2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3200/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, azaroaren 2ko 3040/2009 Ebazpena aldatzen duena, bertan atzemandako akatsa zuzendu eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatze aldera. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako hiruren lehiaketa indarrik gabe utzi, 28 burutza bete gabe utzi eta 77 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 2an emandako 3040/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako hiruren lehiaketa indarrik gabe utzi, 28 burutza bete gabe utzi eta 77 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Ebazpen horretan bete gabe utzi zen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1776), eskabideak ez zirelako aurkeztu ezarritako epearen barnean edo izangaiek uko egin ziotelako lehiaketan parte hartzeari.

Alabaina, epearen barnean burutza hori betetzeko bi eskabide aurkeztu ziren, bata Sagrario Melón Vital andrearena eta bestea Maite Ezkurra Mata andrearena. Horiek, oker baten ondorioz, Garraioen Araubide Juridikoaren Atalaren burutza betetzeko izangaitzat hartu ziren eta burutza hori betetzeko izangai onatuen behin betiko zerrendan sartu ziren.

Hori horrela izanik, beharrezkoa da aipatutako ebazpena aldatzea eta adieraztea ez dela bete gabe utzi Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Araubide Juridikoaren Atalaren burutza. Horrekin batera beharrezkoa da burutza hori betetzeko izangai onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, ez baita izangairik baztertu, eta epaimahaiaren osaera finkatzea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari gisa izendatutako mahaikide titularraren eta haren ordezkoaren ordez bi funtzionario izendatuz (Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari). Halaber, beharrezkoa da Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burutza betetzeko izangai onartuen zerrenda aldatzea (lanpostuaren zenbakia: 5111). Aipaturiko bi burutzak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren barnean daude.

Bestalde, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak, 2009ko urriaren 5ean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Oihanak Kudeatzeko Atalaren burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaian izanen zituen ordezkarien lehen izendapena aldatu zuen. Azken izendapen hori ez zen jaso 3200/2009 Ebazpenean, beraz, bidezko da aldaketa hori ere sartzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Araubide Juridikoaren Atalaren burutza (lanpostuaren zenbakia: 1776) bete gabe uzteko adierazpena. Oker hori azaroaren 2ko 3040/2009 Ebazpenean egin zen.

2. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Araubide Juridikoaren Atalaren burutza betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea.

Onartuak:

Melón Vital, Sagrario

Ezcurra Mata, Maite

Baztertuak: inor ez.

Epaimahaia:

-Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lanetako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioetako zuzendari nagusia.

Mahaikidea: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

Ordezkoa: Angel Luis Rivas Sánchez jauna, Zainketa Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

-Mahaikide idazkaria: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Jesús González Albero jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Aurreko behin betiko zerrendan onartutako izangaiek deialdiaren 11. oinarrian aipatzen den lan-txostena aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean. Lan-txosten hori karpeta itxi batean aurkeztuko da. Aurreko aldean eskabide bat edukiko du, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, kasuan kasuko erregistroaren bidez. Ebazpen honen eranskinean horretarako erabil daitekeen eskabide eredua ageri da.

3. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioen Araubide Juridikoaren Atalaren burutza betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda aldatzea. Bertatik baztertuko dira Maite Ezkurra Mata andrea eta Sagrario Melón Vital andrea, parte hartzeko eskabidea ez aurkezteagatik.

4. Ebazpen honetan izendatutako epaimahaikideak, duten karguaren arabera mahaikide izan eta kargua uzten badute, kargu hori hartzen duen pertsonak ordezkatuko ditu, betiere epaimahaiak izangaien kalifikazioa ez badu hasi.

5. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Oihanak Kudeatzeko Atalaren burutza (lanpostuaren zenbakia: 4659) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiaren osaera aldatzea, aurrerantzean hau izan dadin:

-Mahaiburua: Andrés Eciolaza Carballo jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Jesús María Echeverría Azcona jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

-Mahaikidea: José Antonio Pérez-Nievas Martínez jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Barinaga Adrián jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Mahaikide idazkaria: Enrique Eraso Centellas jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Pedro Zuazo Onagoitia jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

6. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Eskabide eredua

..................... jauna/andrea, adinez nagusia, honako nortasun agiri nazional honen jabe ............., ............................... Departamentu edo Erakunde Autonomoko ..............................ko burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu nahi duena (deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 5ean), honen bidez agertu da eta,

Honela dio:

Aipatu burutzari dagokion izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren 3. puntuko bigarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko (........ Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ....................(e)an), behar bezala itxitako karpeta batean aurkezten du deialdiaren 11. oinarriak aipatzen duen lan-txostena.

Iruñean, ........(e)ko ............................aren .................(e)an.

(Sinadura)

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Iragarkiaren kodea: F0928829