135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 45 lanpostu betetzeko. Lanpostu aldaketa

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2010eko urriaren 13an:

SPR 13-OCT-10 (1/PR).

"Iruñeko Udalaren instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 45 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak igorri du lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren ordenan.

Deialdia argitaratu zenez geroztik aldaketak izan direnez, bidezko da eskaintzen diren lanpostuen kopurua handitzea, deialdiko 2.1 oinarrian ezartzen denarekin bat, eta beraz, lanpostu hauek gehitzea: Hezkuntza Alorra, 402900-61, 402900-62, 402900-97, 402900-117 eta 402900-126 lanpostu hutsak, eta 402900-38 eta 402900-58 lanpostu hutsak, euskararen V2 graduko ezagutza dutenendako.

Bertzalde, lekualdatze lehiaketan oker sartu ziren 402900-19 eta 402900-118 lanpostu hutsak.

Hori ikusirik, ebatzi dut Iruñeko Udalaren instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 45 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostu kopurua handitzea, Hezkunza Alorrerako lanpostu hauek gehituz: 402900-38, 402900-58, 402900-61, 402900-62, 402900-97, 402900-117 eta 402900-126.

Orobat, lehiaketatik kanpo uztea lanpostu huts hauek: 402900-19 eta 402900-118."

Iruñean, 2010eko urriaren 13an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1016975