135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Bizitegietarako erabilerari lotutako lurzati libre pribatuak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bizitegietarako erabilerari lotutako lurzati libre pribatuak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1017004