2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko abenduaren 21ean hartua, Hiriberri Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez kontzejuetako hauteskundeetarako deia egin ondoren, "San Cristóbal" hautagai zerrenda aurkeztu zen. Hala, Hiriberri Deierriko Kontzejuko Batzarra eratu zen, legearen arabera gutxienez ere beharrezkoak diren hiru kiderekin. 2009ko azaroaren 11n, hautatutako bi zinegotzik dimisioa aurkeztu dute, eta postu huts horiek ezin dira bete aurreko hauteskundeetako hautagai gehiago ez izateagatik.

Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3 g) artikuluan xedaturikoarekin bat, kideak hiru baino gutxiago direnez, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak Hiriberri Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko dutenak izendatzea, lehenago izendatu eta bere karguan dirauen zinegotziarekin batera aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Hiriberri Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea Begoña Cañada Zorrilla andrea eta Juan Carlos Azanza Agorreta jauna. Horiek, Elena Sola Cía andrearekin batera, Hiriberri Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko dute.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Hiriberri Deierriko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0928770