2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2144/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordea aldatzen duena.

Ekainaren 8ko 548/2009 Foru Dekretuak Ebaluazio Batzordeak sortuko direla ezartzen du, bai eta batzordekideak izendatzeko bete behar diren baldintzak ere. Dekretu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatu zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 16ko 1832/2009 Ebazpenaren bidez, Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordea sortu zen.

Ekainaren 8ko 548/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren 4. idatz-zatiak ezartzen duenez, osasun diplomadunen artetik izendatutako kideek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako langile funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratudun finkoak izan beharko dute, eta kasuan kasuko ebaluazio batzordearen esparrukoak.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa betez, langile batzordeak izendatutako Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordeko kideak aldatu dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Elena García Arellano andrea, Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

2. Silvia Ainzúa Urra andrea Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) eta 57.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0927609