100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari lanpostu bat betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2011ko maiatzaren 17an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko deialdiko epaimahaiak Silvia Doménech Alegre andrearen aldeko izendapen proposamena egin du 2011ko maiatzaren 13an -deialdia Mahaiak 2010eko irailaren 27an hartutako erabakiaren bidez egin zen, eta 2010eko urriaren 1eko 96. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2010eko urriaren 6ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen-. Hori horrela, honakoa erabaki da:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko deialdian izendaturiko epaimahaiak Silvia Doménech Alegre andrearen alde egindako izendapen proposamena onestea -deialdia 2010eko irailaren 27an onetsi zuen Legebiltzarreko Mahaiak-.

2. Silvia Doménech Alegre andreari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 7.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 17an.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1109025