79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 128/2010 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 15ean emandako 128/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, hori garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen

oinarriak

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Goi mailako tituludunen bi lanpostu, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak, oposizio bidez betetzea du xede deialdi honek, txanda hauetan banatuta:

-Lanpostu bat txanda irekian.

-Lanpostu bat igoera txandan.

1.2. Deialdiko lanpostu hutsak hauek dira:

-2 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoan; lanpostu batek 6247 du identifikazio zenbakia, Lizarran/Lodosan aritzeko, eta besteak 6234, Altsasun/Donezteben aritzeko.

1.3. Igoera txandako lanpostua, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaio.

Bestaldetik, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan probak gainditu arren lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

1.4. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan A mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

1.5. Halaber, deialdi honen bidez, sarrerako hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatuko dira, deialdi honen 10. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Sarrerako hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda, oposizioan bigarren ariketa gainditu arren ariketa guztiak gainditu ez dituztenekin osatua, Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Psikologiako, Pedagogiako, Psikopedagogiako lizentzia edo baliokidea edukitzea, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.2. 3.3 oinarriaren bigarren puntuan ezarritako salbuespenarekin, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.-Eskaerak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 40 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, baztertu eginen da izangaia.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak, hala onartu bazaie.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez edo luzaroago lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izatea, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako lan egokiei, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1. letran adierazitako moduan.

-Behar den bezala betetako ordainketa gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Internet bidezko deialdian, www.navarra.es helbidean, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean, ordainketa gutunaren eredua dator.

-Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xedeko lanpostua.

3.2. Eskabideak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, zein aldizkari ofizialetan argitaratzen den, handik abiatuta, edo deialdiaren aiputik, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

Aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Bide telematikoa.

A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan den "Inskripzioa eta ordainketa telematikoa" izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa" atalean, www.navarra.es helbidean.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hau ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi eta Hiru zenbakietan aipatzen den kasuetan ere.

A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura baitago.

B) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2; 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

Eskaera posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezaizkioten ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2; 31002 Iruña) igorri aurretik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Bat.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.-3.1 oinarriaren a) atalean (tasak salbuestea) eta 8. oinarrian (lanpostuak aukeratzeko lehentasuna) xedaturikoa aplikatzeko eta, halaber, denboren eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori agiri hauetariko baten kopiaren bidez frogatu beharko dute:

-Imsersok edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Interesdunen eskura dago egokitzapenak eskatzeko eredu bat www.navarra.es web orrian, deialdiaren aipamenean, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak emandako eskuordetzaz (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileak emandako eskuordetzaz (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Cristina Urdánoz Ezcurra andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekotza Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Fernando Teré Iriarte jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientazio Ataleko burua.

-Mahaikidea: María Isabel Fernández Marmiesse andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko goi mailako tituluduna.

-Ordezkoa: Ana Apaolaza Sáez de Viteri andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Tafallako Lurraldeko Unitatearen arduraduna.

-Mahaikidea: Blanca Antoñana Sainz andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko goi mailako tituluduna.

-Ordezkoa: Delia Oiz Ibarrola andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Iruñeko 3. Enplegu Agentziako Lan Eskaintzetarako Arloko arduraduna.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

-Idazkaria: Adolfo Eransus Garcés jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikaria.

-Ordezkoa: María Teresa Astráin Zaratiegui andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretako batean badaude, eta organo dei egileari hala jakinaraziko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2010eko azaroan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenengo ariketa: teorikoa, 100 galderaz osatua. Hainbat aukera izanen dituzte erantzuteko, baina bakar bat egokia, eranskineko gai zerrendan sartutako gaiei buruz. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira. Ariketa hau bi orduko izanen da, gehienez ere.

Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa, eta hiru ordukoa, gehienez ere. Epaimahaiak gai-zerrendatik hiru gai proposatu eta haietatik bi, norberak aukeratuta, idatziz ebatzi beharko dira.

Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtzeko. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Laugarren ariketa: ingeleseko probak, borondatezkoak eta ez baztergarriak. Aurreko hiru ariketak gainditu dituzten izangaiek egiten ahalko dituzte.

