150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

118/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, José Javier Esparza Abaurrea jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108. artikuluak xedatzen du erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetako 11. artikuluan xedatuta dago Nafarroako Gobernuari dagokiola Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, foru dekretuaren bidez, erakunde autonomo hori atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak aldeko txostena emanik. Estatutu horiek maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak proposaturik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 26ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Javier Esparza Abaurrea jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea José Javier Esparza Abaurrea jaunari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko uztailaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1112776