100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

129/2011 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikuen kidegoan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duena.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 531. artikuluan eta Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. artikulutik 48.era eta 51.etik 53.era bitartean ezarritakoari jarraikiz, auzitegiko medikuen kidegoko funtzionarioen artean Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk, I. eranskinean azaltzen direnak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deia egiten da, oinarri hauen arabera:

Lehena.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu generikoak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea.

Deialdi honetan, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan zehazki aurreikusirik ez dauden gai guztietan, funtzio publikoari buruzko lege orokorretan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Parte hartzeko betebehar eta baldintzak.

1. Lehiaketa honetan auzitegiko medikuen kidegoko karrerako funtzionario guztiek hartzen ahal dute parte, edozein delarik haien destinoko lurralde eremua, baldin eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lehiaketa behin betikoz ebatzi arte deialdi honetan eskatzen diren baldintza orokorrak eta betebehar berariazkoak betetzen badituzte.

2. Auzitegiko medikuek lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute baldin eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, bi urte igaro badira behin betiko destinoa esleitu zion lekualdatze-lehiaketaren deialdia iragartzeko ebazpena edo, sartu berri diren funtzionarioen kasuan, behin betiko destinoa esleitzeko ebazpena onetsi zenetik.

Urteak zenbatzeari begira, lehenengo urtea izanen da kasuan kasuko ebazpenak eman ziren urte naturala, zein egunetan eman ziren kontuan hartu gabe, eta bigarren urtea izanen da hurrengo urte naturala.

Behin betiko destinorik ez duten funtzionarioak lehiaketetan parte hartzera beharturik daude, indarra duen araudiarekin bat, eta zaie denbora muga hori aplikatzen.

3. Ondoko hauek ezin izanen dute lehiaketan parte hartu:

a) Epai irmo baten bidez eginkizun gabetuak direnak, gabetzeak iraun bitartean.

b) Interes partikularra dela eta, borondatezko eszedentzian dauden auzitegiko medikuak, egoera horretan nahitaez egon beharreko gutxieneko epea bitartean.

c) Nahitaez lekualdatzeko zehapena dutenak (zehapena egin zen herri bereko destinoak hartzeko bakarrik), harik eta urtebete edo hiru urte igaro arte, egindako hutsegitea larria edo oso larria izan den, hurrenez hurren.

d) Aurreko lehiaketa batean destinoa lortu, eta esleitu zitzaien destinoaren jabetza hartu ez dutenak.

Hirugarrena.-Eskatzen ahal diren lanpostuak.

1. Parte-hartzaileek I. eranskinean azaltzen diren lanpostuak eskatzen ahalko dituzte.

Lanpostu horiek Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko hurrenkera zenbakiaren bidez identifikatuko dira. Zentro horietako baten hurrenkera zenbakia eskatzearekin batera, zentro horretan kidegoak dituen lanpostu huts guztiak eskatzen direla ulertuko da.

2. Gainera, lehiaketa honen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostu generikoak ere eskatu ahalko dira, orain eskaintzen diren lanpostu hutsen ondoriozko lanpostu gisa sartuko baitira, salbu eta amortizatu nahi badira eta lanpostuen zerrendak aldatzeko edo lantoki bateko langileak berrantolatzeko proiektu bat baldin badago, kasu horretan kidego horretako deialdiaren ondoriozko lanposturik ez baita iragarriko.

Lanpostuak deialdiaren hurrenkera zenbakia emanda identifikatu behar dira. Lanpostu baterako eskaerak zentro horretan eta kidego horretan dauden lanpostu huts guztietarako balioko duela ulertzen da, bai eta adierazitako lehentasun hurrenkeran izan daitezkeen ondoriozko lanpostu guztietarako ere.

Lehiaketaren ondoriozko lanpostu hutsak eskatzeko eskubidea erabili ahal izan dadin, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasi eta eskaerak aurkezteko epea amaitu arte, Ministerioaren www.mjusticia.es web orrian ikusgai jarriko da eskatzen ahal diren destinoko zentroen zerrenda, zentro horien hurrenkera zenbakiekin batera.

3. Parte hartzen duten auzitegiko medikuek ziurtatu beharko dute beren eskabidean zehazten dituzten deialdiko hurrenkera zenbakiak lehiaketa horretarako argitaratu direnekin bat datozela, bai I. eranskinean bai ondoriozko lanpostuetan, okerreko kodeak saihesteko.

Lehiaketan parte hartzen duten auzitegiko medikuek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten deialdi hurrenkerako zenbakiak zehatz-mehatz bat datozela eskainitako destinoko zentroen izenekin, aurkezteko epea amaituta ez baita aldaketarik onartuko eskaeran, ez eta, esleituz gero, ukorik ere.

4. Salbuespenez, lanpostu huts gisa agertzen den baten bat kentzen ahalko da, hori egitera behartzen duen gorabeherarik gerora sortuz gero.

