2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

419/2009 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sarirako deialdia egiten duena.

Hezkuntza Departamentuak, musika jardueraren sustapenari laguntzeko jarduketen bilaketan, zenbait ekintza abiarazi ditu Nafarroako Foru Komunitatean musika ikasketen garapena errazte aldera.

Neurri horien artean, besteak beste, departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko lanbide eta goi mailako irakaskuntzako ikasle nabarmenei laguntza eta bultzada eman nahi die, gure ikaslegoaren ahalegina eta musika-gaitasunak aintzat hartuko dituzten sarietarako deialdien bidez.

Arte Ikasketen Atalak aldeko txostena aurkeztu du 2008-2009 ikasturtean Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean, musikako lanbide ikasketetan, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sarirako deialdia egiteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-2008-2009 ikasturtean Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sarirako deialdia egitea.

2.-Izangaiak hautatzeko prozedura eta Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sariaren banaketa arautuko dituzten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira deialdiaren oinarriak, eta eskabide ereduak eta ikasketen ziurtagiriaren eta azken emaitzen aktaren ereduak II., III. eta IV. eranskinetan.

3.-500 euroko gastua gorde eta baimentzea, 2010eko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorretan gaitzen den kontu-sailaren kargura. Kontu-sail horrek jarraipena emanen dio 2009ko ekitaldirako aurrekontuan "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izena duen 430001 43010 4809 322500 kontu-sailari.

4.-Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5.-Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6.-Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari eta Arte Ikasketen Atalari eta Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko abenduaren 18an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. eranskina

2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sarirako deialdiaren oinarriak

1.-Xedea.

Oinarri hauetan musikako lanbide ikasketen modalitaterako aipatzen den saria emanen zaie 2008-2009 ikasturtean Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean musika-tresnen espezialitateko ikasketak amaitu dituzten ikasleei, beren ahalegin pertsonala eta musika kalitatea aintzat hartzeko.

2.-Sari-kopurua eta zenbatekoa.

2.1. Sari bakarra emanen da.

2.2. Saria eskuratzen duen ikasleak saria jaso duela egiaztatzen duen diploma eta 500 euro eramanen ditu, 2010eko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorretan gaitzen den kontu-sailaren kargura. Kontu-sail horrek jarraipena emanen dio 2009ko ekitaldirako aurrekontuan "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izena duen 430001 43010 4809 322500 kontu-sailari.

2.3. Saria eman gabe utzi ahal izanen da.

3.-Sarirako izangaiak. Betebeharrak.

Sarirako izangaiak ondoko betebehar hauek betetzen dituzten horiek izanen dira:

3.1. 2008-2009 ikasturtean eta lehen deialdian musikako lanbide ikasketetako seigarren mailan bederatzi edo hamarreko kalifikazioa lortu dutenak.

3.2. Eskabidea eta agiriak garaiz eta behar den moduan aurkezten dituztenak.

4.-Hautatze prozesua. Proba.

4.1. Hirugarren oinarrian jasotako betebeharrak betetzen dituzten izangaiek sarirako izangai izan nahi badute, proba praktiko bat egin beharko dute.

4.2. Proba ondokoa izanen da: izangaiak, estilo ezberdineko bi obra osotatik, aukera askeko programa bat aurkeztuko du eta horren interpretazioa eginen. Gutxieneko iraupena hogeita hamar minutukoa izanen da.

4.3. Epaimahaiak erabakiko du izangaiak aurkeztu dituen obra eta zatietatik zenbat interpretatu beharko dituen.

4.4 Kasua bada, izangaiek ekarri beharko dute beharrezkoa den musika-akonpainamendua.

4.5. Proba Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean eginen da, 2010eko otsailetik martxora bitarte. Eguna aurretik argitaratuko da kontserbatorioko iragarki oholean.

5.-Eskaerak Epea.

Izangaiek eskabidearekin batera seigarren oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalean, 2010eko urtarrilaren 4tik 25era bitarte, biak barne, Nafarroako Gobernuaren Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako lekuetako edozeinetan.

6.-Agiriak.

6.1. Artean erakutsitako gaitasunengatik eta musikako ikasketetan egindako ahaleginagatik nabarmendutako ikasleei zuzendutako sarian lehiatu ahal izateko, izangaiek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

-Eskabidea, II. eranskinaren araberakoa.

-Izangaiaren nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia (NANa edo AIZ).

-III. eranskinaren araberako ziurtagiria.

6.2. Halaber, 4.5 oinarrian ezarritako proba egin baino astebete lehenago gutxienez, izangaiak idazkaritzan aurkeztuko ditu proban interpretatuko duen errepertorioaren hiru kopia.

6.3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako eskabideak ez baditu betetzen eskatutako betebeharrak, hamar egun balioduneko epea emanen da akatsa zuzendu edo aginduzko agiriak aurkezteko.

