4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

373/2009 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Jesús Armendáriz Mateo jauna, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean Administrazioak duen batzordekide ordezkoa, kargutik kentzen duena, eta Ángela Sanz Rives andrea batzorde horretan Administrazioak duen batzordekide ordezko izendatzen duena.

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen. Gero, foru dekretu hori urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatu zuen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren maiatzaren 5eko 350/1992 Foru Aginduaren bitartez izendatu ziren batzordeburua, idazkaria eta batzordekideak. Geroztik, zenbait kideren aldaketak izan dira Arbitraje Batzordearen osaeran; batzuetan, Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa beharrengatik eta, beste batzuetan, bertan ordezkariak dituzten erakundeek eskatuta.

Jesús Armendáriz Mateo jaunak erretiroa hartu zuen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 1204/2009 Ebazpenaren bidez; hortaz, bidezkoa da Ángela Sanz Rives batzordekide ordezko izendatzea.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearean azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Jesús Armendáriz Mateo jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordean Administrazioak duen batzordekide ordezkoa, kargutik kentzea.

2. Ángela Sanz Rives andrea Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordean Administrazioak duen batzordekide ordezko izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko abenduaren 1ean.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0927905