Idatzizko proba bat eta ahozko bat eginen dira, izangaien jakite maila zehazteko.

Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren emaitza loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

6.3. Bigarren ariketa plika sistemaren bidez eginen da. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, eta honela banatuko dira proben arabera:

Lehenengo ariketa: gehienez ere 50 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Laugarren ariketa: gehienez ere 10 puntu.

6.4. Oposizioko lehendabiziko, bigarren eta hirugarren ariketak baztertzaileak izanen dira. Lehenengo eta bigarren ariketetan, kalifikazio oneneko izangaiari emandako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira. Hori hala izanik ere, ariketa gainditutzat jotzeko, deialdiaren oinarrietan ariketarako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena atera beharko da gutxienez.

Hirugarren ariketan (proba psikoteknikoak), aipatu balorazio sistema aplikatuko da, baldin eta bateragarria bada proben ezaugarriekin; hura aplikatzea ezinezkoa bada, izangaiari gai edo ez-gai kalifikazioa emanen zaio.

6.5. Ariketa kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, hura gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hautaprobak egiteko, onartutako desgaitasunen bat dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, egin direneko tokian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketarik gertatuz gero, proba psikoteknikoetan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenbiziko ariketan eta bigarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek berariazko inprimaki batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, gainera, beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzko guztiak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Nahitaezko betebehar eta baldintzen frogagiriez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eska diezaioke izangaiari, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharren arabera horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespena kontuan hartuz.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, goi mailako tituludun izateko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

Behar bezala justifikatutako kasu batzuetan, administrazio publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei destinoko herrian bizi daitezela eskatzea, lanpostuko eginkizunengatik eta eskatzen den dedikazioagatik bidezkoa denean.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (Lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituena), 2009ko ekainaren 9ko Erabakia (horren bidez, Osasun Administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko langileak hautatzeko moduari buruz izenpeturiko ituna onetsi zen. 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an) eta oinarri honetan ezarritako prozedura, hurrengo zerrendak eginen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:

a) Probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak.

10.2. Probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta bigarren ariketa gainditzen dutenena, une horretan indarrean diren kudeaketa arauekin bat, eta argitaratu eginen dira Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaien ordena: oposizioa gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sarrerako hautapen prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ematen dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 2an); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Deia egiterakoan, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa.

Kontratatzeko deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte 2.1. oinarrian tituluei buruz eskatzen zaiena betetzen dutela frogatzeko agiriak; hain zuzen ere kontratua formalizatzen den unean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztuz.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira beharkizunak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko ekainaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

DEIALDIAREN DATUAK

Lanpostua:

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratu zen: zenbakia: ....................., eguna: .................

SARTZEKO TXANDAK

[ ] Txanda irekia

[ ] Igoera txanda*

[ ] Desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txanda*

DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Nazionalitatea:

Helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Nazionalitatea:

Jaioterria:

Probintzia:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

Helbide elektronikoa:

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

[ ] Desgaitasuna frogatzea

[ ] Denboren eta/edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ditu, aparteko orri batean

[ ] Euskararen gaitasun agiria edo baliokidea*

HIZKUNTZA HONETAKO PROBA ESKATZEN DU

[ ] Euskara*

[ ] Ingelesa*

[ ] Frantsesa*

* Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura) 2010eko ............................. aren .......................... (e)an.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. zatia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko araudia.

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.-Europar Batasuna. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

3. gaia.-Europar Batasuneko antolamendu juridikoaren iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

4. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Comptos Ganbera. Arartekoa.

6. gaia.-Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Atribuzioak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Antolaketa: printzipio nagusiak eta egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

8. gaia.-Administrazio publikoen araubide juridikoaren printzipio orokorrak. Administrazio publikoen organoak. Administrazio prozeduraren interesdunak.

9. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Egintza administratiboen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deusezgarritasuna.

10. gaia.-Prozedura administratiboen xedapen orokorrak: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Bide administratiboko egintzen berrikuspena: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: aplikaziorako arau orokorrak eta eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipenaren aurreko jarduketak.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

13. gaia.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

14. gaia.-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa.