6.4. Hezkuntza Departamentuko eta Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionaleko iragarki oholean argitaratuko da izangai onartuen eta, kasua bada, baztertuen behin-behineko zerrenda, horiek baztertzeko arrazoiak adieraziz. Onartuak izan ez diren ikasleek bost eguneko epea izanen dute zerrendak iragarki oholean argitaratzen direnetik hasita.

6.5. Izangai onartuen behin betiko zerrenda Hezkuntza Departamentuko eta Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionaleko iragarki oholetan argitaratuko dira.

7.-Hautespen-epaimahaia.

7.1. Epaimahaia diziplina anitzetako kideek osatuko dute eta kideen kopurua bakoitia izanen da. Izangai bakoitza aurkezten den musika-tresnari dagokion departamentu didaktiko bakoitzeko gutxienez ordezkari bat egonen da. Zentroko zuzendaria edo horrek eskuordetzen duena izanen da epaimahaiko buru. Idazkaria epaimahaiko pertsonarik gazteena izanen da.

7.2. Epaimahaiaren osaera zehatza Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalaren iragarki oholean argitaratuko da, 4.5 oinarrian ezarritako proba egin baino astebete lehenago gutxienez.

8.-Proben balorazioa.

8.1. Hautespen-epaimahaiak proba baloratu eta sarirako izangaia proposatuko du.

8.2. Epaimahaiak 0tik 10era bitarte baloratuko du proba, ehunenak ere adieraziz. Azken emaitza izanen da epaimahaikideek emandako puntuazioei batez besteko aritmetikoa aplikatzearen emaitza.

8.3. Epaimahaikide bakoitzak ematen dituen gutxieneko eta gehieneko puntuazioen artean 3 puntuko edo gehiagoko aldea balego, biak baliogabetuko dira eta batez bestekoa gainerakoekin kalkulatuko da.

8.4. Proban berdinketarik balego, beharrezkoak diren bozketa guztiak eginen dira berdinketa hautsi arte.

9.-Proposamena, ebazpen eta saria banatzea.

9.1. Proba baloratuta, hautespen-epaimahaiak akta eginen du, non aurkeztutako izangai guztiak agertuko diren lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Horiekin batera sarirako proposatutako izangaia ere azalduko da. Epaimahaiko buruak Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalari emanen dio akta. Horrek sariaren banaketarako proposamena igorriko dio Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari.

9.2. Saria emanen duen Hezkuntza Departamentuko ebazpena saritutako ikasleari jakinaraziko zaio eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Saria jendaurrean emanen da Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalaren Auditorioan. Saritutako ikasleak ekitaldian interprete gisa jarduteko konpromisoa hartuko du.

10.-Oinarrien onarpena. Sarien ondorioak.

10.1. Eskabidea aurkezteak esan nahi du izanagaiak oinarri hauek onartzen dituela.

10.2. Saria jasotzeak ebazpen honetan ezarritako ondorioak bakarrik izanen ditu.

II. eranskina

2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sarirako deialdian parte hartzeko eskabidea

SARIRAKO IZANGAIAREN DATU PERTSONALAK:

Deiturak:

Izena: ..................................................... NANa/IFZ:

Jaioteguna: ................................ Adina:

Helbidea:

Posta kodea: ................................ Herria:

Telefonoa: ......................................... Posta elektronikoa:

ERANSTEN DEN DOKUMENTAZIOA:

  • NANa edo AIZ.
  • III. eranskinaren araberako ziurtagiria.

III. eranskina

Jaunak/Andreak

........................................................ ikastetxeko idazkariak

ZIURTATZEN DUT:

............................. ikasleak

bere espediente akademikoa idazkaritza honetan duenak, 2008-2009 ikasturtean musikako lanbide ikasketen 6. mailako musika-tresnen ikasketak amaitu dituela eta zegozkion helburuak lortu dituela eta ...................................(e)ko kalifikazioa lortu duela musika-tresna irakasgaian.

Iruñean, ......... 20 ...(e)ko..............aren .....(e)an.

Zuzendariak O.E.

Ikastetxeko zigilua

Idazkaria

Sin.: .........................

Sin.: .........................

IV. eranskina

2008-2009 ikasturtean musikako lanbide ikasketetan musika-gaitasun onenak izandako ikasleentzako sariaren kalifikaziorako akta

IZANGAIEN ZERRENDA (PUNTUAZIOAREN HURRENKERAN)

PROBAN LORTUTAKO KALIFIKAZIOA

Zk.

IZEN-DEITURAK

NAN/AIZ:

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

Sarirako proposatutako ikaslea:

Iruñean, 2010eko .........aren ...........(e)an.

Epaimahaiko buruak O.E.

Epaimahaiko idazkaria

Sin.: .........................

Sin.: .........................

Gainerako epaimahaikideen sinadurak:

Iragarkiaren kodea: F0929015