128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

50/2010 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretua garatzen du, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautzen dituen Sistema Informatikoen Kudeaketa eta Interneteko Zerbitzuen Administrazioa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duen Datu-baseen Administrazioa, eta Web Teknologiak dituzten Aplikazioen Garapeneko kualifikazio osagabea hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamarreko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Informatikaren eta Komunikazioen lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa.

b) Maila: 3-Goi Mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa izeneko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik emanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua. Batxilergotik zikloan sartzea.

1. Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, batxiler titulua dutenak Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako heziketa zikloan sartzen ahalko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

3. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Goi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hemeretzi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak, edo hemezortzi, egin nahi diren ikasketekin zerikusia duen teknikari tituluren baten jabe izanez gero.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluetako baliozkotze eta salbuespenetarako, urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.-Tituluaren baliokidetasunak.

1. Urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Enpresen Informatikako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

b) Enpresaren Informatikako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

c) Enpresa Informatikako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

2. Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikariaren tituluak ere (Nafarroako Foru Komunitatean Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen maiatzaren 27ko 225/1996 Foru Dekretuaren bidez arautua) foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikariaren tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria.-Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.-Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Maiatzaren 27ko 225/1996 Foru Dekretuan ezarritako Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da maiatzaren 27ko 225/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorra sistema informatikoak konfiguratu, administratu eta mantentzean datza eta sistemako baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna eta osotasuna bermatuko ditu, eskaturiko kalitatea eta indarra duen araudia beteta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IFC152-3: Sistema informatikoen kudeaketa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0484-3: Sistemaren hardware gailuak administratzea.

-UC0485-3: Oinarrizko softwarea eta sistema aplikatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea.

-UC0486-3: Ekipamendu informatikoak bermatzea.

IFC156-3: Interneteko zerbitzuen administrazioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0495-3: Web ingurunea kudeatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea.

-UC0496-3: Mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea.

-UC0497-3: Fitxategi-transferentziako eta multimediako zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea.

-UC0490-3: Sistema informatikoan zerbitzuak kudeatzea.

IFC079-3: Datu-baseen administrazioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea.

-UC0224-3: Datu-baseen sistema kudeatzailea konfiguratu eta kudeatzea.

-UC0225-3: Datu-basea konfiguratu eta kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:

IFC154-3: Web teknologiak dituzten aplikazioen garapena, ondoko gaitasun unitate hau biltzen duena:

-UC0493-3: Interneteko inguruneetan, intranetean eta extranetean web aplikazioak ezarri, egiaztatu eta dokumentatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Zerbitzariko sistema eragileak administratzea, softwarea instalatu eta konfiguratuz, sistemaren funtzionamendua bermatzeko kalitate baldintzak beteta.

2) Sare zerbitzuak administratzea (webgunea, mezularitza elektronikoa eta fitxategi-transferentzia, besteak beste), softwarea instalatu eta konfiguratuz, kalitate baldintzak beteta.

3) Aplikazioak administratzea, softwarea instalatu eta konfiguratuz, antolaketaren beharrizanei erantzuteko kalitate baldintzak beteta.

4) Datu-baseak ezarri eta kudeatzea, kudeaketa softwarea instalatu eta administratuz, kalitate baldintzak beteta, ustiapenaren ezaugarrien arabera.

5) Sistemaren errendimendua optimizatzea, funtzionamendu baldintzen arabera hardware gailuak konfiguratuz.

6) Hardware gailuen errendimendua ebaluatzea, funtzionamendu beharrizanen arabera hobetzeko aukerak identifikatuz.

7) Sare telematikoen azpiegitura zehaztea, eskemak eginez eta ekipamenduak eta elementuak hautatuz.

8) Sare telematikoen azpiegituretan komunikazio ekipamenduak gehitzea, konektagarritasuna bermatzeko konfigurazioa zehaztuta.

9) Erabilgarritasun handiko soluzioak ezartzea, merkatuaren aukerak aztertuz, aurreikusi gabeko egoeretan sistema babesteko eta berreskuratzeko.

10) Segurtasun fisikoa ikuskatzea fabrikatzailearen zehaztapenen eta segurtasun planaren arabera, sistemako zerbitzuak emateko orduan etenaldiak saihesteko.

11) Sistema eta datuak bermatzea, erabilera beharrizanen eta akatsak eta kanpoko erasoak prebenitzeko ezarririko segurtasun baldintzen arabera.

12) Erabiltzaileak administratzea ustiapen zehaztapenen arabera, sarbideak eta sistemako baliabideen erabilgarritasuna bermatzeko.

13) Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzea eta neurri zuzentzaileak hartzea, haren funtzionaltasuna berrezartzeko.

14) Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatu eta/edo egitea, eta horiek programatu eta betetzen direla egiaztatzea, lan-kargen arabera eta mantentze-lanen planaren arabera.

15) Kontsultak egitea pertsona egokiari, mendekoen autonomia errespetatzen jakitea eta komeni denean informazioa ematea.

16) Berrikuntzaren eta eguneratzearen aldeko jarrerari eustea bere lan esparruan, bere lanbide inguruneko teknologiaren eta antolamenduaren aldaketetara moldatzeko.

17) Gerta daitezkeen egoera kolektiboen gidaritza hartzea, pertsonen arteko eta laneko gatazketan bitartekari aritzea, laneko giro atsegina lortzen laguntzea eta une oro zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jokatzea.

18) Arazoak konpontzea eta banakako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

19) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

20) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

21) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sareen azpiegitura (intraneta, Internet eta/edo extraneta) dituzten entitateen informatika arloan egiten du lan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Sistemen administrazioko teknikaria.

-Informatikako arduraduna.

-Interneteko zerbitzuetako teknikaria.

-Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.

-Laguntza eta euskarri teknikoko langileak.

-Telelaguntzako teknikaria.

-Datu-baseen administrazioko teknikaria.

-Sareetako teknikaria.

-Sistemen ikuskatzailea.

-Komunikazio zerbitzuetako teknikaria.

-Web inguruneetako teknikaria.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak produkzio eta zerbitzu sektore guztietan gero eta neurri handiagoan agertzen direnez, zerbitzu informatiko propioak dituzten enpresen kopurua etengabe handitzen da, curriculum honetan definitzen den profila duen profesionalak eginkizun garrantzitsua duela horietan.

Etorkizunean sareko sistema informatikoen administrazioko profesionalen eskari handia egonen dela aurreikus daiteke eta hori bat dator aurretik aipatu den bilakaerarekin zein gure Komunitatean gertatzen ari diren garapenekin, adibidez, Epe Luzerako Telekomunikazio Azpiegituren Planarekin. Horrek lehentasunezko jarduerak ezartzea aurreikusi du, Nafarroako industrialdeen eta parke teknologikoen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari laguntzeko gaitasun handiko zuntz optikoaren bidez konektatuz.

Profesional honek etxeko erabiltzaileei eta edozein jarduera eremutako enpresa txikiei zerbitzu informatikoak ematen dizkieten enpresetan edo enpresa ertainetako informatika sailetan egiten du lan. Eskatzen den lanbide profila hainbat zeregin egiteko gai den langileari dagokio. Hona hemen zereginetako batzuk: hardwarea eta softwarea erostean erabakiak hartzea; sareak konfiguratu, ezarri eta administratzea; web zerbitzariak, aplikazio zerbitzariak eta datu-baseen zerbitzariak mantentzea; eta berariazko software soluzioak garatzea.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profilaren bilakaera informazioa kudeatzeko eta trukatzeko sistemak pixkanaka-pixkanaka enpresa txiki eta ertainetan gehitzearen ildotik doa, beharrezkoa delako horiek gero eta egonkorragoak eta seguruagoak izatea.

Industria sektorean produkzioa kontrolatzeko erabiltzen diren sistema informatikoetako esku-hartzea gero eta garrantzi handiagoa hartzen doa profil honetarako, zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko funtsezko helburuari helduta.

Sistema informatikoaren funtzionaltasuna eta errentagarritasuna bermatzea gero eta garrantzitsuagoa da lanbide profil honetarako, erakunde bateko gainerako sailei laguntzen baitie.

Datuak eta informazioa prozesatzeko eta transferitzeko zereginak alderdi horiek arautzen dituen lege araudira moldatu beharko dira.

Teleoperazioa, urruneko laguntza teknikoa, on line laguntza eta telezentroak laguntza teknikoko eskariari erantzuteko nahitaezko elementu bihurtzen ari dira.

Enpresen Interneteko merkataritza agerpenak badakar baliabide horren bidez egindako transakzioen kopurua gehitzea apurka-apurka eta, horregatik, ezinbestekoa da sistemak eta datuen babesa seguruak izatea.

Sektoreko aurrerapen eta aldaketa teknologiko azkarrek autoprestakuntzaren aldeko jarrerak izan behar dituzten profesionalak behar izatea eragiten dute.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Oinarrizko softwarearen egitura aztertzea eta sistema libreen eta jabedunen ezaugarriak eta prestazioak erkatzea, zerbitzariko sistema eragileak administratzeko.

b) Oinarrizko softwarea instalatu eta konfiguratzea eta emandako dokumentazio teknikoari eta zehaztapenei jarraitzea, zerbitzariko sistema eragileak administratzeko.

c) Mezularitzako eta fitxategi-transferentziako softwarea, besteak beste, instalatu eta konfiguratzea, haien aplikazioarekin erlazionatzea eta emandako dokumentazioari eta zehaztapenei jarraitzea, sare zerbitzuak administratzeko.

d) Kudeaketa softwarea instalatu eta konfiguratzea, zehaztapenei jarraitzea eta aplikazio inguruneak aztertzea, aplikazioak administratzeko.

e) Kudeaketa softwarea instalatu eta konfiguratzea eta haren ustiapenarekin erlazionatzea, datu-baseak ezarri eta kudeatzeko.

f) Hardware gailuak konfiguratzea eta ezaugarri funtzionalak aztertzea, sistemaren errendimendua optimizatzeko.

g) Sareko hardware konfiguratzea, haren ezaugarri funtzionalak aztertzea eta aplikazio eremuarekin erlazionatzea, komunikazio ekipamenduak gehitzeko.

h) Interkonexio teknologiak aztertzea eta haien ezaugarriak eta aplikazio aukerak deskribatzea, sare telematikoaren egitura konfiguratzeko eta haren errendimendua ebaluatzeko.

i) Sare telematikoen eskemak egitea eta berariazko softwarea erabiltzea, sare telematikoaren egitura konfiguratzeko.

j) Babes eta berreskurapen sistemak hautatzea eta haien ezaugarri funtzionalak aztertzea, erabilgarritasun handiko soluzioak abiarazteko.

k) Ekipamenduen eta instalazioen baldintzak identifikatzea eta segurtasun planak eta fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatzea, segurtasun fisikoa ikuskatzeko.

l) Kanpoko mehatxuen aurkako babes teknikak aplikatzea eta horiek tipifikatu eta ebaluatzea, sistema bermatzeko.

m) Informazio galeren aurkako babes teknikak aplikatzea eta segurtasun planak eta erabilera beharrizanak aztertzea, datuak bermatzeko.

n) Sistemaren sarbideak eta baliabideak esleitzea eta ustiapenaren zehaztapenak aplikatzea, erabiltzaileak administratzeko.

