4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa ordenantza fiskalean

Otsagabiko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean ordenantza fiskal hauetan:

-6. ordenantza fiskala, Ur hornidura arautzen duena, tarifei dagokien 5.a) artikuluan.

-7. ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako hegalkin, zoru eta zorupearen okupazioa arautzen duena, tarifen eranskinean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Delako epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0927787