4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2010eko karga-tasak

Jaurrietako Udalak, 2009ko azaroaren 11ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

1. Karga-tasa bere horretan uztea lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,21.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,70.

2. Karga-tasa bere horretan uztea Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, handituko baita eta %2 izanen.

3. Karga-tasa bere horretan uztea Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuota sortzeko, %12 izanen baita. Balioaren egiazko igoera zehaztu ahal izateko, mantendu egin dira Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxienekoak.

4. Bere horretan uztea Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako Udalaren indizea, 1,2 izanen baita.

Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jaurrietan, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0927799