ñ) Monitorizazio teknikak aplikatzea, emaitzak interpretatzea eta neurri zuzentzaileekin erlazionatzea, disfuntzioak diagnostikatu eta zuzentzeko.

o) Zereginen planifikazioa ezartzea eta jarduerak eta sistemaren lan kargak aztertzea, mantentze-lanak kudeatzeko.

p) Bere jardueraren aldaketa teknologikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta lan arlokoak identifikatzea eta lan eremuan duten eragina aztertzea, arazoak konpontzeko eta eguneratze eta berrikuntza kulturari eusteko.

q) Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea, erabakiak hartzeko prozesua aztertzea eta kontsultak egitea, haietan gidari aritzeko.

r) Ikasteko aukerak eta lan munduarekiko erlazioa identifikatu eta baloratzea eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, nork bere lanbide karrera kudeatzeko.

s) Negozio aukerei antzematea eta merkatuko eskariak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatze aldera.

t) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak onartzea eta baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege esparrua aztertzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK, ASTEAN

0369

Sistema eragileen ezarpena

200

6

1.

0370

Sareen plangintza eta administrazioa

200

6

1.

0371

Hardwarearen oinarriak

120

4

1.

0372

Datu-baseen kudeaketa

200

6

1.

0373

Marka lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

120

4

1.

NA01*

Ingelesa I

60

2

1.

0381

Enpresa eta ekimena

60

2

1.

0374

Sistema eragileen administrazioa

150

7

2.

0375

Sare zerbitzuak eta Internet

130

6

2.

0376

Web aplikazioen ezarpena

110

5

2.

0377

Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

70

3

2.

0378

Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

110

5

2.

0380

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.

0379

Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0382

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(*) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Sistema eragileen ezarpena

Kodea: 0369.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 15.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema eragileak instalatzen ditu, haien ezaugarriak aztertzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten elementu funtzionalak identifikatu dira.

b) Sistema eragile baten ezaugarriak, eginkizunak eta arkitektura identifikatu dira.

c) Sistema eragileak, haien bertsioak eta erabilera lizentziak erkatu dira, haien baldintzen, ezaugarrien eta aplikazio eremuen arabera.

d) Sistema eragileen instalazioak egin dira.

e) Sistema eguneratzeko eta berreskuratzeko teknikak aurreikusi eta aplikatu dira.

f) Sistemaren eta hasierako prozesuaren gorabeherak konpondu dira.

g) Erremintak erabili dira, sisteman instalaturiko softwarea eta haren jatorria zein diren jakiteko.

h) Laguntzeko dokumentazioa egin da, egindako instalazioei eta antzemandako gorabeherei buruzkoa.

2. Oinarrizko softwarea konfiguratzen du eta sistema informatikoaren ustiapen beharrizanak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile kontuak, taldeak, profilak eta pasahitz lokalen politikak planifikatu, sortu eta konfiguratu dira.

b) Sistemarako sarbidea bermatu da, kontu direktibak eta pasahitz direktibak erabiliz.

c) Zerbitzuetan eta prozesuetan jardun da, sistemaren beharrizanen arabera.

d) Sare protokoloak instalatu, konfiguratu eta egiaztatu dira.

e) Izenak ebazteko metodoak aztertu eta konfiguratu dira.

f) Sistema eragileen erabilera optimizatu da sistema eramangarrietarako.

g) Makina birtualak erabili dira, sistema eragileak konfiguratzeko zereginak egiteko eta haien emaitzak aztertzeko.

h) Oinarrizko softwarea konfiguratzeko zereginak dokumentatu dira.

3. Sistemaren informazioa bermatzen du, prozedurak deskribatzen ditu eta segurtasun-kopiak eta hutsegiteen aurkako sistemak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat fitxategi-sistema erkatu dira eta haiek ezartzeko alde onak eta txarrak aztertu dira.

b) Sistema eragilearen direktorioen egitura deskribatu da.

c) Sistema konfiguratzeko fitxategiak biltzen dituzten direktorioak (bitarra, aginduak eta liburutegiak) identifikatu dira.

d) Diskoak administratzeko erremintak erabili dira, partizioak, unitate logikoak, bolumen sinpleak eta bolumen banatuak sortzeko.

e) Biltegiratze erredundanteko sistemak (RAID) ezarri dira.

f) Segurtasun-kopien planak ezarri eta automatizatu dira.

g) Disko kuotak administratu dira.

h) Egindako eragiketak eta jarraitu beharreko metodoak dokumentatu dira, hondamendietan berreskuratzeko.

4. Informazioa zerbitzarietan zentralizatzen du, domeinuen egiturak administratzen ditu eta haien alde onak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Domeinuak ezarri dira.

b) Erabiltzaile kontuak eta ekipamendu kontuak administratu dira.

c) Domeinuaren erabiltzaileen informazio pertsonala zentralizatu da, profil mugikorrak eta karpeta pertsonalak erabiliz.

d) Segurtasun taldeak sortu eta administratu dira.

e) Antzeko ezaugarriak dituzten erabiltzaileak administratzen laguntzen duten txantiloiak sortu dira.

f) Domeinuaren objektuak antolatu dira, haien administrazioa errazteko.

g) Makina birtualak erabili dira, domeinuak administratzeko eta haien funtzionamendua egiaztatzeko.

h) Domeinuaren egitura eta eginiko zereginak dokumentatu dira.

5. Domeinuetarako sarbidea administratzen du eta segurtasun baldintzak aztertu eta errespetatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak txertatu dira domeinuan.

b) Domeinurako baimendu gabeko sarbideen blokeoak aurreikusi dira.

c) Baliabide lokaletarako eta sareko baliabideetarako sarbidea administratu da.

d) Kontuan hartu dira segurtasun baldintzak.

e) Talde direktibak ezarri eta egiaztatu dira.

f) Talde direktibak esleitu dira.

g) Zereginak eta gorabeherak dokumentatu dira.

6. Errendimenduari buruzko arazoak antzematen ditu, sistema monitorizatzen du erreminta egokien bidez eta prozedura dokumentatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko batean monitorizatzen ahal diren objektuak identifikatu dira.

b) Gertaera motak identifikatu dira.

c) Denbora errealeko monitorizazio erremintak erabili dira.

d) Errendimendua monitorizatu da, kontagailuen eta sistemaren jarraipenaren erregistroen bidez.

e) Errendimendu alertak planifikatu eta konfiguratu dira.

f) Biltegiratutako errendimendu erregistroak interpretatu dira.

g) Sistema aztertu da simulazio tekniken bidez, errendimendua optimizatzeko.

h) Laguntzari eta gorabeherei buruzko dokumentazioa egin da.

7. Baliabideen erabilera eta sarbidea ikuskatzen ditu eta sistemaren segurtasun beharrizanak identifikatu eta errespetatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile eskubideak eta segurtasun direktibak administratu dira.

b) Ikuskatzen ahal diren objektuak eta gertaerak identifikatu dira.

c) Auditoretza plana egin da.

d) Auditoretzek sistemaren errendimenduan dituzten ondorioak identifikatu dira.

e) Gertaera zuzenak eta okerrekoak ikuskatu dira.

f) Sarbide saioak eta sistemaren baliabideetarako sarbideak ikuskatu dira.

g) Auditoretza erregistroak kudeatu dira.

h) Auditoretza prozesua eta haren emaitzak dokumentatu dira.

8. Bezero-zerbitzari egitura duen berariazko softwarea ezartzen du eta baldintza funtzionalei erantzuten die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berariazko softwarea instalatu da, dokumentazio teknikoaren arabera.

b) Arretarik gabeko instalazioak egin dira.

c) Eguneratze zerbitzaria konfiguratu eta erabili da.

d) Jarduketa protokoloak planifikatu dira, gorabeherak konpontzeko.

e) Jarduketa protokoloei jarraitu zaie, gorabeherak konpontzeko.

f) Laguntza teknikoa eman da sarearen bidez, eta gorabeherak dokumentatu dira.

g) Bistaratze gidak eta eskuliburuak egin dira, sistema eragileak edo aplikazioak nola erabili irakasteko.

h) Eginiko zereginak dokumentatu dira.

Edukiak.

Software librearen eta jabedunaren instalazioa:

-Sistema informatiko baten egitura. Osagai fisikoak eta logikoak.

-Sistema eragile baten arkitektura.

-Sistema eragile baten eginkizunak. Baliabideak.

-Memoria kudeaketa. Memoria birtuala. Trukea. Orrikatzea eta segmentazioa.

-Sistema eragileen motak: erabiltzaile bakarrekoa eta erabiltzaile anitzekoa.

-Sistema eragile libreak eta sistema jabedunak.

-Aplikazio motak.

-Lizentziak eta lizentzia motak.

-Abiarazteko kudeatzaileak.

-Sistema eragileen belaunaldiak.

-Egungo sistema eragileak: ezaugarriak. Bateragarritasunak. Erkaketa.

-Fitxategi-sistemaren muina.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak.

-Instalazioa planifikatzea: oinarrizko partizio logikoak. Fitxategi-sistemak.

-Fitxategi-sistemak: motak eta ezaugarriak.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Aplikazioak instalatzea/desinstalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Sistema eragileak eta aplikazioak eguneratzea: erabiltzaile bakarrekoa eta erabiltzaile anitzekoa.

-Adabakiak instalatzea. Segurtasuna. Funtzionaltasuna. Bestelakoak.

-Sistema eragileak abiarazteko fitxategiak.

-Sistemaren erregistroa.