15. gaia.-15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

II. zatia: Enpleguaren oinarrizko araudia. Enpleguaren kudeaketa: prestakuntza, bitartekotza eta laguntzak.

1. gaia.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak.

2. gaia.-Nafarroako 4. Enplegu Plana: heburu estrategikoak eta berariazko neurriak.

3. gaia.-Lan-kontratua: kontzeptua eta ezaugarriak. Lan kontratuaren subjektuak: langilea eta enpresaburua. Probaldia. Lan-kontratuaren mota eta ondorioak. Kontratazio motak. Kontratuaren etendura eta amaiera.

4. gaia.-Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra: Gizarte Segurantzaren arau orokorrak. Gizarte Segurantzaren Sistemaren aplikazio eremua eta egitura. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes jarduna: xedapen orokorrak. Gizarte Segurtasunaren kudeaketa. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Aplikazio esparrua. Enpresen inskripzioa eta kidetu, kotizatu eta diru-bilketa egiteko arauak. Babes jarduna: babesteko moduko kontingentziak. Prestazioen araubide orokorra. Aldi baterako ezintasuna. Ezintasun iraunkorra. Baliaezintasuna. Erretiroa.

5. gaia.-Enpleguaren Sistema Nazionala: kontzeptua eta helburuak. Antolaketa eta eginkizunak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa. Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Espainiako enplegu politikarako tresnak. Lan-bitartekotza. Enplegurako politika aktiboak. Koordinazioa enplegurako politika aktiboen eta langabeziaren kontrako babes ekonomikoaren artean.

6. gaia.-Langabezia-babesa Espainian: kontribuzio eta laguntza mailak. Bateraezintasunak. Finantza araubidea.

7. gaia.-Lan munduan sartzeko errenta aktiboa: araudia. Programan sartzea. Prestazio ekonomikoaren kudeaketa. Onuradunak: jasotzeko betebeharrak. Eskabidea eta agiriak. Programa abian jarri eta garatzea. Iraupena, edukia eta zenbatekoa. Onuradunen betebeharrak. Bateragarritasunak eta bateraezintasunak. Programan baja eman eta berriro sartzea.

8. gaia.-Aldi baterako babes programa langabeziagatik eta lan munduan sartzea.

9. gaia.-Eskaintzen diren zerbitzuak (SPEE eta NEZ). Eskaera eta eskaintza Enpleguaren Zerbitzu Publikoetan.

10. gaia.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 20ko 3401/2006 Ebazpena, laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena.

11. gaia.-Aldi baterako laneko enpresak. Langileak lagatzeko kontratua. Aldi baterako laneko enpresako lan harremanak. Langilearen eta enpresa erabiltzailearen arteko harremana. Arau-hausteak eta zehapenak. Aldi baterako laneko enpresen nazioarteko jarduera.

12. gaia.-Europako Enplegu Zerbitzu Publikoak (EURES). EURES karta: EURES jardueren deskribapena, helburu operatiboak, kalitate arauak eta EURESeko kide eta partaideen betebeharrak; informazioaren trukaketarako sistema bateratua eta eredu komunak. Nafarroako Foru Komunitateko egoera.

13. gaia.-Lantegi-eskolak, Lanbide etxeak: definizioa. Onuradunak. Entitate sustatzaileak. Prestakuntza etapa. Prestakuntza etapa praktika profesionalarekin txandakatua. Informatikako alfabetizazioa. Oinarrizko prestakuntza. Prestakuntza eta kualifikazioko ziurtagiriak. Ikasle langileak, zuzendaria, irakasleak eta laguntzako langileak hautatzea. Orientazioa, lanbideko informazioa, enpresako prestakuntza eta laguntza teknikoa. Sustapen eta Garapeneko unitateak. Enpleguko lantegiak: definizioa. Onuradunak. Iraunaldia. Entitate sustatzaileak. Prestakuntza. Finantzabidea. Entitate sustatzaileen betebeharrak. Jarraipena eta ebaluazioa.

