4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2009ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Mendabiako Udalak sustatua, Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.5 exekuzio unitateari dagokiona, helburua izanik unitatea antolatzea, eta horretarako berdegunea eta dotazioetarako lurzatia birkokatuko dira eta unitatearen barneko bidea zehaztuko, ondoriozko lurzati guztietarako sarbidea izan dadin. Proiektua Victor Mier Mendiguchía teknikariak prestatua da (EHAEOk ikus-onetsia).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Martzillan, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0927743