135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 72/2009 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Ascensión Galán Sevillak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Bargagain S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 72/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Bargagain S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzea behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 691,23 eurokoa da, interesak 41,47 eurokoak eta kostuak 69,12 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

1.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura (kontzeptua: 3159 0000 64 0072/09); espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Bargagain S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1017469