150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

110/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Purificación González Merchán andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Purificación González Merchán andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kendu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Purificación González Merchán andreari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko uztailaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1112777