14. gaia.-Enpleguaren gaineko programa esperimentalak Nafarroan: definizioa. Programa motak. Entitate onuradunak. Ekintzen garapena. Diru-laguntzaren xedea, finantzabidea eta erregulazioa. Diru-laguntzen zenbatekoa. Eskabiderako baldintzak. Programak baloratzeko irizpideak.

15. gaia.-Nafarroan laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzea: programa horien xedeko pertsonak. Gizartean eta lan munduan sartzeko akordioa. Akonpainamendu soziala. Gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programak: gizarte enplegu babestua, enpresetan lanean sartzea, banakako lan proiektuak eta gizarteratu eta laneratzeko zentroentzako laguntzak.

16. gaia.-Nafarroako toki enplegua eta garapena: tokiko garapena sustatzea eta I + E gisa kalifikatutako proiektu eta enpresak bultzatzea.

17. gaia.-Nafarroako toki entitate, administrazio publiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzak, interes orokor edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabetuak kontratatuta.

18. gaia.-Enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzea Nafarroako Lan Kooperatiba eta Sozietateetan.

19. gaia.-Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Politika publikoak berdintasunaren alde. Berdintasuna eta komunikabideak.Lanerako eskubidea aukeren berdintasunean.

20. gaia.-Prestakuntza eta enplegurako laguntzak, generoan oinarritutako bereizkeria desagerrarazi eta aukera berdintasuna bultzatzeko. Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzak. Emakumeak hurbileko zerbitzuetan lanean hasteko laguntzak. Genero-indarkeriari lotutako laguntzak.

21. gaia.- Enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema: martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua. Xedapen orokorrak. Eskaeraren araberako prestakuntza. Antolatzeko eta parte hartzeko egitura. Prestakuntzaren kalitatea, ebaluazioa, segimendua eta kontrola.

22. gaia.-Eskaintzarako prestakuntza: martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua. Hura finantzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

23. gaia.-Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoa. Kualifikazioen Institutu Nazionala.

24. gaia.-Profesionaltasunaren ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua.

25. gaia.-Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, laneko esperientzian lortutako gaitasun profesionalak aitzortzen dituena.

26. gaia.-Enplegurako Lanbide Heziketari buruzko 2006ko otsailaren 7ko Akordioa. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua. Nafarroako Gobernuaren 2005eko apirilaren 4ko Erabakia, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko sistema Nafarroan garatzeko zuzentarauak ezartzen dituena.

27. gaia.-Enplegurako Europako estrategia: 2008-2010eko enplegu politikarako jarraibideak.

28. gaia.-Espainiako hezkuntza sistema: printzipioak eta xedeak. Hezkuntza sistemako irakaskuntzak. Tituluak ematea. Hezkuntza politikak. Hezkuntza sisteman murgiltzen duen hezkuntza. Atzerriko tituluen baliozkotzea eta homologazioa. Enplegurako lanbide heziketa, batez ere langabezian daudenei eta pertsona okupatuei zuzendua.

29. gaia.-Lan merkatua. E.P.A.: metodologia: definizioak eta biztanleria sailkatzeko eskema. Biztanleria aktiboaren gaineko inkesta: atal handiak eta haren aldagai garrantzitsuenak. Espainiako eta Nafarroako gaur egungo datuen laburpena.

30. gaia.-Lanbideko informazioa enplegurako eta prestakuntzarako: informazio ekintzaren diseinua.

III. zatia: Lanbideko informazioa eta orientazioa.

1. gaia.-Laneko motibazioa eta gogobetetzea: langilea erakundean mantentzea: motibazioa erakundeetan. Laneko motibazioari buruzko teoriak. Motibazioan parte hartzen duten aldagaiak. Laneko gogobetetzea. Gogobetetzea eta errendimendua.

2. gaia.-Laneko estresa eta osasuna: laneko estresaren eragileak. Laneko estresa azaltzen duten ereduak. Aldagai modulatzaileak edo/eta bitartekariak. Estresaren ondorioak langilearengan. Estresaren ondorioak erakundean. Esku hartzeko programak.

