135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2/2010 eta 3/2010 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2010eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2/10 eta 3/10 aldaketa Udalaren 2010eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aguilar Kodesen, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1016936