4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, Ezkontza eta agur zibilak heriotzarengatik
arautzen dituena. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako (Nafarroa) hirian Ezkontza eta agur zibilak heriotzarengatik arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2009ko abenduaren 7an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0927876