3. gaia.-Lanbide-karrera: karrera garatzetik gaitasunak garatzera: karreraren kontzeptua: garatu eta hautatzeko kontzeptu bat. Karrera garapenari buruzko teoriak. Karreraren kudeaketa gaur egungo erakundeetan.

4. gaia.-Analisi okupazionala eta langileak hautatzeko prozesua: kontzeptuak zehaztea. Analisi okupazionalaren metodoak. Analisiko metodoen sailkapena eta deskripzioa.

5. gaia.-Zein ingurunetan sortzen den gaitasunaren kontzeptua. Lanpostuen analisitik gaitasunen analisira. Adimen anizkunei buruzko ikerketa. Gaitasunaren definizioa. Nola identifikatzen dira gaitasunen eskakizunak? Gaitasunen ereduak. Zein da gaitasunen ereduen etorkizuna?

6. gaia-Langileak hautatzeko prozesua: lanpostuen analisia. Errendimenduaren ereduak. Errendimenduaren iragarleak. Ebaluazio psikologikoa informazioaren teknologien bidez. "Iragarpen paradigmaren" problemak. Norantz egin behar duen ikerketak.

7. gaia.-Ezagutzaren trebetasunak langileak hautatzeko: ezagutzaren trebetasunak ikastea: historia eta egitura. Adimen orokorra edo G faktorea errendimendu akademikoa eta profesionala iragartzeko. Ezagutzaren berariazko trebetasunak, ezagupenak eta ezagutzatik kanpoko ezaugarriak. Ezagutzaren trebetasunari buruzko meta-analisia eta haren iragartze balioa lanerako errendimenduan. Errendimendua, ikuspegi zabaletik. Iragartze baliotik erlazio kausalera. Zer ekar dezake adimen emozionalak?

8. gaia.-Nortasuna langileak hautatzeko orduan: nortasuna aztertzeko ikuspegi desberdinak. Hobeak dira nortasun neurri zabalak edo hertsiak langileak hautatzeko? Hautatze prozesuetan nortasuna erabili aurretik kontuan hartu beharrekoak. Nortasun neurriak laneko errendimendurako iragarle baliotsu gisa. Taldeko errendimendua eta nortasuna. Ikerketaren joerak etorkizunean.

9. gaia-Langileak hautatzeko elkarrizketa: egiturazko jokabideko elkarrizketaren (ECE) ezaugarriak eta aplikazioak. Egiturazko jokabideko elkarrizketa. Egiturazko jokabideko elkarrizketa motak. Egiturazko jokabideko elkarrizketen abantaila eta mugak. Hautatze elkarrizketaren fidagarritasuna eta balioa. Zergatik egiturazko jokabideko elkarrizketek eginen den lana iragartzen dute? Zer neurtzen dute ECEk? Iradokizunak, egiturazko jokabideko elkarrizketak egiteko. ECEen aplikazio bat administrazio publikoetan. Euskal Herriko administrazio orokorraren kasua. Egiturazko jokabideko elkarrizketa baten adibidea.

10. gaia.-Izangaiaren ikuspegia hautatze prozesuetan: hautatze metodoetarako jarrerak. Hautatze prozesuetako pertzepzioa. Hautatze prozesuetako bereizketa. Ikerketarako gomendioak. Praktikarako gomendioak.

11. gaia.-Lanaren ebaluazioa: lana ebaluatzeko helburuak. Lanaren ebaluazioan eragina duten faktoreak. Zer ebaluatu, emaitzak edo lana? Lana ebaluatzeko teknika eta metodoak. Ebaluazioaren feed-backa. Ebaluatzaileen prestakuntza. Lana ebaluatzeko faseak. Lanaren ebaluazioaren etorkizuna.

12. gaia.-Prestakuntza erakundeetan: prestakuntzaren eraginkortasunaren aurrekariak. Prestakuntzaren diseinua. Erakundeko ikaskuntza. Norantz jo behar duten ikerketak eta praktikak prestakuntzaren arloan.

13. gaia.-Langilearen inguruko faktoreak. Lan baldintzak. Laneko faktore fisikoak eta ingurumenekoak. Antolaketaren kultura.