5. Erregistro zibileko medikuen kidegotik datozen auzitegiko medikuei dagokienez, azaroaren 20ko 7/1992 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituko zaio. Lege horrek epaile eta magistratuen erretiro adina finkatzen du eta medikuak diren langile batzuk auzitegiko medikuen kidegoan sartzen ditu.

Laugarrena.-Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

1. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskaerak agindu honen II. eranskineko ereduan egin behar dira, bete beharreko atal guztiak betez.

2. Eskaerak Nafarroako Justiziako zuzendari nagusiari igorri beharko zaizkio, eta deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, egun berean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaletan aurkeztu beharko dira Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean (Iratxeko monasterioa kalea, 22, 31011-Iruña).

Aldizkarietan egun berean argitaratzea ezinezkoa bada, ezartzen diren baldintza eta epeak kontatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzearen data hartuko da aintzat.

3. Eskaerak Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere igortzen ahal dira. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion eskaerari.

4. Eskumenak bereganatu dituzten autonomia erkidegoetako organoetan destinoa duten funtzionarioek kasuan kasuko organoan aurkeztuko dute eskaera, eta Ministerioaren eskumeneko eremuan destinoa dutenak, berriz, Justizia Ministerioan.

5. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea bakarra izanen da funtzionario bakoitzarentzat, nahiz eta eskatutako lanpostuak eskumenak eskualdatuak dituzten autonomia erkidegoetakoak izan. Lanpostu horietako deialdiak aldi berean eginen dituzte autonomietako gobernuek.

Parte hartzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, azken-azkena baizik ez da kontuan hartuko.

6. Eskabideak aurkezteko epea behin bukatuta, izangaiek ezin izanen dute hura aldatu edo baliogabetu.

7. Egindako eskaera loteslea izanen da eskatzailearentzat, behin eskabideak aurkezteko epea betetzen denean.

8. Eskaerarekin batera ondoko agiriak emanen dira:

a) Jabetzan duen azkeneko lanpostua esleitzeko ebazpenaren fotokopia.

b) Eszedentzian dauden lehiakideek eszedentzia emateko ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

9. Eskabidea jasotakoan, azken destinoko organo eskudunak auzitegiko medikuen kidegoan emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua eginen du, hasiera egunetik (eguna, hilabetea, urtea) bukaera egunera (eguna, hilabetea, urtea) bitarteko zerbitzuak adierazita, eta eskabideari erantsiko dio.

Halaber, langileria-organo horrek, eskabidearen goiburuan edo erantsitako orri batean, hizkuntzengatiko puntuazioa jarriko du, eta adieraziko du ea funtzionarioak egungo destinoan egin duen aldia Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46. artikuluan legez ezarritako aldia den, eta funtzionarioa arau horren 43.2 artikuluan aurreikusitako egoeretakoren batean dagoen.

Bosgarrena.-Baldintzaturiko eskaerak.

Bi funtzionariok udalerri, epai-barruti edo probintzia berean dauden lanpostu hutsak nahi izanez gero, aukera izanen dute beren eskaera baldintzapean jartzeko, hau da, destinoa biek udalerri, epai-barruti edo probintzia berean lortzeko eskaera egin dezakete, eta hori gertatu ezean, biek egindako baldintzapeko eskaerak deuseztatu eginen dira. Eskaera baldintzatu hori egiten duten funtzionarioek eskabidean C atalean zehaztu beharko dute, norekin baldintzatzen duten, horrexen izen-deiturak eta IFZ adieraziz, eta beste funtzionarioaren eskabidearen fotokopia aurkeztu. Lehiakideetariko baten batek C atalean adierazten ez badu, bi eskabideak baliorik gabe geldituko dira.

Funtzionarioak eskabidearen C atala betetzen badu, ulertuko da, besterik gabe, baldintzapeko eskaera egin nahi duela, Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.2 artikuluan aurreikusita dagoena.

Seigarrena.-Lehiaketako baremazioa.

1. Alegatu eta frogatzen diren merezimenduak baloratzeko, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna hartuko da erreferentzia gisa.

2. Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

A) Antzinatasuna, 60 puntu gehienez. Auzitegiko medikuen kidegoan titular gisa emandako zerbitzu urte bakoitzeko, 2 puntu. Urtebetetik beheitiko denbora-tarteak proportzioan kontatuko dira: 0,00555556 puntu lanean emandako egun bakoitzeko (hilabeteak 30 egunekotzat hartuko dira).

B) Euskaraz idazten nahiz hitz egiten jakitea: Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluak zehazten dituen eremu euskaldunean eta mistoan:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A2 edo B1 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan lau urrats gainditu izanarena: lau puntu.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan lau urrats gainditu izanarena: zortzi puntu.

EGA tituluaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea den beste tituluren batena, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan hamabi urrats gainditu izanarena: hamabi puntu.

3. Lehiaketa honek fase bakarra izanen du. Bertan, baremoko A eta B ataletan adierazitako merezimenduak baloratuko dira.

Zazpigarrena.-Lanpostuak banatzea.

Lanpostuak esleitzeko lehentasun-hurrenkera deialdi honetako seigarren oinarrian ezarritako baremoen arabera lortutako puntuazioak emanen du.

