4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aurrekontuko 12/2009 aldaketa.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 12/2009 espedientea, diru-sarreren bidez sorturiko kreditua onetsi baita.

Iragarkia 2009ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona zehaztuta behin betiko onetsitako aldaketa:

Diru-sarrera bidezko kreditua.

-Gastu goititua:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 7.186,77 euro.

Kreditu gehikuntza, guztira: 7.186,77 euro.

-Diru-sarreren gehikuntza:

4. kapitulua: 7.186,77 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.186,77 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0927926