135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 2517/2009 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

146/10 epaia. Iruñean, 2010eko uztailaren 19an.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2517/2009 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Impala 2.000, S.L.k sustatu du, Juana M. Laita Merino prokuradoreak ordezkatuta eta Gervasio González Suescun legelariak lagunduta, Fenoda, S.L.ren eta Jesús Soria Sarnangoren aurka. Demandatuak Mercedes Hermoso de Mendoza Erviti prokuradorea izan du ordezkari eta Iturriaga legelari jauna defendatzaile.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Auzi-jartzailearen ordezkariak demanda jarri zuen legeak agindutako eran. Bertan, egitateak eta zuzenbideko oinarriak azaldu ondoren, hau eskatu zuen:

A) Demandatuak auzi-jartzaileari solidarioki 67.456,96 euro ordaintzera kondenatu ditzatela.

B) Subsidiarioki, demandatutako enpresak frogatzen baldin badu auzi-jartzaileak berari ordaindutako BEZik sartu duela Nafarroako Foru Ogasunean, demandako lehen aurrekarian aipatzen diren lokalaren eta txikizkako saltokiaren eskualdaketa dela-eta (2006ko laugarren hiruhilekoko aitorpena), hura kondenatu dezatela auzi-jartzaileari bidegabeki jasanarazi zion 67.456,96 euroko kuota zuzentzera eta zor ez ziren diru sarrerak itzultzeko prozedura hastera Nafarroako Foru Ogasunean; kasu horretan, bi demandatuak kondenatu behar lirateke, gainera, auzi-jartzaileari solidarioki ordaintzera 67.456,96 euroen eta Nafarroako Zerga Agentziak itzulketa-prozeduraren ondorioz auzi-jartzaileari itzultzen dion diru kopuruaren arteko diferentzia.

C) Nolanahi ere, demandatuak kondenatu ditzatela auzi-jartzaileari solidarioki ordaintzera legezko interesak, auzi-jartzaileari ordaindu behar dioten diru kopuruak 2009ko urtarrilaren 9tik epaiaren egunera arte sortutakoak, hain zuzen ere, eta bi puntu gehiago epaia ematen den egunetik hasi eta ordainketa burutu arte; eta prozedura honetako kostuak ere ordaintzera kondenatu ditzatela.

Bigarrena.-Demanda tramitatzeko onartu zen eta judizioa egitea erabaki zen. Judizioa 2010eko ekainaren 15ean egin zen. Auzi-jartzailea agertu zen, baina entitate demandatua ez, legezko zitazioa egin bazioten ere. Bidezko deklaratutako froga egin zen, eta horren emaitza autoetan ageri da.

Hirugarrena.-Judizio hau legeak agindu bezala bideratu da, eta autoetako kasuari aplikatu beharreko betekizunak bete dira.

Epaitza:

Baiesten dut Laita prokuradore andreak, Impala 2000, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Fenoda, S.L.ren eta Jesús Soria Sarnangoren aurka jarri duen demanda. Demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki 67.456,96 euro ordaintzera. Diru kopuru horrek 2009ko urtarrilaren 9tik sortutako legezko interesak ere ordaindu behar ditu entitate demandatuak, eta demanda jarri zen egunetik aurrera sortutakoak, Soria Sarnango jaunak; eta biak kondenatzen ditut prozesuan eragindako kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Publiko egitea.-Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, Iruñean, gaurko egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Fenoda, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 13an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1016972