95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

883/2010 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak ekainaren 21ean emandako 42/2010 Foru Aginduaren bidez, "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua" jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onetsi da.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko uztailaren 5eko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2010eko abuztuaren 18an eta 19an Galar Zendeako eta Beriaingo udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako eta Beriaingo udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Galar Zendeako eta Beriaingo udalei, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 20an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F1012416