150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

128/2011 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Soziologiako unibertsitateko lizentziadunentzako prestakuntza beka bat ematen duena, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2011ko ekainaren 2ko bilkuran, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 14ko 48/2011 Ebazpenari jarraikiz, beka emateko izendapen proposamenak aurkeztu zituen, baita ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostenean. Ebazpen haren bidez, Soziologiako unibertsitateko lizentziadunak prestatzeko beka bat emateko deialdia egin zen; beka Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Soziologiako lizentziadunentzako beka Miguel Angel Prieto López jaunari ematea (IFZ: 44631447-Q). 7,75 puntu lortu ditu. Abuztuaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31 arte 5.250,00 euro jasoko ditu guztira, honela banatuta: bost hileko soldata, 1.050,00 eurokoak.

Diru-kopuru horiek guztiak 2011ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza bekak" izeneko 960002-96100-4809-232100 kontu-sailaren kargura izanen dira.

2011ko abenduaren 31ra arte iraunen du bekak, eta urtebeteko aldietan luzatzen ahalko da, 3 urte egin arte gehienez.

2. Irabazleak bekari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, hurrenkera honen arabera:

-Adriana Hernández Toral (6,25 puntu).

-Nerea González Calvo (5,30 puntu).

-Leire Jiménez Espila (5,125 puntu).

-Francisco Javier Aranegui Huarte (4 puntu).

3. Deialditik kanpo uztea Nuria Alonso Vitero, 6.d oinarria ez betetzeagatik.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gazteriaren Institutura, Gazteriaren Zuzendariordetzara, haren Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Atalera eta Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera, eta Kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin.

Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ana Frías Pardo.

Iragarkiaren kodea: F1111546