122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Ordenantza, Aurizko Multzo Historikoa Babesteko
Plan Berezian sartutako gunean dauden etxebizitzetako
obra eta zaharberritze lanetarako laguntzak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2011ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartutako gunean dauden etxebizitzetako obra eta zaharberritze lanetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza. Onespen hori 2011ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Auritzen, 2011ko ekainaren 7an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

ORDENANTZA, AURIZKO MULTZO HISTORIKOA
BABESTEKO PLAN BEREZIAN SARTUTAKO GUNEAN
DAUDEN ETXEBIZITZETAKO OBRA ETA ZAHARBERRITZE
LANETARAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

XEDEA

Ordenantza honen xedea da Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartutako gunean dauden etxebizitzetako obra eta zaharberritze lanetarako laguntzak arautzea.

1. artikulua. Babesturiko obrak.

Aurizko Udalak, aurrekontuko mugen barrenean, laguntzak emanen dizkie beren jabetzako eraikinetan zaharberritze lanak egiten dituztenei, betiere Auritzen erroldatuak badaude eta urtean bederatzi hilabetez egiazki bizi badira herrian eta ondoko artikuluetan aipatutakoak betetzen badituzte.

2. artikulua. Kontzeptua.

Etxebizitza baterako dirulaguntza jaso ahal izateko, eraikinak familia unitatearen bizilekua beharko du izan eta familiaren ohiko etxea, kanpo gelditzen baitira bigarren bizileku direnak.

Araudi honen ondorioetarako, etxebizitzaren eraikin nagusia eta eranskinak eraikuntza bakartzat joko dira.

3. artikulua. Dokumentazioa.

Laguntzak eskuratu ahal izateko, legez eskatzen ahal den dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da, baita behar diren udal lizentziak ere.

Ez zaio inola ere laguntzarik emanen lehen aldiz irekitzeko edo okupatzeko udal lizentziarik ez duenari.

4. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartutako eremuko etxebizitzak zaharberritzeko obrek jaso ahalko dute diru-laguntza.

5. artikulua. Kanpo gelditzen direnak.

Honako hauek ez dute laguntzarik jasoko:

a) Jabeak ekarritako materialak, agiri bidezko frogabide normalizatua ez badute.

b) Ezin izanen dira obrak diruz lagundu, baldin eta obrak eginen diren eraikin horrek ordenantza honetan aurreikusitako diru-laguntza horietakoren bat jaso baldin badu aurreko hamabost urteetan.

Muga hori diru-laguntzaren gehienekoari dagokionez, obra batek ez badu ordenantza honetan aurreikusitako gehieneko diru-laguntza osorik jaso, diru-laguntza handiagoa jaso ahalko du, ordenantza honetan aurreikusitako gehieneko diru-laguntza horretara iritsi arte betiere. Halakoetan, artikulu honetan aipaturiko hamabost urteko epe hori bigarren diru-laguntza jasotakoan abiaraziko dela ulertuko da, oro har.

c) Sei mila eurotik beherako obrak.

6. artikulua. Diru-laguntzen zenbatekoa.

Egindako inbertsioaren %3,88koa izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa, eta gehienez ere hiru mila eta berrehun eurokoa (3.200 euro).

Diru-laguntza horietarako ezarritako zenbatekoa gehienekoa izanen da baina betiere Aurizko Udaleko aurrekontuan unean-unean dauden aurreikuspenen arabera.

7. artikulua. Tramitazioa.

Laguntzak tramitatzeko, aurreko artikuluetan eskatutakoaz gain eta Auritzen egiazki bizitzeaz gain, eskabidea aurkeztu beharko da Udalean, zein urtetan bukatu den inbertsioa, urte hartan, edo hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen. Eta, eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek:

a) Udalaren egiaztagiria, eskatzailea eta familia unitatearen erroldatze agiriak jasotzen dituena eta Udalarekin dituzten betebehar fiskalak ordainduta daudela dioena.

d) Fakturak, egindako inbertsioen frogagarri.

c) Zuzendaritza teknikoaren obra amaieraren egiaztagiria edo, halakorik ezean, udal arkitektoaren txostena, zer obra egin diren eta amaitu egin direla ziurtatzeko.

e) Behar diren udal zerga eta tasen ordainagiria.

8. artikulua. Betebeharrak.

Udalak edozein unetan eska diezaieke datu edo dokumentu gehiago eskatzaileei, espedientea argitzeko; horretarako, hogeita hamar eguneko epea emanen die. Epe hori eskatzaileak aipatu dokumentazioa aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea artxibatu eginen da, beste inolako tramiterik gabe.

Diru-laguntza zer eraikinetarako jaso den, onuradunak, laguntza jaso ondoko hamabost urteetan, bere ohiko etxebizitzatarako baino ezin izanen du erabili. Etxebizitza alokatu, jabetzarik gabe laga, saldu egiten bada edo onuradunaren ohiko etxebizitza izateari uzten badio, diru-laguntzaren onuradunak hartutako diru-laguntza osoa itzuli beharko dio Udalari.

Araudi honetan zehaztutako baldintzak ez badira betetzen, onuradunak emandako datu edo argibideetan faltsukeriarik edo itxuragabekeriarik baldin badago eta laguntzak emateko eta ordaintzeko gertaerak edo inguruabar erabakigarriak ezkutatzen badira, emandako diru-laguntzak galduko dira, eta jasotakorik bada, hura itzuli egin beharko da.

9. artikulua. Diru-laguntzaren kalkulua.

Inbertsioa zenbatu eta diru-laguntza kalkulatzerako orduan, ez dira kontuan hartuko diru-laguntzaren eskatzaileak jasandako ez BEZa, ez EIOZa ezta beste inolako zerga edo tasarik ere.

10. artikulua. Laguntzen kontzesioa.

Udalak, eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, haiek sailkatu eta behar diren diru-laguntzak emanen ditu, ordenantza honetan xedatutakoari jarraikiz finkatuko dituelarik zenbatekoak.

Espedientea erabat osaturik dagoenean eta egindako inbertsioa behar bezala frogatzen denean ordainduko dira laguntzak.

11. artikulua. Udalaren konpromisoa.

Udalak %2aren pareko zenbatekoa erabiliko du urtero ordenantza honetan aurreikusitako xedeetarako, zaharberritzeko lehentasunezko eremuko biztanleko eta urteko.

12. artikulua. Diru-laguntzak ematen noiz hasiko.

Ordenantza honek 2011ko otsailaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1110314