4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2010eko ekitaldiko karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoan datorren erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2009 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

2010eko karga-tasak.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,31.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,40.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Zerga-tasa: %1.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, denbora tarte guztietarako. %10eko karga-tasa bakarra.

Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Arraitzan, 2009ko abenduaren 9an.-Kontzejuburua, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0927925