14. gaia.-Faktore teknologikoak eta ergonomikoak: kontzeptuaren mugaketa. Hurbiltze teorikoak teknologiaren ikasketara, lan arloan. Ergonomia. Telematika lan arloan. Eraldaketak lan telematizatuaren edukian eta arloan.

15. gaia.-Lanaren antolaketa: lanaren antolaketa materiala. Lanaren antolaketa denboran. Lanaren antolaketa soziala. Integraziorantz: O*NET sistema.

16. gaia.-Balorazio pertsonalak: balio eta jarrerak lanari begira. Lanaren esanahia. Lanarekin loturiko balioak. Lanerako jarrerak. Laneko balioen, jarreren eta portaeraren arteko harremanak.

17. gaia.-Laneko esperientzia: laneko emozioak. Emozioak, sentimenduak, animo egoerak eta afektuaren ezaugarriak. Laneko jarrera eta emozioak.

18. gaia.-Lanaren esanahia eta laneko balioak: lanaren kontzeptua. Lanaren eginkizun psikosozialak. Lanaren esanahiaren kontzeptua. Lanaren zentralitatea eta garrantzia eta laneko inplikazioarekin eta konpromisoarekin duen zerikusia. Sozietateen arauak eta lanari buruzko sineskerak. Laneko balioak.

19. gaia.-Lan-rolaren sozializazioa eta garapena: laneko sozializazioaren kontzeptua. Sozializazioaren dimentsioa denbora aldetik: laneko sozializazioaren etapak. Lanerako sozializazioa eta laneko sozializazioaren aldez aurreko etapa. Lanean sartzea eta antolaketa sozializazioko prozesuaren elementuak. Sozializazio okupazionala: laneko sozializazioaren antolaketaz kanpoko inguruneak. Laneko sozializazioaren edukiak. Sozializazio eta integrazio arrakastatsuaren adierazle nagusiak lan arloan.

20. gaia.-Lana eta bizitzaren beste eremu batzuk: lana, aisia eta astialdia. Lana eta familia. Erretiroa.

21. gaia.-Langabezia: ikuspegi historikoa. Hurbiltze teoriko nagusiak. Langabeziari buruzko ikerketa enpirikoa. Langabezia eta familia. Langabezia eta gizartea.

22. gaia.-Lanbide-orientazioaren kontzeptua, eginkizunak eta printzipioak: lanbide orientazioaren kontzeptuaren eta bilakaeraren mugaketa. Lanbide orientazioaren eginkizunak. Lanbide orientazioaren printzipioak. Lanbide orientazioan esku hartzeko ereduak. Lanbide orientazioaren beharra.

23. gaia.-Lanbide orientazioko ikuspegi teoriko nagusiak: lanbide orientazioaren ikuspegi teorikoak. Ikuspegi teorikoak hautapen eta garapen profesionalerako. Ikuspegien integraziorako bilaketa.

24. gaia.-Gaur egungo lan merkatuaren ezaugarriak eta lanbide orientazioaren zeregina: globalizazio ekonomikoa eta teknologia berrien eragina. Lan arloko eta merkatuetako aldaketak. Lanbide orientazioaren beharra eskakizun eta errealitate soziolaboralen aurrean. Enplegurako orientazioa eta lan munduan sartzeaz haratagoko trantsizioak.

25. gaia.-Lana, lanbideak eta gaitasun profesionalak: kontzeptuen analisia lanbideen inguruan. Kualifikazio eta gaitasun profesionalak. Lanbideen eta lanpostuen sailkapena eta analisia.

26. gaia.-Prestakuntzaren eskaera berriak eta lan egiteko modu berriak gizarte teknologikoan (I). Prestakuntza eta kualifikazio profesionaleko eskaera berriak. Lanbide berriak eta lan egiteko modu berriak.

27. gaia.-Prestakuntzaren eskaera berriak eta lan egiteko modu berriak gizarte teknologian (II). Etengabeko prestakuntaren garapena bizitzan, Europar Batasunean.

28. gaia.-Esku hartzeko eginkizun eta teknikak lan munduko trantsitzioan eta bertan sartzeko (I). Karrerako gaitasun eta trebetasunak garatzea. Esku hartzeko testuinguruak. Lanbide orientatzailearen eginkizun nagusiak eta gaitasunen eskakizuna.

