135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Alkatetzaren ebazpena, aurkeztutako alegazioak ezetsi eta behin betiko onesten duena Constitución etorbideko exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Barillasko Udal Planeko hiri lurzoruan

"Barillasen, 2010eko urriaren 14an.

Ikusirik Constitución etorbideko exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Barillasko Udal Planeko hiri lurzoruan, 2010eko uztailaren 7an hasiera batean onetsita jendaurrean egon dena.

Delako hasierako onespen eta jendaurreratze horiek unitateko jabeei igorri zitzaizkien eta argitara eman ziren Udalaren iragarki ofizialen oholean, Diario de Navarra egunkarian, 2010eko abuztuaren 24an, Diario de Noticias egunkarian, 2010eko abuztuaren 25ean, eta 2010eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27an.

Jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu dituzte Juan Carlos Álvarez Perrinok eta Eugenia Ganso Pérezek. Hona hemen haien laburpena:

1. Ez dela Alkatetzaren eskumenekoa urbanizazio proiektuaren edukia onestea.

2. Urbanizazio proiektuaren kotek ezin dutela proiektua prestatu aurretik Udalak emandako obra lizentzien zero kota aldatu.

3. 10-II-10eko eta 10-IV-07ko lehenengo eta bigarren alegazioak berresten dituztela, haietan aipatzen diren lurrei dagokienez.

Ikusirik Alkatetza honen eskumena espedientea tramitatzeko, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluko determinazioei jarraikiz.-

Kontuan hartuz, bidezkoa dela aurkeztutako alegazioak ezestea ondoko arrazoiak direla medio:

1) 1. alegazioa ezesteko oinarriak.

-Urbanizazio proiektua hasiera batez onesteko ebazpenean (2010eko uztailaren 7koa), Alkatetzak jabeen akordioa jaso du, proiektuko obra unitateen edukiari buruz, kanpo gelditzen baitira momentu honetan ezinbestekoak ez diren obra unitateak, hartara prestatutako proiektuaren separatari jarraituz. Erabaki eta ebazpen hori zuzenbidearen araberakoak dira eta ez diete aurka egiten hirigintzako eskubideei ez eta eskubide zibilei ere.

-Jabeendako ondoriozko kargak onetsi eta exekutatzen diren obra unitateei dagozkienak izanen dira.

-Alkatetzaren eskumena da urbanizazio proiektua onestea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1.j artikuluan ezarritakoaren arabera.

2) 2. alegazioa ezesteko oinarriak.

-Urbanizazio proiektuak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluaren edukiak biltzen dituela eta bere determinazioek ez dutela aplikatzekoa den hirigintzako araudia urratzen. Urbanizazio proiektua onetsi aurretik unitatean ziren zenbait eraikuntzek erabilitako kota partzialek ezin dituzte inolaz ere unitatearen kota orokorrak baldintzatu.

3) 3. alegazioa ezesteko oinarriak.

-Sinatzaileek aipatzen dituzten alegazioak (ez baitute haien edukia zehazten) bere garaian ezetsi zituen Udalak; beraz, Alkatetza hau argudio berberei lotzen zaie (alegazio egileek jada ezagutzen dituzte) oraingo ezespen hau arrazoitzeko.

Ikusirik Alkatetza honen eskumena espedientea tramitatzeko, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluko determinazioei jarraikiz.

Eta ikusirik orobat tramitea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134, 76 eta 74. artikuluetan eta harekin bat heldu direnetan ezarri dena.

Alkatetza honek ebatzi du:

1. Ezestea Juan Carlos Álvarez Perrinok eta Eugenia Ganso Pérezek aurkeztutako alegazioak eta behin betiko onestea Constitución etorbideko exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Barillasko Udal Planeko hiri lurzoruan, bai eta orobat hasierako proiektuaren separata, bertan egungo onespenetik eta exekuziotik kanpo uzten baitira unitatearen hirigintza garapenerako ezinbestekoak ez diren obra unitateak. Biak ere Luis Sanz de Ayala (Ayala Ingenieros, S.L.) goi mailako ingeniariak prestatu ditu

2. Ebazpen hau Udalaren iragarki ofizialen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, 35/2002 Foru Legearen aipatu artikuluek ezartzen dutenari jarraikiz, eta jabe ukituei honako hau igortzea.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

-Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

-Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo berekoko Salari edo epaitegiei zuzendua, gaia dela-eta eskumena nori dagokion eta horrela, bi hilabeteko epean.

Ulertuko da ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen direla epeak.

Barillasen, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.-Idazkaria, Manuel Corpas Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1016893