-Gailuen kontrolagailuak eguneratu eta mantentzea.

-Instalazio motak: eskuzkoa, arretarik gabea eta irudien bidezkoa.

Oinarrizko softwarearen administrazioa:

-Erabiltzaile eta talde lokalak administratzea.

-Erabiltzaile eta talde lehenetsiak.

-Erabiltzaile kontuen segurtasuna.

-Pasahitzen segurtasuna.

-Erabiltzaileen profil lokalak administratzea.

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea sareko bezero batean.

-Izenen ebazpena konfiguratzea.

-Sarea konfiguratzeko fitxategiak. Sare informatikoetarako sarbidea.

-Ordezko sare pertsonalizatua konfiguratzea.

-Konektagarritasun arazoak konpontzea sareko sistema eragileetan.

-Sistema eragile baten erabilerraztasun aukerak konfiguratzea.

-Sistemak optimizatzea ordenagailu eramangarrietarako. Sare fitxategiak, konexiorik gabeak.

Informazioa administratu eta bermatzea:

-Fitxategi-sistemak. Fitxategi banatuen, transakzio fitxategien eta fitxategi enkriptatuen eta birtualen sistemak, besteak beste.

-Sistema abiarazi eta geldiaraztea. Saioak.

-Abiarazteko sektorea: azterketa eta berreskurapena.

-Fitxategi-sistemak ingurune grafikoetan kudeatzea.

-Loturak kudeatzea.

-Sistema eragile libreen eta jabedunen direktorioen egitura.

-Sistemaren informazioa bilatzea komandoen eta erreminta grafikoen bidez.

-Instalaturiko softwarea identifikatzea komandoen eta erreminta grafikoen bidez.

-Sistemaren informazioa kudeatzea. Errendimendua. Estatistikak.

-Gailuak muntatu eta desmuntatzea sistema eragileetan. Automatizazioa.

-Diskoak administratzeko erremintak. Partizioak eta bolumenak. Desfragmentazioa eta azterketa.

-Bolumen baten hedapena. Bolumen banatuak. Softwarearen bidezko RAID0.

-Hardwareko hutsegiteekiko tolerantzia. Softwarearen bidezko RAID1 eta RAID5.

-Datuen softwareko hutsegiteekiko tolerantzia.

-Segurtasun-kopien motak. Kopia osoak, kopia inkrementalak, kopia diferentzialak eta bestelako kopia motak.

-Segurtasun-kopien planak. Segurtasun-kopien programazioa.

-Berreskuratzea, sistemak huts eginez gero.

-Abiarazteko diskoak. Berreskuratzeko diskoak.

-Sistemaren erregistroaren kopiak eta leheneratzeak.

-Sistemaren segurtasun-kopiak. Sistema berreskuratzea kontsolaren bidez. Berreskuratzeko guneak.

-Zerbitzari irudiak sortu eta berreskuratzea.

-Disko kuotak. Kuota mailak eta abisu mailak.

-Fitxategi banatuen zerbitzua.

-Datuak enkriptatzea.

-Datuak konprimatzea.

-Fitxategi-sistema kudeatzea komandoen bidez.

-Fitxategi-sistema kudeatzea "script-BAT" oinarrizko prozesuen bidez.

-Makina birtualak konfiguratzea sistemaren proba ingurune gisa:

  • Birtualizazioa eta makina birtuala: alde onak eta txarrak.
  • Softwarea (jabeduna eta librea), makina birtualak sortzeko.
  • Makina birtualak instalatu, konfiguratu eta erabiltzea.
  • Sistema eragileak instalatzea makina birtualean.

Domeinuen administrazioa:

-Talde-lanaren egitura.

-Bezero-zerbitzari egitura.

-LDAP protokoloa.

-"Domeinua" kontzeptua. Azpidomeinuak. Domeinua sortzeko beharrezko baldintzak.

-Domeinuak erreplikatzea.

-Kontuak administratzea. Kontu lehenetsiak.

-Pasahitzak. Kontuaren blokeoak.

-Erabiltzaile kontuak eta ekipamenduak.

-Profil mugikorrak eta nahitaezkoak.

-Karpeta pertsonalak.

-Saioa abiarazteko script-ak.

-Erabiltzaile txantiloiak. Inguruneko aldagaiak.

-Taldeak administratzea. Motak. Habiaraketa estrategiak. Talde lehenetsiak.

-Antolamendu unitateak administratzea. Antolamendu estrategiak. Administrazioa eskuordetzea.

Domeinurako sarbidearen administrazioa:

-Domeinuko ekipamenduak.

-Baimenak eta eskubideak.

-Baliabideetarako sarbidea administratzea. SAMBA. NFS.

-Sareko baimenak. Baimen lokalak. Ondoretasuna. Baimen eraginkorrak.

-Baimenak eskuordetzea.

-Sarbide kontrolaren zerrendak.

-Talde direktibak. Erabiltzaile eskubideak. Segurtasun direktibak. Direktibaren xedeak. Direktiben eremua. Txantiloiak.

Sistemaren errendimenduaren ikuskapena:

-Denbora errealeko monitorizaziorako erremintak.

-Etengabeko monitorizaziorako erremintak.

-Errendimendua aztertzeko erremintak.

-Gertaera motak: sistemaren gertaerak, segurtasun gertaerak, aplikazio gertaerak eta abar.

-Gertaeren erregistroak.

-Gertaerak monitorizatzea.

-Aplikazioak, prozesuak eta azpiprozesuak kudeatzea.

-Aplikazioak eta prozesuak monitorizatzea.

-Sistema monitorizatzea.

-Sistemaren errendimendua monitorizatzea histogramen, grafikoen eta txostenen bidez.

-Sistemaren errendimenduaren erregistro motak: komek, tabulazioek, bitarrek, ziklikoek eta SQLk, besteak beste, mugatutakoak.

-Errendimendu erregistroak aztertzeko erremintak.

Segurtasun direktibak eta auditoretzak:

-Sistemaren eta datuen segurtasun baldintzak.

-Segurtasuna erabiltzaile mailan eta ekipamendu mailan.

-Erabiltzaile eskubideak:

  • Hardware baliabideetarako sarbidea.
  • Software baliabideetarako sarbidea.

-Erabiltzaile taldeak ezartzea.

-Segurtasun lokaleko direktibak.

-Sistema eragilearen erregistroa.

-Auditoretzaren helburuak.

-Auditoretzaren eremua. Ikuskatzen ahal diren alderdiak.

-Auditoretza mekanismoak. Alarmak eta ekintza zuzentzaileak.

-Auditoretza erregistroari buruzko informazioa.

-Auditoretza teknikak eta erremintak.

-Auditoretzako txostenak.

Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa:

-Dokumentazio teknikoa interpretatu, aztertu eta prestatzea.

-Sistema eragileak eta aplikazioak instalatu eta konfiguratzeko eskuliburuak interpretatu, aztertu eta prestatzea.

-Bezero lizentziak eta zerbitzari lizentziak.

-Bertsioak eta lizentziak kontrolatzea.

-Arretarik gabeko instalazioak.

-Erantzuteko fitxategiak ezartzea.

-Eguneratze automatikoen zerbitzariak.

-Gorabeherak konpontzea bide telematikotik.

-Gorabeheren parteak.

-Jarduketa protokoloak.

-Urruneko administrazioa.

-Softwarearen inbentarioak.

-Erabiltzailearentzako on line laguntza.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek profesionalak hezi nahi ditu sistema eragile jabedun eta libreen instalazioan eta ustiapenean eta behar bezalako trebetasuna eman nahi die, enpresa txikien eta ertainen ingurunean sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko zereginak egiteko eta horien ezarpen eta erabileratik ondorioztatzen ahal diren gorabeherak konpontzeko gai izan daitezen.

Modulu honetan eduki teorikoa handia da, baina komenigarria da aplikazio praktikoak eduki teorikoei gailendu behar zaizkiela kontuan hartzea. Era berean, bereziki nabarmendu behar da garrantzitsua dela ikasleak sistema informatikoa mantendu eta ustiatzeko gai izan behar direla bermatzea, horretarako ingurune grafikoa zein komandoen aginduen ingurunea erabilita.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, honako bloke honekin hastea iradokitzen da:

-Software libreko eta jabeduneko sistema eragileak:

  • Kontzeptu orokorrak. Sistema informatiko baten egitura eta arkitektura.
  • Sistema eragile baten eginkizunak. Baliabideak.
  • Sistema eragileak instalatu aurreko oharrak.

Jarraian, software jabeduneko sistema eragileei buruzko honako eduki hauek landuko lirateke, ondoren software libreko sistema eragileekin erlazionatuta aztertzeko:

-Sistema instalatzea.

-Oinarrizko softwarea administratzea.

-Informazioa administratu eta bermatzea.

-Fitxategi-sistema kudeatzea komandoen bidez.

-Fitxategi-sistema kudeatzea "script-BAT" oinarrizko prozesuen bidez.

-Domeinuak administratzea.

-Domeinurako sarbidea administratzea.

-Sistemaren errendimendua ikuskatzea.

-Segurtasun direktibak eta auditoretzak.

-Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa.

Amaitzeko, edukien azken blokeari helduko litzaioke:

-Sistema eragile jabedunak eta libreak instalatzea makina birtualetan, proba ingurune gisa.

Eduki horiek direla-eta, jarraian moduluaren eginkizunei lotuta dauden eta egiten ahal diren jarduera batzuk aipatu dira, erreferentzia gisa. Edukien sekuentziazioan iradokitakoaren harira, lehenik eta behin jarduera horiek sistema eragile jabedunei lotuta eginen lirateke eta, sekuentzia bukatu ondoren, berriro eginen lirateke, sistema eragile libreei aplikatuta.

-Sistema eragileei buruzko kontzeptu orokorrak. Ikasleek bai egungo sistema eragileen elementuak eta egitura, bai sistema eragile jabedunetan eta libreetan aplikaturiko fitxategien ezaugarriak, funtzionaltasuna eta sistema motak identifikatu eta zehaztea iradokitzen da.

-Sistema eragile jabedunak instalatzea. Ikasleak makinan erabilgarri dagoen hardwarearen ezaugarri teknikoak aztertzea iradokitzen da, ondoren sistema eragilearen instalazioari ekiteko. Hainbat instalazio mota egiten ikasiko du: eskuzkoa, arretarik gabea eta irudien bidezkoa.

