adieraziko da, halaber, diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak bidaltzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. eranskina

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

CATERINGA

ANTSOAIN

"Ezkaba" HLHIP

BERIAIN

HLHIP

JAUNTSARATS

"Oihanzabal" HLHIP

LOS ARCOS

"Santa María" HLHIP

IRUNBERRI

"San Juan" HLHIP

MUTILOABEITI

"San Pedro'' HLHIP

NOAIN

"San Miguel'' HLHIP

ORKOIEN

"San Miguel'' HLHIP

IRUÑA

"Andrés Muñoz Garde" HBIP

GARES

HLHIP

ZANGOZA

''Luis Gil'' HLHIP

TUTERA

''Torre Monreal'' HBIP

VIANA

"Ricardo Campano" HLHIP eta DBHI

ATARRABIA

"Lorenzo Goicoa" HLHIP

"Atargi" HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

''Camino de Santiago'' HLHIP

"Catalina de Foix" HLHIP

"Erreniega" HLHIP

IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA

AGOITZ

"San Miguel" HLHIP eta DBHI

BERRIOZAR

"Mendialdea" HLHIP

BETELU

"Araxes" HLHIP

CASCANTE

"Vicenta María" HLHIP

DONEZTEBE

"San Miguel" HLHIP eta "Mendaur" DBHI

ELIZONDO

"San Francisco Javier" HLHIP

LIZARRA

"Remontival" HLHIP

ETXARRI ARANATZ

"San Donato" HLHIP

GARRALDA

"Ntra. Sra. de Orreaga" HLHIP eta DBHI

GOIZUETA

"Andrés Narbarte Xalto" HLHIP

UHARTE

"Virgen Blanca" HLHIP

IRURTZUN

"Atakondoa" HLHIP

LARRAINTZAR

"Obispo Irurita" HLHIP eta DBHI

LEITZA

"Erleta" HLHIP

LEKUNBERRI

HLHIP

LESAKA

"Irain" HLHIP

LUZAIDE

HLHIP

OTSAGABIA

HLHIP eta DBHI

ERRIBERRI

''Príncipe de Viana'' HLHIP

ERRONKARI

"Julián Gayarre" HLHIP eta DBHI

TAFALLA

''Marqués de la Real Defensa'' HLHIP

ZUBIRI

"Xabier Zubiri" HLHIP

ZUDAIRI

''Las Amescoas'' HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

CATERINGA

ALLO

"La Cruz" HLHIP

ALTSASU

"Zelandi" HLHIP

ANDOSILLA

''Virgen de la Cerca'' HLHIP

BARAÑAIN

"Alaiz" HLHIP

''Eulza'' HLHIP

''Los Sauces'' HLHIP

BARASOAIN

"Martín Azpilcueta" HLHIP

BEIRE

HLHIP

BUÑUEL

"Santa Ana" HLHIP

BURLATA

"Hilarión Eslava" HLHIP

"Ermitaberri" HLHIP

CASTEJÓN

"Dos de Mayo" HLHIP

CINTRUÉNIGO

"Otero de Navascués" HLHIP

CORELLA

"José Luis Arrese" HLHIP

CORTES

"Cerro de la Cruz" HLHIP

FONTELLAS

"Virgen del Rosario" HLHIP

FUSTIÑANA

"Santos Justo y Pastor'' HLHIP

LAKUNTZA

"Luis Fuentes" HLHIP

LARRAGA

"San Miguel de Larraga" HLHIP

MENDIGORRIA

"Julián M.ª Espinal" HLHIP

MILAGRO

"Ntra. Sra. del Patrocinio" HLHIP

MONTEAGUDO

"Honorio Galilea" HLHIP

MURCHANTE

"Mardones y Magaña" HLHIP

OLAZTI

"Domingo Bados" HLHIP

IRUÑA

"Amaiur" HLHIP

"Bernat Etxepare" HLHIP

''Azpilagaña'' HLHIP

"Buztintxuri" HLHIP

''Cardenal Ilundáin'' HLHIP

''Ermitagaña'' HLHIP

"García Galdeano" HLHIP

"Hegoalde" HLHIP

''Iturrama'' HLHIP

"José María de Huarte'" HLHIP

"Mendillorri" HLHIP

"El Lago de Mendillorri" HLHIP

''Nicasio de Landa'' HLHIP

"Patxi Larraintzar" HLHIP

''Rochapea'' HLHIP

"San Francisco" HLHIP

''San Jorge'' HLHIP

"Sanduzelai" HLHIP

''San Juan de la Cadena'' HLHIP

''Víctor Pradera'' HLHIP

AZKOIEN

''Juan Bautista Irurzun'' HLHIP

RIBAFORADA

"San Bartolome" HLHIP

SAN ADRIÁN

"Alfonso X El Sabio" HLHIP

SARRIGUREN

"Sarriguren" HLHIP

TUTERA

''Elvira España'' HLHIP

"Griseras" HLHIP

"Huertas Mayores" HLHIP

''Monte San Julián'' HLHIP

''Virgen de la Cabeza'' HLHIP

IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA

AMAIUR

HLHIP

ARANTZA

HLHIP

BERA

"Ricardo Baroja" HLHIP

ERROIBAR

"San Esteban" HLHIP

ETXALAR

HLHIP

ITUREN

HLHIP

IRUÑA

"Vázquez de Mella" HLHIP

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzetarako baimendutako kuotak
eta konpentsazioak 2011-2012 ikasturterako

Diru-laguntza jasotzen duten ikasleentzat baimendutako kuotak

BAZKALTIAR KOPURUA

IKASLEKO, EGUNEAN

0-80

1,72 euro

81-160

1,72 euro

161-240

1,72 euro

+240

1,72 euro

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren modulua

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzerako.

Eguneko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordina

Irakasleek jasotzen dituzten konpentsazioek ordainsari izaera dute eta nominaren bidez jasoko dira.

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA*

ZAINDARI BAKOITZEKO

0-80

17,18 euro

15,18 euro

17,18 euro

81-160

19,18 euro

15,18 euro

17,18 euro

161-240

19,86 euro

17,02 euro

17,18 euro

+240

21,28 euro

19,50 euro

17,18 euro

* 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

Iragarkiaren kodea: F1111557