53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

938/2010 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez arkitekto teknikoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da: bata, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza jasotzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezko da deialdi bat onestea, hautaproben bidez, zerrenda hauek osatzeko: batetik, arkitekto teknikoen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat, eta bestetik, halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda bat, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak betetzeko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluaren arabera, honako hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Deialdia, arkitekto tekniko gisa prestakuntza jasotzeko izangaien zerrenda bat osatzeko.

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da arkitekto teknikoen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da ezin bada baliatu azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den langileen zerrenda. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia egin izana benetan.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautaketa-prozesua eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautaketa-prozesua.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

II.-Deialdia, arkitekto teknikoen lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda osatzeko.

Hona hemen deialdiaren.

OINARRIAK:

Lehena.-Deialdia egiten da arkitekto teknikoen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo gero batean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, arkitekto teknikoaren titulua edo haren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautaketa-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautaketa-prozesua eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautaketa-prozesua.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Izangaiei dei egiteko eta, kasua bada, kontratatzeko orduan, arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. idatz-zatian ezarritakoa. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira.

III.-Bi deialdien arau komunak.

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko webguneko atarian dago (www.navarra.es). Bide hori aukeratzen den kasuetarako, zenbait formatu aurreikusi dira erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko, eta horietako edozein erabiltzen ahalko da parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak eransteko.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren araberakoak izanen dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren araberakoak, prestakuntzarako izangai berrien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik, eta hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharren frogagirienak.

Arkitekto teknikoen lanpostuetan aritzeko dei egiten zaien izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte titulazio betebeharra frogatzen duten agiriak, kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera adierazten denean.

2.3. Desgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak aipatu ebazpenaren bidez onetsitako deialdietako izangai onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, Zerbitzuen atalean, Enplegu Publikoan.

Zerrenda horiek argitaratu ondoko bost egunetan, interesdunek erreklamazioak egin edo eskabideetan atzemandako akatsak zuzentzen ahalko dituzte. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez eginen da:

A) Lehen proba: galdera sorta bati erantzutea, ebazpen honen III. eranskinean agertzen den gai zerrendari buruz. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.

Proba honetan 42 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena (hots, 14 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

B) Bigarren proba: proposatutako gaiei buruzko 3 kasu praktiko erraz ebaztea.

Proba honetan 18 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena (hots, 6 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

Lehenbiziko proba zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa"), gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

4.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasuna dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiko burua: Ramón Gradé Pérez jauna, Nafarroako Gobernuko Tasazio Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Julián Sarasa Azcárate jauna, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko Balorazio Txostenen Bulegoko burua.

Batzordekidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: Virginia Elcuaz Viscarret andrea, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko arkitekto teknikoa.

Ordezko mahaikide idazkaria: María de León Arlegui andrea, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko arkitekto teknikoa.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake probak zuzentzeko. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

Seigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Proba kalifikatzen bukatu eta gerta litezkeen berdinketen gaineko erabakia hartu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa") eta probak egiten diren tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio oinarri honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: galdetegiko erantzun zuzenen kopuru handiena kontuan hartuz. Berdinketak jarraituz gero, ariketa bakoitzean puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da, ariketen ordenari begiratuz, eta beharrezkoa bada, epaimahaiak zozketa eginen du. Ukitutako izangaiei zozketara agertzeko deialdia eginen zaie.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraituz gero, ariketa bakoitzean puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da, ariketen ordenari begiratuz, eta beharrezkoa bada, epaimahaiak zozketa eginen du. Ukitutako izangaiei zozketara agertzeko deialdia eginen zaie.

Zazpigarrena.-Arkitekto teknikoen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautaketa-prozesuko espediente osoa jasorik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.2. Deitzea.

Oinarri honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan xedatutakoari jarraikiz deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian titulazioari buruz eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu eta dokumentazio horren fotokopia konpultsatua ekarri beharko dute.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak edo behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak hautaketa-prozesutik baztertuko dira Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu epaimahaiak emanak badira, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2010eko apirilaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskabide eredua

Eskabidea, ...................................... lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .......(e)ko .......aren .......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NANa: .................................., Nazionalitatea: ..................................

Jaioteguna: .................................., Helbidea: ..................................

Herria:

Probintzia: .................................., Posta kodea: ..................................

Telefonoak (3 gehienez): ..................................

Posta elektronikoa:

2) Desgaitasuna frogatzea. (bidezkoa denean bakarrik).

  • Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.
  • Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak. (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite mailak).
  • Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, honako hau adierazten dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskabide eredua

Eskabidea, ............................................ lanpostuan prestakuntza jasotzeko izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia .........(e)ko ...................aren .......(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NANa: .................................., Nazionalitatea:

Jaioteguna: .................................., Helbidea:

Herria:

Probintzia: .................................., Posta kodea: ..................................

Telefonoak (3 gehienez): ..................................

Posta elektronikoa: .

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua: .............................

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ..................................

3) Desgaitasuna frogatzea. (bidezkoa denean bakarrik).

  • Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.
  • Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak. (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite mailak).
  • Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, honako hau adierazten dut:

Jardunean egoteko tituluez gain, baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda (akitekto teknikoa)

1.-Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legea: Lur-ondasunen Erregistroa: arau orokorrak; Lur-ondasunen Erregistroaren titularrak.

2.-Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legea: Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balorazioa; Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak.

3.-Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legea: lurzati zedula eta erreferentzia identifikatzailea: hori derrigorrez aurkeztea; Jabetza-erregistroaren eta Lur-ondasunen Erregistroaren arteko koordinazioa: lurzati zedulak koordinatzeko erak, norainokoa eta ekarpena.

4.-Ondasun higiezinen balorazioa: merkatuko alderaketa metodoa; lurzoruaren hondar-balioaren metodoa; birjarpen-kostuaren metodoa.

5.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea: lur-ondasunen gaineko kontribuzioa; hirilurren balioaren igoera.

6.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea: lurzoruaren sailkapena, hiri lurzoruaren eta urbanizagarriaren araubidea, partzelazioak eta birpartzelazioak; hirigintzako lizentziak.

7.-Finkatutako lurzatien katastro-balioa kalkulatzea Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren arabera eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko parametro orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenaren arabera. Tipologiak. Erabilera eta destinoa. Koefizienteak.

8.-Azaleren neurketa eraikuntzetan: eraikitako azalera pribatuak: itxia eta irekia; azalera erabilgarri pribatuak: itxia eta irekia; elementu komunen azalerak: elementu komunetan izaten den partaidetza koefizientea kalkulatzea eraikitako azaleren irizpidean oinarrituz.

9.-Lurraren eraikigarritasunaren, finkatzearen eta eraginaren kontzeptua eta kalkulua.

Iragarkiaren kodea: F1006762