-Oinarrizko softwarea administratzea. Sistema instalatu ondoren, ikasleek hori administratzeko zereginak eginen dituzte, zuzen funtziona dezan lortzeko. Halaber, sistemaren informazioa bermatzeko zereginak garatuko dituzte.

-Sistema eragilea modu grafikoan administratzea. Ikasleek sistema modu grafikoan administratzeko lanak egitea proposatzen da, zuzen ustia dezaten. Lan horien artean, honako hauek daude, besteak beste: erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea, prozesuak kontrolatzea, fitxategi-sistema kudeatzea, aplikazioak instalatzea, baliabideak eta segurtasun-kopiak trukatzea, domeinuak kudeatu eta administratzea, sistemaren errendimendua ikuskatzea, segurtasun direktiben bidez sarbidea kontrolatzea eta abar.

-Sistema eragilea komando moduan administratzea. Kasu honetan, sistema komando moduan administratzeko lanak egitea iradokitzen da, zuzen ustia dadin.

-Prozesuetako script-ak loteka egitea. Kasu honetan, ikasleak script-en teoria aplikatuko du, sistema eragile jabeduna administratzeko zereginak automatizatuko dituzten aplikazioak egiteko.

-Makina birtualak instalatu eta konfiguratzea. Era berean, birtualizazioko softwarearen instalazioa lantzea iradokitzen da, ondoren sistema eragile jabedunak eta libreak modu birtualean instalatzeko aukera ematen duten makina birtualak sortzeko.

Moduluaren zati garrantzitsu bat praktikoa dela kontuan hartuta, komenigarria izanen da lantegi-gela izatea, ikasleek eskaturiko hardware maila duten ordenagailuetan sistema eragileak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko jarduerak egin ditzaten. Halaber, komenigarria izanen litzateke lantegi-gelan ondo bereizitako bi toki egotea: horietako batean eduki teorikoak irakatsiko lirateke eta bestean, aldiz, gauzatu eginen lirateke, behar beste ordenagailu pertsonal izanda.

Informatikaren arloan aldaketak oso azkar gertatzen direnez, gomendagarria izanen litzateke sistema eragile jabedunen eta libreen azken bertsioak izatea, baita behar beste instalazio lizentzia ere.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, modulu hau estu lotuta dago Hardwarearen oinarriak izenekoarekin, honako alderdi hauetan:

-Bi moduluek zuzeneko konexioa dute, "Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak" atalean adierazitako edukiei dagokienez. Hori dela eta, kontuan hartu beharko da lehen mailako bi modulu horien edukiak eta ikuspegia koordinatzeko.

-Beharrezkoa da oinarrizko sistema eragileen softwarearen instalazioaren eta ekipamenduak mihiztatu, konpondu eta mantentzeko lanen arteko koordinazioari eustea; izan ere, mihiztatu eta konpontzeko fasean dagoen ekipamendua ez dago erabilgarri eta oinarrizko sistema eragilea ez duen ekipamendua ezin da erabili.

Amaitzeko, adierazi behar da modulu honek Sistema eragileen administrazioa izeneko moduluarekin ere zerikusia duela. Modulu hori bigarren mailan ematen bada ere, makinetan sistema eragileak instalatzeko beharrezko koordinazioa ezartzea behar du, diskoko espazio fisikoak partekatu behar baitituzte. Komenigarria izanen da sistemak abiarazteko kudeatzaileak konfiguratzea, sistemen hasieraketa ahalbidetzeko. Koordinazio hori makina errealei zein makina birtualei aplikatuko zaie.

Lanbide modulua: Sareen plangintza eta administrazioa

Kodea: 0370.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Datu-sareen egitura ezagutzen du eta haren elementuak eta funtzionamendu oinarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-sareen etengabeko hedapena eta bilakaera sustatzen dituzten faktoreak identifikatu dira.

b) Sareetan erabiltzen diren transmisio bideak bereizi dira.

c) Sare motak eta haien topologiak ezagutu dira.

d) Sare arkitekturak eta horiek osatzen dituzten mailak deskribatu dira.

e) "Komunikazio protokoloa" kontzeptua deskribatu da.

f) Protokolo pilen funtzionamendua deskribatu da sare arkitekturetan.

g) Datu-sareen elementu funtzionalak, fisikoak eta logikoak aurkeztu eta deskribatu dira.

h) Sareak elkarri lotzeko gailuak bereizi dira, horiek kokatzen dituen maila funtzionalaren arabera.

2. Ordenagailuak eta unitate periferikoak gehitzen ditu sare kableatuetan eta hari gabekoetan eta haien funtzionamendua eta prestazioak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare kableatu eta hari gabekoetarako estandarrak identifikatu dira.

b) Kable zuzenak, gurutzatuak eta kontsolakoak muntatu dira.

c) Egiaztagailuak erabili dira, kable moten konektagarritasuna egiaztatzeko.

d) IP helbideratze logikoko sistema erabili da, sareko helbideak eta azpisare-maskarak esleitzeko.

e) Sare-moldagailu kableatuak eta hari gabekoak konfiguratu dira hainbat sistema eragileren pean.

f) Gailuak gehitu dira sare kableatu eta hari gabekoetan.

g) Gailuen eta hari gabeko moldagailuen arteko konektagarritasuna egiaztatu da hainbat konfiguraziotan.

h) Aplikazioak erabili dira, sare baten mapa fisikoa eta logikoa irudikatzeko.

i) Sarea monitorizatu da SNMP protokoloan oinarritutako aplikazioen bidez.

3. Kommutadoreak administratzen ditu eta konfigurazio aukerak ezartzen ditu, sarean gehitzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kommutadoreak elkarri eta lan-estazioei lotu zaizkie.

b) Kommutadorearen "led"ek ematen duten informazioa interpretatu da.

c) Hainbat metodo erabili dira, kommutadorearen konfigurazio moduan sartzeko.

d) Kommutadorearen konfigurazioa gordetzen duten fitxategiak identifikatu dira.

e) Kommutadorearen MAC helbide taula administratu da.

f) Atakaren segurtasuna konfiguratu da.

g) Kommutadorearen sistema eragilea eguneratu da.

h) Kommutadorearen sistema eragileak emandako komandoak erabili dira, balizko gertaerei jarraipena egiteko aukera ematen dutenak.

i) Spanning Tree Protocol deritzonaren funtzionamendua egiaztatu da kommutadore batean.

j) Erroko zubia hautatzeko prozesua zehazten duten parametroak aldatu dira.

4. Router baten oinarrizko eginkizunak administratzen ditu eta konfigurazio aukerak ezartzen ditu, sarean gehitzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Routerraren "led"ek ematen duten informazioa interpretatu da.

b) Hainbat metodo erabili dira, routerraren konfigurazio moduan sartzeko.

c) Routerra abiarazteko sekuentziaren etapak identifikatu dira.

d) Komandoak erabili dira, routerraren oinarrizko konfiguraziorako eta administraziorako.

e) Routerraren konfigurazioa gordetzen duten fitxategiak identifikatu dira eta haiei dagozkien komandoen bidez kudeatu dira.

f) Bide estatikoak konfiguratu dira.

g) Routerraren sistema eragileak emandako komandoak erabili dira, balizko gertaerei jarraipena egiteko aukera ematen dutenak.

h) Routerra konfiguratu da IP helbide dinamikoen zerbitzari gisa.

i) Routerrak trafikoa iragazteko dituen gaitasunak deskribatu dira.

j) Komandoak erabili dira, sarbide kontrolaren zerrendak kudeatzeko.

5. Sare lokal birtualak konfiguratzen ditu eta haien aplikazio eremua identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare lokal birtualak (VLAN) erabiltzeak dakartzan alde onak deskribatu dira.

b) VLANak ezarri dira.

c) Gorabeheren diagnostikoa egin da VLANetan.

d) Lotura tronkalak konfiguratu dira.

e) Router bat erabili da, hainbat VLAN elkarri lotzeko.

f) VLANen administrazio zentralizatuko protokoloak erabiltzeak dakartzan alde onak deskribatu dira.

g) Kommutadoreak konfiguratu dira, administrazio zentralizatuko protokoloen arabera lan egiteko.

6. Sarea administratzeko zeregin aurreratuak egiten ditu eta bideratze protokolo dinamikoak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) RIPv1 banabide protokoloa konfiguratu da.

b) Sareak konfiguratu dira RIPv2 protokoloarekin.

c) Hutsegiteen diagnostikoa egin da RIP erabiltzen duen sare batean.

d) IPv4n luzera aldakorreko maskarak erabili beharra baloratu da.

e) Sare nagusia hainbat tamainatako azpisareetan banatu da VLSMrekin.

f) Sareen multzokatzeak egin dira CIDR-rekin.

g) OSPF gaitu eta konfiguratu da router batean.

h) Bide lehenetsi bat ezarri eta hedatu da, OSPF erabiliz.

7. Sare pribatuak eta sare publikoak konektatzen ditu eta hainbat teknologia identifikatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko helbideen itzulpena (NAT) erabiltzeak dakartzan alde onak eta txarrak deskribatu dira.

b) NAT erabili da, sareko helbideen itzulpen estatikoa egiteko.

c) NAT erabili da, sareko helbideen itzulpen dinamikoa egiteko.

d) "Frame Relay", RDSI eta ADSL teknologien ezaugarriak deskribatu dira.

e) "Wifi" eta "Wimax" teknologien arteko antzak eta ezberdintasunak deskribatu dira.

f) UMTS eta HSDPA teknologien ezaugarriak deskribatu dira.

Edukiak.

Sareen karakterizazioa:

-Terminologia: LAN, MAN eta WAN sareak, topologiak, arkitekturak, protokoloak.

-Zenbaki-sistema hamartarra, bitarra eta hamaseitarra. Sistemen arteko bihurketa.

-Komunikazio sinplea, erdi-duplexa eta erabateko duplexa.

-Modulazioa eta seinaleen kodeketa.

-Sare arkitektura.

-Informazioaren enkapsulazioa.

-OSI modeloa.

-TCP/IP modeloa.

-"Ethernet" teknologiak:

  • IEEE 802.3, 802.11.
  • Baliabiderako sarbide kontrolaren metodoak. CSMA/CD. CSMA/CA.
  • Hari gabeko sareak.

-OSI modeloa eta "Ethernet":

  • Sare lokalak eta OSI lotura geruza.
  • Helbide fisikoak edo MAC.
  • "Trama" kontzeptua eta formatua.

