135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1053/2010 jabari-espedientea

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1053/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Miguel Ángel Ciria Jiménezek eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Landa finka. Perul deritzon lursaila, olibadia, Tuterako mugapean, Huerta Mayorren (Pradillako alderdia, La Mundilla), sei erregukoa edo berrogeita hamahiru area eta laurogeita zortzi zentiareakoa. Mugak: iparraldean Mundilla ibaia, hego eta ekialdean Cándido Frauca, eta mendebaldean Santiago Bonilla. 36. poligonoko 166. lurzatia da. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 3.317 zenbakiarekin, 3.142. liburukian (819. liburua), 181. orrian.

Erregistroko titularra: Alejandra Lacarra Pérez.

Katastroko titularra: Ángel Ciria Cancio.

Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, dei egiten zaie katastroko eta erregistroko titularrei, eskubide errealen titularrei, mugakideei, egitezko edukitzaileari, baita ondasunen jatorrizko jabeei, haien kausadunei eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Tuteran, 2010eko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1017322