135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 244/2007 prozedura

Iruñean, 2007ko urriaren 18an. María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ricardo Beltrán García prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 244/2007 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Jose Purti Font jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Ana María Planell Canal andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Beltrán García auzitegietako prokuradore jaunak, Ana María Planell Canal andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Jose Purtí Font jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 1971ko maiatzaren 22an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorioekin.

Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jose Purti Font jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, ediktu honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2007ko urriaren 18an.-Epailea, María Pilar Alguacil Arteta. Idazkaria, Raquel María Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1017309