135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2010eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontua aldatzeko 1/2010 espedientea (ezohiko kreditua).

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2010eko urriaren 20an.-Mankomunitateburua, Fernando Fusté Martín.

Iragarkiaren kodea: L1017159