100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Tamaina txikiko instalazioak berotegi efektuko gasak igortzeko eskubideen merkataritza araubidetik baztertzeko eskaerak.

Martxoaren 9ko 1/2005 Legeak berotegi efektuko gasak igortzeko eskubideen merkataritzaren araubidea arauturik, lege hori aldatzen duen uztailaren 5eko 13/2010 Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz, igorpen eskubideen merkataritzaren araubide orokorra hobetu eta handitzearren eta abiazioa araubide horretan sartzearren, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetez jendaurrean egonen dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (González Tablas, 9; Iruña) ondotik aipatzen den espedientea, edozein interesdunek kontsultatu eta, egokia irudituz gero, alegazio, iradokizun edo oharrak egin ditzan aipatu epean.

ESPEDIENTEA

ESKATZAILEA

JARDUERA

UDALERRIA

ME/NA-6

Cerámica Utzubar, S.A.

Adreiluak fabrikatzea

Etxarri Aranatz

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1108844