29. gaia.-Esku hartzeko eginkizun eta teknikak lan munduko trantsitzioan eta bertan sartzeko (I). Lan munduan sartzeko orientaziorako teknika berariazkoak.

30. gaia.-Lanbide orientazioa lanbide heziketan eta erakundeetan: lanbide orientazioaren sistemak planteatzen dituen arazoak. Lanbide orientazioa erakundeetan.

31. gaia.-Lanbide orientazio diferentziala: lanbide orientazioa helduaroko trantsizioetarako. Euroorientazioa.

32. gaia.-Lan merkatu berria: lana pertsonen bizitzan. Lan merkatu berriaren ezaugarriak. Enpleguaren sorgune berriak. Jendearen erantzuna lan merkatu berriaren aurrean.

33. gaia.-Lan munduan sartzea autoenpleguaren bitartez: autoenpleguaren gaineko errealitatea. Ekimen jarduera. Ekintzailearen eginkizun psikologikoa. Enpresa-proiektua.

34. gaia.-Ordaindu gabeko lana: boluntariotza. Boluntariotza edo ordaindutako lana? Boluntariotza eta enpleguaren politikan duen eragina. Boluntarioen prestakuntza. Boluntazio izateko arrazoiak. Egindako lana ordaintzea eta aitortzea. Boluntariotzaren onura profesionalak.

35. gaia.-Etorkinak eta lan merkatua: etorkinak integratzeko nahi litzatekeen esparru juridiko politikoaren analisia. Langile etorkinen alderdi psikosozialak eta osasunarenak. Zer egiten ahal da gizarte laguntzatik edo lan orientaziotik?

36. gaia.-Dibertsitatean lan eginez: emakumea lan munduan sartzea eta haren garapen profesionala: karrera hautatzea: gizonezkoen karrerak eta emakumezkoen karrerak. Generoaren eragina langileak hautatzeko prozesuetan. Emakumezkoen karreraren garapena. Gainkarga eta rolaren gatazka. Kristal sabaia. Zer egiten ari diren erakundeak emakumeen lanbide garapena errazteko. Ikerketa adibideak generoaren arabera.

37. gaia.-Desgaitasuna duten pertsonak lanbidean sartu eta garatzea: lanbidean sartzea gizarteratzeko bide gisa. Desgaitasuna duen jendearen hezkuntza eta lan arloko eskakizuna. Desgaitasuna duen jendearentzako enplegu politika eta legeria. Enplegu modalitateak. Desgaitasuna duen jendea lan munduan sartzeko neurriak. Lan kontratazioa lanaren ingurune arruntean. Desgaitasuna duen jendearen enplegurako bitartekariak. Teknologia berrien zeregina desgaitasuna dutenak lan munduan sartzeko. Desgaitasuna duen jendea lan munduan sartzeko baldintza diren faktore pertsonal eta psikologikoak.

38. gaia.-Lanbideko gaitasunak: alderdi teorikoak eta aplikatuak: kontzeptuaren jatorria. Zer dira gaitasunak? Gaitasunen eredua giza baliabideen kudeaketan. Langileak hautatzea. Gaitasunen eredua Espainiako lan merkatuan.

39. gaia.-Adimen emozionala: arrakasta profesionalaren giltzarria: emozioak. Giza adimenaren azterketa. Gaitasun emozionalen erabilera.

40. gaia.-Gaitasun emozionalen garapena: norberaren gaineko kontzientzia. Autoerregulazioa. Motibazioa. Enpatia. Trebetasun sozialak. Gaitasun emozionalak enpresan garatzeko metodoak.

41. gaia.-Gaitasun pertsonalak eta pertsonen artekoak trebatzea: trebatze sistematikoa komunikazioaren trebetasunetan. Banakoen problemetara zuzendutako trebakuntza.

42. gaia.-Ebaluazio psikologikoaren teknikak. Testa eta eskalak.

OHARRA: oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriarekin.

Iragarkiaren kodea: F1010470