2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2008ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Alberto Meléndez Graciari eta Raquel Gayarre Aguadori, haiek eskaturik, borondatezko eszedentzia eman zaienez lanpostuaz jabetu ziren egunetik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako.

1.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LZAko mediku izateko 122 lanpostutarako izendapen proposamena probak gainditu dituztenen zerrendan hurren-hurrengo daudenekin osatzen da:

AIZPÚN SARA, MAITE

ÁLVAREZ DE EULATE LÓPEZ, María JOSÉ

2.-Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 17an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0928701