2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak Antolamenduko goi-mailako teknikari izateko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen kontra.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 17ko 148/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolaketako goi mailako teknikari izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa).

Estefanía Munárriz Nuin eta María Teresa Pedregal Fernández andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdi horren epaimahaiak oposizioaren hirugarren ariketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0928693