4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC-1 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, David Echarte Yoldik sustatua. Behin betiko onetsiko da baldin eta espedientean dauden determinazioak bete ondoren proiektuaren testu zuzendua aurkezten bada.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Añorben, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0927979