2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko abenduaren 21ean hartua, Marañongo Udaleko udalburu-kudeatzailea izendatzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 32.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Marañongo Udalak Kontzeju Irekien araubidea du, ehun bizilagun baino gutxiagoko herria baita.

Bertako alkatea berriki hil denez eta 2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan beste hautagairik aurkeztu ez zenez, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren doktrinarekin bat, eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 182. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da kide bakarreko organo bat izendatzea, kudeatzaile izaeraz har ditzan alkatearen eginkizunak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Inmaculada Bretón Valencia andrea Marañongo Udaleko udalburu-kudeatzaile izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Marañongo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0928771