4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntuala.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatu puntualaren espedientea, Eguesibarko Udal Planeko hiri lurzoru finkatuko UC. 14 unitateari dagokiona, Eguesen, Abarca Sport, S.L.k sustatua.

Aldatu egin da 3.8 artikuluko zati bat, honakoa: Azterlan Osagarriaren lurzatiko eremu libreak, Eguesko erabilera industrialetarako hiri eremuko hiri lurzorua mugatzekoa, honelaxe geldituko baita:

"...lurzatien mugetako itxiturak, egiten badira, sare gisakoak edo metalezko egiturakoak izanen dira, eta mota bakarrekoak industri eremu osorako, gehienez ere 2,20 metroko garaiera izanen dutenak, bistako zokaloaren gainean, gehienez ere 80 zentrimetro luze...".

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikulua betez.

Eguesibarren, 2009ko azaroaren 19an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0927732