135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 568/2010 jabari-espedientea

Judit González Barriales andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Isabel Suberviola Gonzálezek eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 568/2010 prozedura bideratzen ari da, finka hau zuzentzeko:

Landa finka, olibadia, "La Barguilla" edo "Cuesta de la Barga" alderdian. Lau erregu eta hiru almuteko azalera du, hau da, hogeita hamazazpi area eta hirurogeita bi zentiareakoa, tituluaren arabera. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, Ezequiel Baigorriren finka, gaur egun 604. eta 634. katastro-lurzatiak; ekialdean, Eustaquio Martínezen finka, gaur egun 603. katastro-lurzatia; eta mendebaldean, bidea, gaur egun 632. katastro-lurzatia.

Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 1.336. liburukia, 21. liburua, 21. orriaren atzealdea, 1201. finka. Eskrituren B0060689 orrialdea.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1017111