-Sareak elkarri lotzeko gailuak.

-"Ethernet" kableatu motak:

  • Kableatu egituratua. Kableatu bertikala. Kableatu horizontala. Ziurtagiria.

Elementuak gehitzea sarean:

-Baliabide fisikoak. Gidatuak eta gidatu gabeak.

-Banda-zabalera eta transferentzia-abiadura.

-Kable metalikoak (koaxiala, STP eta UTP):

  • Kableen ohiko parametroak.
  • UTP kableatuaren estandarraak: EIA/TIA 568.
  • Komunikazio-armairuak. Adabaki panelak. Kableatuaren identifikazioa.

-Transmisioa ukitzen duten faktore fisikoak.

-Kable optikoak. Modu bakarreko eta modu anitzeko zuntza.

-Hari gabeko konexioa. Mikrouhinaren eta irratiaren uhin-espektroak. Topologiak.

WLANeko elkarketa eta autentifikazioa:

-Helbideratzea.

-Talka eta"broadcast" domeinuak.

-IPv4 helbideak eta sare-maskarak:

  • IP helbide pribatuak. IP helbide publikoak.
  • Luzera finkoko azpisareak sortzea.

-Helbideratze dinamikoa (DHCP).

-Helbide fisikoak konpontzeko protokoloa. ARP eta RARP.

-ICMP kontroleko mezuen protokoloa.

-Moldagailuak: motak eta egungo abiadurak.

-Hari bidezko moldagailuak: sistema libre eta jabedunetan instalatu eta konfiguratzea.

-Hari gabeko moldagailuak: sistema libre eta jabedunetan instalatu eta konfiguratzea.

-Kableatuaren diagnostiko erremintak. Tester deritzona eta egiaztagailuak.

-Konektagarritasuna egiaztatzeko komando ohikoenak.

Kommutadoreak konfiguratu eta administratzea:

-Sarearen segmentazioa. Horrek dakartzan alde onak.

-Kommutadoreak eta talka eta"broadcast" domeinuak.

-Sareen segmentazioa.

-"Ethernet" kommutazio motak: biltegiratzea eta birbidaltzea. Ebakiaren metodoa.

-Kommutadoreari lotzeko moduak, hori konfiguratzeko.

-Kommutadorearen sistema eragilea konfiguratzea.

-MAC helbide taularen konfigurazio estatikoa eta dinamikoa.

-Kommutadorearen segurtasuna konfiguratzea.

-Spanning-Tree protokoloa.

Routerren oinarrizko konfigurazioa eta administrazioa:

-Routerrak LANetan eta WANetan.

-Routerraren osagaiak.

-Routerra konfiguratzeko fitxategiak.

-Routerrari lotzeko moduak, hori hasieran konfiguratzeko.

-Routerraren oinarrizko konfiguraziorako komandoak.

-Routerraren oinarrizko administraziorako komandoak.

-Banabide estatikoa konfiguratzea eta bide lehenetsia.

-Sarbide kontrolaren zerrendak (ACL) definitu eta kokatzea.

Sare birtualen konfigurazioa:

-Sare lokal birtualak (VLAN). Justifikazioa eta alde onak.

-Sare lokalak hiru geruzatan (muina, banaketa eta sarbidea) diseinatzea.

-Sare birtualak ezarri eta konfiguratzea.

-Lotura tronkalak definitzea kommutadoreetan eta routerretan. IEEE802.1Q protokoloa.

-VTP protokoloa.

Protokolo dinamikoen konfigurazioa eta administrazioa:

-Banatzen ahal diren protokoloak eta banabide protokoloak.

-Distantzia bektorearen bidezko banabide protokoloak.

-Barneko eta kanpoko banabideetako protokoloak.

-Klasedun helbideratzea. Klase gabeko helbideratzea. Luzera aldakorreko azpisareak (VSLM) sortzea.

-Klase gabeko banabidea (CIDR).

-Administrazio metrikak eta distantziak.

-Sareen azpibanaketa eta luzera aldakorreko maskaren (VLM) erabilera.

-RIPv2 protokoloa; RIPv1ekiko erkaketa.

-RIPv1en oinarrizko konfigurazioa eta administrazioa.

-RIPv2ren oinarrizko konfigurazioa eta administrazioa.

-Arazoak egiaztatu eta konpontzea.

-Loturaren egoera protokoloak. OSPF protokoloa.

Interneterako sarbidea konfiguratzea LAN batetik:

-Barneko helbideratzea eta kanpoko helbideratzea.

-Sareko helbideen itzulpena (NAT).

-Jatorriko NAT eta helburuko NAT.

-NAT estatikoa, dinamikoa, gainkargakoa (PAT) eta alderantzikatua.

-NAT konfiguratzea sistema eragileetan eta routerretan.

-NATen gorabeheren diagnostikoa.

-PAT konfiguratzea sistema eragileetan eta routerretan.

-WAN teknologiak. ADSL.

-Internetera sartzeko hari gabeko teknologiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan sare lokalak eta sare zabalekiko interkonexioa diseinatu, instalatu, konfiguratu eta administratzeko beharrezko gaitasunak eskuratzen dira. Moduluak sare informatikoen ikuspegi osoa eskaintzen du, oinarrizko kontzeptuetatik gai aurreratuetara, adibidez, klase gabeko domeinuen arteko banabidea (CIDR), luzera aldakorreko sareak (VLSM) edo VLANen konfigurazioa.

Modulu honetan garatzen den ikaskuntzak TCP/IP protokoloaren funtzionamenduari buruzko jakintza teoriko batzuk izatea eskatzen du eta IP helbideratzea, luzera finkoko zein luzera aldakorreko azpisareen kalkulua eta 4. bertsioko IP helbideak zaintzeko erabiltzen diren tekniken erabilera azpimarratzen ditu: helbideratze pribatua, NAT, PAT, etab. Garrantzitsua da jakintza teorikoak jarduera praktikoekin berrestea, batez ere kommutazioari eta banabideei dagokienez. Horretarako, sareak elkarri lotzeko gailu errealak (routerrak eta switch-ak) edo sareak simulatzeko programak erabiliko dira.

Komenigarritzat jotzen da modulu honetan ezarri diren edukiak hurrengo sekuentzian antolatzea:

-Sareen oinarriak.

-"Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak.

-Kommutazioa sare lokaletan.

-WAN sareetarako sarbidea.

Hala ere, horren ordez, hurrengo sekuentzia ere proposa liteke:

-Sareen oinarriak.

-Kommutazioa sare lokaletan.

-"Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak.

-WAN sareetarako sarbidea.

"Sareen oinarriak" izeneko lehen zatiak ordenagailuen sare lokalen eginkizunak, osagaiak eta motak agertzen ditu. Oinarrian, Ethernet sareak, kableatu egituratuaren oinarrizko printzipioak, sareko gailuak eta IP helbideratzea aztertzen ditu, LAN topologia kableatuak zein hari gabekoak sortzeko asmoz. OSI eta TCP modeloak erabiltzen ditu, sare baten protokoloen eta zerbitzuen eginkizunak aztertzeko.

""Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak" izeneko bigarren zatiak routerren arkitektura, osagaiak eta funtzionamendua aztertzen ditu eta banabidearen eta banabide protokoloen printzipioak deskribatzen ditu. Helburua banabide protokoloak (bereziki RIPv1 eta RIPv2) eta haien ezberdintasunak aztertu, konfiguratu eta egiaztatzea da. RIP kontzeptuak oinarria dira beste banabide protokolo aurreratuago batzuk ulertzeko.

Moduluaren "Kommutazioa" izeneko hirugarren zatiak LAN kommutatu baten oinarrizko alderdietatik (Ethernet/802.3 sareak, 2. geruzako kommutazioa, tramak bidaltzea) switch baten konfiguraziora (oinarrizko konfiguraziotik hasita eta alderdi aurreratuagoekin jarraituta, hala nola switch-aren segurtasuna, LAN birtualak (VLAN), lotura tronkalak eta VLANen arteko banabidea) arteko edukiak lantzen ditu.

"WANerako sarbidea" izeneko azken zatiak WAN baten ekipamenduak eta terminoak agertzen ditu: puntutik punturako protokoloa (PPP), PPP enkapsulazioa, autentifikazio protokoloak..., sarbide kontrolaren zerrendak (ACL) aztertu arte. Era berean, sare publiko batera (adibidez, Internet) sartzeko aukera ematen duten teknikak aztertzen ditu: sareko helbideen translazioa (NAT) eta ataketako helbideen translazioa.

Modulu teoriko-praktikoa denez, komenigarria izanen da lantegi-gela izatea, horretan ikasleek sare txikiak sortzen ahalko dituztela, kableatuak, sare-txartelak, elektronikoaren konexioak, sartzeko puntuak eta abar barne.

Halaber, oso interesgarria izanen litzateke gailu fisikoak izatea (adibidez, routerrak eta switch-ak), jarduera praktikoak egiteko orduan osagarri ezin hobea izanen liratekeelako. Routerrek banabide protokolo estandarrak (esate baterako, RIPv1 eta RIPv) jasan behar dituzte eta switch-ek sare lokal birtualak (VLAN) administratzeko ahalmena izan behar dute. Era berean, sareen simulagailuak erabil litezke, software bidez jarduera praktiko horiek islatzeko.

Lantegi-gelan garatu beharreko jardueren tipologia agertzeko unean, moduluaren "Sareen oinarriak" izeneko lehen zatian asmoa ikasleak sareko gailuetara, sareko helbideratze eskemetara (azpisareak sortzea) eta, azkenik, saretik datuak helarazteko erabiltzen diren bide motetara ohitzea izanen da. Komenigarria izanen litzateke arreta berezia jartzea garraio geruzaren azterketan eta, batez ere, konexio prozesuetan, ataken esleipenean eta, hitz batez, bezero-zerbitzari modeloan.

""Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak" izeneko bigarren zatian router baten oinarrizko konfigurazioari buruzko jarduera praktikoa proposa liteke. Router baten bidez elkarri lotu behar zaizkion hainbat sarek (edo azpisare) osatzen duten egoeratik abiatuta, ikasleek honako ekintza hauek egin beharko dituzte:

-Behar diren sareen edo azpisareen kopurua eta ostalariko beharrezko helbideen kopurua zehaztea.

