135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Ordenantza, Añorbeko udal hilerriaren erabilera eta horretarako tasa eta eskubideak arautzen dituena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2010eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Añorbeko udal hilerriaren erabilera eta horretarako eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Añorben, 2010eko irailaren 27an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1017259