135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 101/2010 prozedura

Beatrice Roxana Ungureanuk eskaturik, kaleratzea dela-eta, Pincoltexteis España, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 101/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa: Beatrice Roxana Ungureanuren eta Pincoltexteis España, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea.

Bigarrena: betearazpenpeko alderdia kondenatzea diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina: 2.049,30 euro.

Tramitazio aldiko soldatak: 10.155,42 euro (2010eko martxoaren 6tik 2010eko urriaren 14ra bitartekoak).

Hirugarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 12.204,72 eurokoa da, interesak 732,28 eurokoak eta kostuak 1.220,47 eurokoak, azken bi zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Pincoltexteis España, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017120