135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu ez judizialak betearazteko 110/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Martín José Sarratea Ochandorenak, Rober-Emilio Castillo Jaramillok, Carlos Raymundo Luzuriaga Godoyk, Mikel Pardo Garrizek, Agustín Pardo Leónek, Iván Pardo Garrizek, Francisco José Berrio Aguayok, Carlos Miguel Barbería Nuinek, Juan Esteban Jáuregui Celayetak, Gonzalo Manuel Prieto Francok, Ana María Martín de Vidales Larumbek, Francisco Javier Sarratea Ochandorenak eta Nasko Blagoev Rachevek eskaturik, Excavaciones Arizko S.L. enpresaren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 110/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Excavaciones Arizko S.L.ri:

1.-267.343,45 euroko printzipala

2.-Interesetarako kalkulatu diren 10.693,74 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 26.734,35 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 000500 1274 kontua, 3159 0000 64 0110.10 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten, eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistrora eta Iruñeko 7.era, betearazpenpeko alderdiak Gesalatzen eta Iruñean dituen finken erregistro-datuak igor ditzaten, eta erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku entitate hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Euskadiko Kutxa.

-Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Zaragoza.

-Banco de Sabadell.

-BBVA.

-Banco Guipuzcoano.

-Caixa de Estalvis i Pensions de Barcelona.

-Banco Popular.

-Caja de Ahorros de Galicia.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekiko dituen kredituak: a

A20573770 Asistencia Tecnológica Medioambiental SA

A31189350 Asfaltos de Biurrun SA

A31232804 Materiales de Construcción Cupe SA

A48265169 Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

B20712840 Segurola Excavaciones SL

B20937280 Garatu Construcciones y Reformas SL

B26284661 Canteras Fernández Pascual SL

B31065212 Excavaciones y Transportes Orsa SL

B31144876 Visanca SL

B31185952 Alvecon SL

B31188048 Construcciones Francisco Lizarraga SL

B31363872 Vidaurre SL Excavaciones

B31492457 Construcciones Zabaleta Burgui SL

B31525587 Proyolpa SL

B31575384 Inter-Cons Beltran SL

B31745524 Vazcosta 2002 SL

B31756190 Hermaun SL

B31839202 Ekiser Promociones Urbanas SL

B31899180 Grupo Secona SL

B31973092 Hemendik 2008 SL

B31977044 Anaiz Ezkaba SL

B36737484 Construcciones Elgonsa SL

E31919962 Alvarez Ochoa de Olza Juan Fermín Ferreiro Dubo

F31187255 355 NA eraldaketarako nekazaritza sozietatea, Astiz Eslava

P3101400d Antzingo Udala

P3119500a Orbaizetako Udala

015837704 Nuin Elcano Javier

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Ibilgailu hauek:

00330BSR; 0416CDM; 0784FNM; 1044BPK; 2317FTZ; 2381FTZ; 2490CBH; 2708CZJ; 6027DGS; 6121CFV; 6819BWG; 6946BHW; 7041DGB; 7541GBD; 7696FHL; 7782CLY; 8468DWH; 9122DKW; 9461CKJ; 9949FJK; E1061BCK; E2743BCX; E3621BBW; E3884BCR; E5393BDR; E5425BCT; E6383BCS; E8481BBN; NA066102V; NA2220BD; R6309BCC.

Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistrora, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Excavaciones Arizko S.L.L.ren egoitzan (autoetan ageri den helbidean, Iruñeko Aintzirako kalean) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 267.343,45 euroko printzipala, gehi 10.693,74 euro behin-behineko interes gisa eta 26.734,345 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Excavaciones Arizko S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1017035