135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Habitat Berri, S. Coop: birzatiketako aldaketa, Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuan, U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L56 et L57 lurzatietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 7an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 07-oct-10 (6/UV).

Birzatiketako aldaketa, Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuan, U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L56 et L57 lurzatietan hasiera batez onetsi ondotik (JOB 03-08-10 (7/UV), jendaurreko epea iragan da alegaziorik jaso gabe. Horiek horrela, eta Hirigintzako Gerentziaren arkitektoaren 2010eko irailaren 28ko txostenari jarraituz,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuan, U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L56 et L57 lurzatietan birzatiketako aldaketa egiteko espedientea. Dokumentu horretan jaso dira Tokiko Gobernu Batzarraren hasierako onespenean ezarritako zuzenketak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko urriaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1017260