2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUTZAILEA

16/2009 ofizio-zirkularra
2008ko stock kualitatiboaren prozedura operatiboa

Inskribatutago guztiei aditzera ematen diegu, Kontseilu Arautzailearen iragarki-oholean (Logroño, Estambrera kalea, 52) 16/2009 zirkularra irakurgai dagoela, eta bertan ezartzen da 2008ko stock kualitatiboa kalkulatzeko prozedura operatiboa, jarraian azaltzen dena.

1. 3,574 ratioa kalkulatu ondoren, eta erreferentziako stocka arautzeko ezarritakoaren arabera, osatutako bolumenaren %100 destilaziora bidaliko da. 2009ko abenduaren 4ko osoko bilkuran jakinarazi da kontu horren berri.

2. 2008ko stocka osatzen zuen bolumena, eta azkenean babestu ez dena, destilaziorako xedatu behar da, 2010eko martxoaren 31ko mugaegunarekin. Horretarako nahitaezkoa da 2008ko stock kualitatiboaren fitxan hala jasotzea, 2009ko abenduaren 4ko datarekin indarra izanen duelarik, destilatu zain gelditutako izakin gisa.

3. Goian aipatutako bolumen horiek destilaziora bidali ahal izateko, honako hauek bete behar dira:

-Lekualdatzea aurretiaz eskatzea.

-Ikuskatzaile Gaituen Zerbitzuak lekualdatzeko baimena ematea.

-Lekualdaketa baino lehen erabakia betetzera doala adierazteko telefono deia.

4. Betiere prozedura honetan interesdun diren sotoei zuzendutako ofizio-zirkularraren bidez jakinaraziko zaie prozedura hau, zer egin jakin dezaten, eta horrek ez da bazter utziko Izendapenaren irismeneko autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan iragarkia argitaratzea.

5. Ohartarazten da halaber zer ondorio izanen dituen operatzaile batentzat destilaziorako bolumenak bidaltzeari buruzko betebeharrak ez betetzeak:

-Hurrengo ekitaldietan stockak osatu ezina.

-Arau-hauste larritzat hartzen den jokabidea, bereziki sinatutako konpromisoari buruzko informazio faltsua emateagatik.

Aditzera ematen dizuegu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroño, 2009ko abenduaren 15ean.-Lehendakaria, Víctor Pascual Artacho.

Iragarkiaren kodea: E0928789