-Beharrezko helbideratze eskema diseinatzea. Sarea azpisareetan banatzea, erabilitako helbideak optimizatuta (luzera aldakorreko azpisareak erabiltzea gomendatzen da).

-Helbideak eta azpisare-maskarak esleitzea routerraren interfazeei eta ostalariei.

-Routerraren banabide taulak ezartzea, bai estatikoki, bai banabide dinamikoko protokoloak (RIP) erabiliz.

-Ostalarien arteko konektagarritasuna egiaztatzea.

Praktika mota hori egiteko, sare eta/edo router errealen simulagailua erabil daiteke.

Moduluaren "Kommutazioa eta sare lokalak" izeneko hirugarren zatian switch baten oinarrizko konfigurazioari buruzko jarduera praktikoa proposa liteke. Konfiguratu beharreko hainbat switch-ek osatzen duten egoeratik abiatuta, ikasleek honako ekintza hauek egin beharko dituzte:

-Switch-aren oinarrizko konfiguraziorako zereginak: switch-aren izena, sarbide pasahitzen definizioa, ataken esleipena, etab.

-VLANak konfiguratzea switch-ean. Esate baterako, VLAN bat egonen da administrazioko erabiltzaileentzat, beste bat produkzioko erabiltzaileentzat eta beste bat gonbidatuentzat.

-Switch-aren atakak esleitzea VLAN bakoitzari.

-VLAN trunking (VTP) protokoloa konfiguratzea switch guztietan.

-Spanning Tree (STP) protokoloa konfiguratzea.

-VLANen konektagarritasuna egiaztatzea.

Praktika mota hori egiteko, sare eta/edo switch errealen simulagailua erabil daiteke.

Moduluaren "WAN sareetarako sarbidea" izeneko laugarren zatian sare lokala Internetera konektatzeari buruzko jarduera praktikoa proposa liteke, NAT eta PAT erabili beharra justifikatuta, Interneten behar diren IP helbide publikoen kopurua optimizatzeko aukera ematen duen teknika den aldetik. Egoera hauxe da: erakunde batek Interneteko konexioa kontratatzen du sarbide hornitzaile batekin (ISP) eta horrek IP helbide publiko bakarra esleitzen dio. Beraz, erakundeko ostalari guztiek (bakoitzak bere IP helbide pribatua izanda) IP helbide publikoa partekatuko dute routerrean, PATen bidez. Ikasleek honako ekintza hauek egin beharko dituzte:

-Bide lehenetsia sortzea, Interneteko sarbide hornitzaileari (ISP) edozein trafiko ezezagun bidaltzeko aukera ematen duena.

-Sarbide kontrolaren zerrenda (ACL) zehaztea, barneko IP helbide pribatuak biltzen dituena.

-PAT itzulpena zehaztea gainkargako aukerarekin, erakundearen routerrean.

-LANeko ostalarien eta Interneten arteko konektagarritasuna egiaztatzea.

Praktika mota hori egiteko, sareen simulagailua erabil daiteke (loopback interfazea erabilita ISPrekiko konexio gisa). Dena den, gomendagarria da praktika benetan egitea: horretarako, routerraz gain, ISP batek emandako Interneteko konexioa, heziketa zikloko ikasleek bakarrik erabiliko dutena, beharko da.

Sareen plangintza eta administrazioa izeneko modulua zikloko beste modulu batzuekin oso loturik dago, eta bereziki bigarren mailako moduluekin. Hori dela eta, garraio geruzari buruzko edukiak (atakak, bezero-zerbitzari modeloa, etab.) ongi finkatu behar dira, Sare zerbitzuak izeneko modulurako oinarria baitira eta, aldi berean, oinarrizkoak baitira Segurtasuna eta erabilgarritasun handia izeneko modulurako, batez ere suebakiari eta proxyari dagokienez.

Lanbide modulua: Hardwarearen oinarriak

Kodea: 0371.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendu mikroinformatikoak, osagaiak eta unitate periferikoak konfiguratzen ditu eta haien ezaugarriak eta multzoarekiko erlazioa aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu mikroinformatiko baten bloke funtzionalak diren gailuak identifikatu eta bereizi dira.

b) Ekipamendu bat abiarazteko prozesuan esku hartzen duten elementu fisikoen eta logikoen eginkizuna deskribatu da.

c) Ekipamendu baten arkitektura orokorra eta gailuen arteko konexio mekanismoak aztertu dira.

d) Berariazko utilitateak dituen ekipamendu mikroinformatiko baten konfigurazio parametroak (hardwarea eta softwarea) ezarri dira.

e) Ekipamenduaren prestazioak ebaluatu dira.

f) Azterketa eta diagnosi utilitateak gauzatu dira.

g) Matxurak eta haien kausak identifikatu dira.

h) Gailu periferikoak eta haien komunikazio mekanismoak sailkatu dira.

i) Gailuen arteko hari gabeko komunikaziorako protokolo estandarrak erabili dira.

2. Helburu orokorreko softwarea instalatzen du eta haren ezaugarriak eta aplikazio eremuak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Software motak sailkatu dira haien lizentzia, banaketa eta helburuaren arabera.

b) Sistema informatikoen erabilerari lotuta dauden softwarearen berariazko beharrizanak aztertu dira hainbat produkzio ingurunetan.

c) Utilitateak instalatu eta ebaluatu dira, fitxategiak kudeatzeko, datuak berreskuratzeko eta sistema mantentzeko eta optimizatzeko.

d) Oinarrizko segurtasuneko utilitateak instalatu eta ebaluatu dira.

e) Software ofimatikoa eta erabilgarritasun orokorrekoa instalatu eta ebaluatu dira.

f) Dokumentazioa eta laguntza elkarreragileak kontsultatu dira.

g) Sisteman instalaturiko utilitateak kentzeak, aldatzeak eta/edo eguneratzeak duen eragina egiaztatu da.

h) Aplikazio eramangarriak eta ez eramangarriak probatu eta erkatu dira.

i) Instalaturiko softwareari eta haren lizentziaren ezaugarriei buruzko inbentarioak egin dira.

3. Ekipamendu baten oinarrizko softwarea berreskuratzeko prozedurak egin eta aztertzen ditu eta memoria lagungarrian biltegiratutako irudiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Softwareko irudiak biltegiratzeko eta leheneratzeko egokiak diren memoria lagungarriko euskarriak identifikatu dira.

b) Instalazio estandarraren eta aurreinstalazioaren edo softwareko irudiaren artean dagoen ezberdintasuna ezagutu da.

c) Ekipamendu batean konfiguratzen ahal diren abiarazteko sekuentziak identifikatu eta probatu dira.

d) Erremintak erabili dira diskoaren partiziorako.

e) Hainbat utilitate eta euskarri erabili dira, irudiak egiteko.

f) Irudiak leheneratu dira hainbat kokapenetatik.

4. Datu-tratamenduko zentroen (CPD) berariazko hardwarea ezartzen du eta haren ezaugarriak eta aplikazioak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen eta enpresen hardware konfigurazioen arteko ezberdintasunak ezagutu dira.

b) Berariazko hardware soluzioak ezartzea eskatzen duten inguruneak aztertu dira.

c) Berariazko hardware osagaiak zehaztu dira enpresen soluzioetarako.

d) CPD baten segurtasun fisikoko, antolamenduko eta ingurune baldintzetako oinarrizko baldintzak aztertu dira.

e) Etenik gabeko elikadurak eta tentsio egonkorgailuak ezarri dira.

f) Hardware gailuak behar bezala erabili dira, beroko konexioarekin biltegiratu eta elikatzeko.

g) Hardware gailuen instalazioan eta konfigurazioan erabilitako prozedurak, gorabeherak eta parametroak dokumentatu dira.

h) Inbentario erremintak erabili dira eta hardware gailuen ezaugarriak erregistratu dira.

i) Hardwarearen dokumentazio teknikoa, kontrolagailuak, utilitateak eta osagarriak sailkatu eta antolatu dira.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze-lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Ekipamenduen eta unitate periferikoen konfigurazioa. Ordenagailuen arkitektura:

-Ordenagailu baten eskema eta egitura.

-Ordenagailuen belaunaldiak.

-von Neumann-en arkitektura: funtzionamendu, eskema eta egituraren printzipioak.

-Ordenagailu pertsonal, eramangarrien eta ordenagailu handien arkitekturak.

-Elementu funtzionalak eta azpisistemak.

-Bloke funtzionalak identifikatzea.

-Bloke bakoitzaren eginkizun nagusiak.

-Hardware gailuen bilakaera historikoa, egungo egoera eta etorkizuneko joerak.

-Oinarrizko softwarea eta aplikazio softwarea.

-Datuak. Datu motak.

-Informazioa. Informazioa irudikatzea. Informazioa zenbatzeko eta kodetzeko sistemak.

-Sistema informatiko baten osaera:

  • Prozesatzeko unitate zentrala. Eginkizunak eta barneko egitura: kontrol unitatea, unitate aritmetikoa eta logikoa eta erregistroak.
  • Memoria: eginkizunak eta motak. Helbideratze moduak. Memoriako mapak.
  • S/I azpisistema. Eginkizunak eta kontrolagailuak. Etenaldiak, DMA. S/I gailuak, biltegiratzea, sistema grafikoa eta inprimaketa.
  • Bus arkitekturen motak. Ezaugarriak eta eskemak.
  • Interfazeak. Ataka, konektore eta kableatu motak.

-Ekipamendu informatikoak mihiztatzeko integrazio osagaiak:

  • Txasisak, elikadura eta hoztea.
  • Plaka nagusiaren unitatea. Osagaiak identifikatu eta mihiztatzea: BIOS, CMOS-RTC, mikroprozesadorearen zokaloak, RAM memoriaren zokaloak, txipseta, hedatzeko slotak, S/I konektoreak, kuartzo-kristalak.
  • Prozesadorearen unitatea: ezaugarriak eta mihiztadura.
  • Memorien unitatea: motak, ezaugarriak eta mihiztadura.
  • Sistema grafikoa: mihiztadura eta konfigurazioa.
  • Plaka nagusia konfiguratzeko programa: Bios-setup.
  • Biltegiratzeko gailuak. Kontrolagailuak. Mihiztadura. Arkitekturak: IDE, SATA, SCSI, SASI... RAID sistemak.
  • Periferikoak. Gailuak konektatzeko moldagailuak.
  • Elkarri lotzeko mekanismoak eta teknikak: seriea, paraleloa, USB, Firewire...
  • Ekipamendu bat abiarazteko sekuentzia. Aukerak.
  • Gailuak instalatu eta konfiguratzea.
  • Erremintak eta neurgailuak.
  • Segurtasun neurriak.

