135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1252/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Iruña Palace S.A. Hotel Tres Reyes enpresaren alde, betearazpenpeko alderdiak, hots, Florian Rodrigo Alcalak, hemezortzi mila berrehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita zortzi zentimo (18.233,28 euro) ordain diezazkion, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Eta Florian Rodrigo Alcalari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1017415