5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERAUL

Aurrekontuko lehen aldaketa: 2009. urtea

Eraulgo Kontzejuak, 2009ko apirilaren 25ean egin bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Espedientea Kontzejuetxean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Eraulen (Deierri), 2009ko ekainaren 5ean.-Kontzejuko burua, David Lander Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0929143