-Ekipamendu informatikoak konfiguratu eta egiaztatzea.

-Ekipamendu bat konfiguratzeko software landatua.

-Osagaien instalazioa/ordezpena egiaztatzea.

-Azterketa eta diagnosia: diagnosi eta monitorizazio erremintak.

-Konexio eta komunikazio teknikak.

-Sistema informatikoen arteko komunikazioak: kableatua eta Wifi.

-Gailuen arteko hari gabeko komunikaziorako protokoloak. Bluetooth.

-Sareekiko konexioa: sareko gailuak eta kableatua sare lokaletan.

-Ekipamendu informatikoen joera berriak: informatika mugikorra.

Erabilgarritasun eta helburu orokorreko softwarea instalatzea sistema informatiko baterako:

-Ingurune eragileak.

-Aplikazio motak.

-Software lizentzien motak.

-Aplikazioak instalatu eta probatzea.

-Ustiapen inguruneetako beharrak.

-Aplikazioak eskatzea.

-Aplikazioak erkatzea. Ebaluazioa eta errendimendua.

-Helburu orokorreko softwarea:

  • Ofimatika eta dokumentazio elektronikoa.
  • Irudia, diseinua eta multimedia.
  • Programazioa.
  • Hezkuntza.
  • Interneteko zerbitzuetarako bezeroak.
  • Neurrira egindako softwarea.

-Makina birtualak proba ingurune gisa sortzeko softwarea.

-Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan:

  • Konpresoreak.
  • Sistemaren monitorizazioa eta optimizazioa.
  • Fitxategiak kudeatzea eta datuak berreskuratzea.
  • Diskoen kudeaketa. Fragmentazioa eta partizioa.
  • Segurtasuna.
  • Birusen kontrako softwarea, zelatarien kontrako softwarea eta suebakia.
  • Test eta diagnosi erremintak.
  • MBR (Abioko Erregistro Maisua) kudeatzea.
  • Pasahitzen kudeaketa.
  • Beste utilitate interesgarri batzuk, unean indarra dutenak.

Softwareko irudiak sortzea. Sistema baten oinarrizko softwarearen babesa:

-Diskoen partizioa.

-Babes irudiak.

-Sistema bat abiarazteko aukerak.

-Irudiak sortzea.

-Irudiak berreskuratzea.

-Diskoak klonatzea.

-Segurtasun-kopiak: motak, kopiak eta leheneratzeak.

-RAID erredundantziako segurtasun sistemak.

Hardwarea ezartzea datu-tratamenduko zentroetan (CPD):

-Ordenagailu pertsonalen, sistema departamentalen eta ordenagailu handien arkitekturak.

-CPD baten egitura. Antolamendua eta diseinua.

-Instalazioaren segurtasun fisikoa. Giro baldintzak.

-Enpresa soluzioen berariazko osagaiak:

  • Txasisak edo "rack" izenekoak.
  • Beroan konektatzeko gailuak.
  • Diskoak.
  • Elikatze iturriak.
  • Urruneko kontrola.
  • SAI unitateak eta tentsio egonkorgailuak.
  • NAS sistemak. Diskoen "array"ak. SAS diskoak.

-Erabilgarritasun handiko arkitekturak.

-Hardwarearen inbentarioak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da ikasleak beharrezko trebetasunak har ditzan, ekipamendu mikroinformatiko eta periferiko arruntak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiteko kalitate irizpideak aplikatuta eta segurtasun eta ingurumenarekiko errespetu baldintzak beteta. Halaber, ordenagailuak ezartzeko gaitasunak eskuratzen ditu, beharrezko hardware baldintzak kontuan hartuta. Aldi berean, ikuskera orokorra hartzen da datu-tratamenduko zentroetan (CPD) erabiltzen diren ordenagailuen arkitekturak ezarri, diseinatu eta konfiguratzeari buruz. Moduluaren aplikazio eremuak arreta jartzen du mahai gaineko ekipamendu mikroinformatikoetan eta eramangarrietan, ezarpenaren ingurunea sare lokalena izanen dela kontuan hartuta. Modulu honetan eduki teorikoa handia da, baina komenigarria da aplikazio praktikoak eduki teorikoei gailendu behar zaizkiela kontuan hartzea.

Modulu honetako atal egokian zehaztu diren edukiak honako sekuentzia honetan eman daitezela iradokitzen da:

-Ordenagailuen arkitektura:

  • Ordenagailu baten eskema eta egitura.
  • Sistema informatiko baten osaera.
  • Ekipamendu informatikoak mihiztatzeko integrazio osagaiak.
  • Ekipamendu informatikoak konfiguratu eta egiaztatzea.
  • Ekipamendu informatikoen joera berriak: informatika mugikorra.

-Erabilgarritasun eta helburu orokorreko softwarea instalatzea sistema informatiko baterako:

  • Helburu orokorreko softwarea.
  • Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan.
  • Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea.

-Softwareko irudiak sortzea. Sistema baten oinarrizko softwarearen babesa.

-Hardwarea ezartzea datu-tratamenduko zentroetan (CPD).

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Edukien sekuentzia horren arabera, haren garapenari loturiko zenbait jarduera proposa litezke: gauzak horrela, moduluaren hasieran ordenagailuen arkitekturak ikasteko jarduerak proposatuko dira eta arreta von Neumann-en arkitekturan jarriko da funtsean.

Jarraian, zenbait jarduera egitea iradokitzen da: haien helburua sistema mikroinformatiko baten osagai guztiak identifikatzea izanen da, sistemaren bloke funtzionalak kontuan hartuta: unitate zentrala, S/I unitateak, periferikoak eta memoria. Osagaien identifikazio horrek arreta jarriko du funtsean plaka nagusia osatzen duten elementuetan: mikroprozesadorea, BIOS, CMOS-RTC, txipseta, RAM memoria, egonkortzeko zirkuituak, hedatzeko slotak, kuartzo-erlojua eta abar.

Osagai guztiak identifikatu ondoren, komenigarria izanen litzateke arreta jartzea ekipamendu mikroinformatikoak muntatzeko eta mihiztatzeko jardueretan. Modulua edo gailua mihiztatu baino lehen, horren ezaugarriei eta funtzionaltasunari buruzko azterketa zehatza eginen da. Era berean, beste jarduera batzuk eginen dira, haien helburu nagusia periferiko arruntak (inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua eta abar) instalatu, mantendu eta konpontzea izanen dela.

Komenigarria izanen da oinarrizko softwarea eta prebentzio softwarea instalatzea. Ikaslea merkatuan dauden oinarrizko software libreak eta jabedunak instalatzera ohituko da, instalazio mota ezberdinak eginez. Era berean, oso gomendagarria da birusen kontrako softwarea, zelatarien kontrako softwarea, spamaren kontrakoa eta abar instalatzea, sisteman kalte konponezinik egon ez dadin.

Ekipamendu mikroinformatikoen mantentze-lanei dagokienez, sistema mantentzeko jarduerak eginen dira. Horretarako, softwareko prebentzio eta diagnosi erremintak erabiliko dira, sistema behar bezala mantentzen dela bermatzeko asmoz. Zenbait erreminta erabiltzea iradokitzen da, hala nola konpresoreak, datuak berreskuratzekoak, diskoen eskaneagailuak, memorien eta diskoen test-egileak, MBR-ren kudeaketa eta pasahitzen kudeaketa, besteak beste.

Helburu nagusia sistema informatikoaren barnean datuen eta informazioaren erabilera zuzena dela kontuan hartuta, komenigarria da sistemaren kopiak eta babesak sortzeko jarduerak garatzea. Horrela, sistemaren diskoen irudiak sortzen ahal dira, ondoren instalazioak egiteko diskoak klonatzeko sistemaren bidez.

Zenbait enpresatan ikasleek datu-tratamenduko zentroetan (CPD) instalaturiko sistema informatikoak aurki ditzaketela kontuan hartuta, gomendagarria da CPDen diseinua eta egitura ezagutzeko jarduerak egitea. Alde horretatik, alderdi batzuk azpimarratu behar dira, adibidez: datu-tratamenduko zentroko kableatuaren egitura, etenik gabeko elikadurarako SAI unitateak, RAID segurtasun unitateak, "rack" deritzonean muntaturiko unitate zentralak, routerrak, switch-ak eta suebakiak, besteak beste.

Amaitzeko, ekipamendu mikroinformatikoak direla-eta merkatuko joera berriei buruzko azterketa egitea gomendatzen da. Informazio hori hardware mailan eta software mailan sareko sistema informatikoen instalazioen gaineko aurrekontuak eta proiektuak egiteko erabiliko da.

Moduluaren zati garrantzitsu bat praktikoa dela kontuan hartuta, komenigarria izanen da lantegi-gela izatea, ikasleek hardware mailan ordenagailuekin praktika dezaten. Lantegi-gelan ondo bereizitako bi toki egotea iradokitzen da: horietako batean eduki teorikoak irakatsiko dira eta bestean, aldiz, praktikak garatuko dira.

Gomendagarritzat jotzen da software erremintak, mantentzeko aplikazioak eta software libreko sistemak eta/edo hezkuntza lizentziak erabiltzea. Izan ere, azken horien bidez ikasle guztiek erabiltzeko aukera izatea bermatuko litzateke, horiekin praktikatzeko asmoz.

Azken boladan izan duten arrakasta ikusita, interesgarria izanen da lantegi-gelan ekipamendu mugikorrak-eramangarriak txertatzea, ekipamendu horiek mantendu eta mihiztatzeko lanak egiteko.

Era berean, komeni da mantendu eta mihiztatzeko lanetan erabilera esklusiboko ekipamenduak izatea komenigarria den ala ez hausnartzea, eragiketa horiek egiten diren bitartean ezin direlako erabili beste helburu batzuetarako.

Ikasleek datu-tratamenduko zentroko (CPD) unitate baten instalazioa ezagutzeko aukera izatea interesgarria denez, ikastetxearen barnean ezin bada ikusi ezaugarri horiek dituen instalaziorik, hardware hori ezarrita duten enpresak bisitatzea komeniko litzateke.

