4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2010eko ekitaldiko kontribuzioak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2009ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009an indarrean zeuden kontribuzioak, tasak eta prezio publikoak 2010ean bere horretan mantentzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorrai.

Iragarkiaren kodea: L0927889