Guztirako puntuazio bera duten bi izangai izanez gero, kidegoan antzinatasunik handiena duenaren alde ebatziko da eta berdinketak irauten badu, kidegoan sartzeko hautaprobetan, bertako hizkuntza edo bertako zuzenbidea barne, lortutako hurrenkera zenbakia hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.-Esleituriko destinoen ezaugarriak.

1. Lehiaketa honen ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuak, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, aurreikusitako ondorioetarako. Beraz, ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko.

2. Destinoei uko egiterik ez dago, Justiziako Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bederatzigarrena.-Lehiaketaren gaineko ebazpena.

1. Lehiaketa hau Justizia Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunak ebatziko dute modu koordinatuan. Ebazteko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

2. Behin-behineko ebazpenean destinoa esleitu zaien interesdunen jatorrizko lanpostua eta herria adieraziko dira, eta era berean beren egoera administratiboa, jardunekoa ez bada, eta funtzionario bakoitzari esleituriko lanpostua.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Hirugarren oinarriaren 1. idatz-zatia aplikatuz eskatzen ahal diren I. eranskin honetako lanpostuak

HURRENKERA ZK.

LANTOKIA

IZENA

HERRIA PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSAK

ONDORIOZKO LANPOSTUAK

HIZKUNTZA

94

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua

Auzitegiko mediku orokorra

IRUÑA

NAFARROA

1

BAI

BAI

II. ERANSKINA

................................ institutuetan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaera, auzitegiko medikuen kidegorako

(Autonomia erkidegoek betetzekoa)

Puntuazioa, hizkuntzagatik:

Bete duzu 1451/2005 Errege Dekretuaren 46. artikuluan legez ezarritako epea oraingo destinoan?

[ ]Bai [ ] Ez

1451/2005 Errege Dekretuaren 43.2. artikuluko a), b) eta c) letretan ageri diren egoeretakoren batean zaude?

[ ]Bai [ ] Ez Baietz erantzun baduzu, adierazi zein egoeratan zauden: a), b) edo c):

(Interesdunak betetzekoa)

IFZ:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IZENA:

EGUNGO DESTINOA:

EGUNGO KIDEGOA:

LANPOSTUKO EDO ETXEKO HELBIDEA:

SAKELAKO TELEFONOA/FINKOA:

Hizkuntza lehentasunak: bakarrik maila, profil edo gradu garaiena zehaztu, destinoko autonomia erkidegoko laukian a), b) edo c) adieraziz, 6.2.B oinarrian xedaturikoarekin bat.

C: eskaera baldintzatuak bakarrik. Deialdiko 5. oinarria erabiliz gero, beste funtzionario baten deiturak, izena eta IFZ eman behar dira:

[ ] Euskadiko Autonomia Erkidegoa

[ ] Valentziako Autonomia Erkidegoa

[ ] Kataluniako Autonomia Erkidegoa

[ ] Nafarroako Foru Komunitatea

[ ] Galiziako Autonomia Erkidegoa

[ ] Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa

EGOERA ADMINISTRATIBOA: X jarri egokia den laukian:

[ ] Jardunean

[ ] Zerbitzu eginkizunetan

[ ] Behin-behinean atxikita

Zerbitzu-eginkizunetan dihardueneko organo judiziala adierazi:

[ ] Ahaideak zaintzeko eszedentzian. Egoera horretan noiztik dagoen adierazi: Urtea ............./ Hilabetea ............/ Eguna ............

[ ] Zerbitzu berezietan

[ ] Borondatezko eszedentzian, sektore publikoan lan egiteko

[ ] Borondatezko eszedentzian, norberaren aferetarako. Egoera horretara pasa zen data adierazi: Urtea ...../ Hilabetea ......./ Eguna ........

[ ] Borondatezko eszedentzian, familia elkartzeko. Egoera horretara pasa zen data adierazi: Urtea ...../ Hilabetea ......./ Eguna ........

[ ] Eginkizunak etenik

[ ] Behin-behinean itzulia

[ ] Langileen berrantolamenduan

Baloratzeko alegatzen dituen merezimenduak eta eransten dituen agiriak:

Lehentasunerako

hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako

hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako

hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako

hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

1

21

41

61

81

2

22

42

62

82

3

23

43

63

83

4

24

44

64

84

5

25

45

65

85

6

26

46

66

86

7

27

47

67

87

8

28

48

68

88

9

29

49

69

89

10

30

50

70

90

11

31

51

71

91

12

32

52

72

92

13

33

53

73

93

14

34

54

74

94

15

35

55

75

95

16

36

56

76

96

17

37

57

77

97

18

38

58

78

98

19

39

59

79

99

20

40

60

80

100

..........................................(e)n, 2011ko ......................................aren ......................(e)an Sinadura:

JUSTIZIAKO ZUZENDARI NAGUSIA. IRATXEKO MONASTERIOA KALEA, 22. 31011 IRUÑA.

F1108561

Iragarkiaren kodea: F1108561