Modulu hau estu lotuta dago curriculumaren beste bi modulurekin. Sistema eragileen ezarpena izeneko moduluari dagokionez, komenigarria izanen litzateke honako ohar hauek hausnartzea:

-Bi moduluek zuzeneko erlazioa dute, hasierako edukiak direla-eta: "Bloke funtzionalak identifikatzea" eta "Sistema informatikoa". Alderdi hori kontuan hartuko da, eduki horiek emateko orduan behar den koordinazioa eta ikuspegi berdina egon daitezen.

-Oinarrizko sistema eragileen softwarearen instalazioei buruzko alderdiak ekipamenduak mihiztatu, konpondu eta mantentzeko lanekin koordinatu beharko dira. Izan ere, mihiztatu eta konpontzeko fasean dagoen ekipamendua ez dago erabilgarri eta oinarrizko sistema eragilea ez duen ekipamendua ezin da erabili.

-Horrez gain, interesgarritzat jotzen da praktikak, bi moduluetako edukiak aplikatzea dakartenak, batera egitea. Adibidez: "Ezarririko sistema eragileen segurtasun-kopiak eta babesa egitea"; edo "Sistema eragileak eta ezarri beharreko hardwarea" izeneko atalari buruzko azterlana egitea.

Azkenik, eta Sareen plangintza eta administrazioa izeneko moduluari dagokionez, kontuan hartu beharko da sareko hardwarearen instalazioari buruzko alderdien arteko koordinazioa.

Lanbide modulua: Datu-baseen kudeaketa.

Kodea: 0372.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Datu-baseen elementuak ezagutzen ditu, haien eginkizunak aztertzen ditu eta sistema kudeatzaileen erabilgarritasuna baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratzeko sistema logikoak eta haien eginkizunak aztertu dira.

b) Datu-baseen motak identifikatu dira, datuetarako erabilitako modeloaren arabera.

c) Datu-baseen motak identifikatu dira, informazioaren kokapenaren arabera.

d) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten erabilgarritasuna ezagutu da.

e) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten elementu bakoitzaren eginkizuna deskribatu da.

f) Datu-baseen sistema kudeatzaileak sailkatu dira.

2. Modelo logiko normalizatuak diseinatzen ditu eta entitate/erlazio diagramak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entitate/erlazio diagramen berezko sinbologiaren esanahia identifikatu da.

b) Erreminta grafikoak erabili dira, diseinu logikoa irudikatzeko.

c) Diseinu logikoko taulak identifikatu dira.

d) Diseinu logikoko taulak osatzen dituzten eremuak identifikatu dira.

e) Diseinu logikoko taulen arteko erlazioak identifikatu dira.

f) Eremu nagusiak definitu dira.

g) Osotasun arauak aplikatu dira.

h) Normalizazio arauak aplikatu dira maila egokiraino.

i) Diseinu logikoan agertu ezin diren mugak identifikatu eta dokumentatu dira.

3. Datu-baseen diseinu fisikoa egiten du eta morroiak, erreminta grafikoak eta datuak definitzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratzeko egitura fisikoak definitu dira.

b) Taulak sortu dira.

c) Datu mota egokiak hautatu dira.

d) Eremu nagusiak definitu dira tauletan.

e) Diseinu logikoan islatzen diren muga guztiak ezarri dira.

f) Ezarpena modeloarekin bat datorrela egiaztatu da proba datuen multzo baten bidez.

g) Morroiak eta erreminta informatikoak erabili dira.

h) Datuak definitzeko lengoaia erabili da.

i) Datuen hiztegia zehaztu eta dokumentatu da.

4. Biltegiratutako informazioa kontsultatzen du eta morroiak, erreminta grafikoak eta datuak erabiltzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta sententziak identifikatu dira, kontsultak egiteko.

b) Taula bati buruzko kontsulta sinpleak egin dira.

c) Laburpen balioak sortzen dituzten kontsultak egin dira.

d) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin dira barneko konbinazioen bidez.

e) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin dira kanpoko konbinazioen bidez.

f) Azpikontsultak dituzten kontsultak egin dira.

g) Kontsulta zehatz bat egiteko baliozkoak diren aukera guztien alde onak eta txarrak baloratu dira.

5. Biltegiratutako informazioa aldatzen du eta morroiak, erreminta grafikoak eta datuak erabiltzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta sententziak identifikatu dira, datu-basearen edukia aldatzeko.

b) Datuak gehitu, ezabatu eta eguneratu dira tauletan.

c) Kontsulta baten ondoriozko informazioa sartu da taula batean.

d) Neurriak hartu dira, informazioaren osotasunari eta funtsari eusteko.

e) Sententzia gidoiak diseinatu dira, zeregin konplexuak egiteko.

f) Transakzioen funtzionamendua ezagutu da.

g) Transakzio batek eragindako aldaketak zati batean edo osorik baliogabetu dira.

h) Erregistroak blokeatzeko politiken ondorioak identifikatu dira.

6. Informazioa bermatzeko zereginak egiten ditu, horiek aztertzen ditu eta babes eta transferentzia mekanismoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta grafikoak eta komando lerrokoak identifikatu dira, segurtasun-kopiak administratzeko.

b) Segurtasun-kopiak egin dira.

c) Segurtasun-kopiak leheneratu dira.

d) Erremintak identifikatu dira, datuak inportatu eta esportatzeko.

e) Datuak esportatu dira zenbait formatutara.

f) Zenbait formatu dituzten datuak inportatu dira.

g) Errore-mezuek eta erregistro fitxategiek emandako informazioa zuzen interpretatu da.

h) Informazioa transferitu da sistema kudeatzaileen artean.

Edukiak.

Informazioa biltegiratzeko sistemak:

-Fitxategiak (planoak, indexatuak eta zuzeneko sarbidea, besteak beste).

-Datu-baseak. Kontzeptuak, erabilerak eta motak, datuen modeloaren eta informazioaren kokapenaren arabera.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak: eginkizunak, osagaiak eta motak.

Datu-baseen diseinu logikoa:

-Datuen modeloa.

-Arazoaren irudikapena: Entitate/erlazio diagramak: entitateak, atributuak eta erlazioak. Hautatzen ahal diren gakoak eta gako nagusiak. Kardinaltasuna. Ahulezia.

-Entitate/erlazio modelo handitua. Espezializazioa eta orokorpena.

-Modelo erlazionala: modelo erlazionalaren terminologia. Erlazio baten ezaugarriak. Gako nagusiak eta besteren gakoak.

-Entitate/erlazio diagramatik modelo erlazionalera iragaitea.

-Normalizazioa: mendekotasun funtzionalak. Modu arruntak.

-Diseinu logikoko erreminta grafikoak.

Datu-baseen diseinu fisikoa:

-Sistema kudeatzaileak emandako erreminta grafikoak, datu-basea ezartzeko.

-Datuak definitzeko lengoaia:

  • Datu-baseak sortu, aldatu eta kentzea.
  • Taulak sortu, aldatu eta kentzea. Datu motak.
  • Mugak ezartzea.
  • Osotasun erreferentziala.

-Datuak kargatzea eta modeloa egiaztatzea.

Kontsultak egitea:

-Sistema kudeatzaileak emandako erreminta grafikoak, kontsultak egiteko.

-Hautaketa sententzia:

  • Ilarak eta zutabeak hautatzea. Baldintzak: eragile motak eta balio nuluen tratamendua.
  • Erregistroak ordenatzea.
  • Laburpen kontsultak. Erregistroak multzokatzea.
  • Kontsultak batzea.
  • Barneko eta kanpoko osaerak.
  • Azpikontsultak.

Datuen edizioa:

-Sistema kudeatzaileak emandako erreminta grafikoak, informazioa editatzeko.

-Kudeatzailetik kanpoko erremintak, datuak editatzeko.

-Txertaketa, ezabaketa eta eguneratze sententziak.

-Azpikontsultak edizio aginduetan.

-Transakzioak. Transakzioak prozesatzeko sententziak.

-Datuen aldibereko atzipena: blokeo politikak.

-Gidoiak sortzea:

  • Sarrera. Programazio lengoaia.
  • Datu motak, identifikagailuak, aldagaiak.
  • Eragileak. Kontrol egiturak.
  • Egitura funtzionalak: moduluak, prozedurak, eginkizunak...
  • Erabilgarri dauden oinarrizko liburutegien eginkizunak.

Datuen segurtasuna kudeatzea:

-Hutsegite nagusiak datu-base batean.

-Hutsegiteak berreskuratzea.

-Segurtasun-kopiak. Motak.

-Segurtasun-kopiak planifikatzea.

-Sistema kudeatzaileak emandako erreminta grafikoak eta utilitateak, segurtasun-kopiak egin eta berreskuratzeko.

-Segurtasun-kopiak egin eta berreskuratzeko sententziak.

-Erreminta grafikoak eta utilitateak, datuak inportatu eta esportatzeko.

-Sistema kudeatzaileen arteko datu-transferentzia.

Orientabide didaktikoak.

Datu-baseen kudeaketa izeneko moduluaren xedea da ikasleei prestakuntza ematea datu-baseen kudeatzaile jardun dezaten. Lan hori eginen dute datu-baseen administratzailearen ikuskapenpean. Horretarako, datu-baseak ezarri eta kudeatzeko gai izan, eta datu-baseen sistema kudeatzaileen instalazioari, konfigurazioari eta administrazioari buruzko jakintza orokorrak izan beharko dituzte.

Gomendatzen den edukien sekuentziazioa curriculum honen barnean dagokion atalean aipatutako bera da.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da: garrantzi handia eman behar zaio atal praktikoari, bai, ahal den neurrian, azalpen teorikoari laguntzeko benetako adibideak erabiliz, bai ikasgelan eta/edo etxean garatzeko ariketak eginez.

Inguruabar hori oso garrantzitsutzat jotzen da abstrakzio maila handia eskatzen duten gaietan (entitate/erlazio modeloa, normalizazioa, kontsulta konplexuak, gidoiak sortzea...), kontuan hartu behar baita zikloko lehen maila dela eta ikasleek ez dituztela trebetasun horiek garatu beste moduluetan.

Halaber, gomendagarria da moduluaren amaieran proiektu bat egitea, banaka zein taldeka. Proiektu horrek moduluaren eduki guztiak bilduko ditu eta bertan simulaturiko enpresa batean datu-basea ezartzeko urratsei jarraituko zaie, behar den dokumentazioa prestatuta. Taldeak proiektua erakutsiko die ikaskideei.

Proposamen orokor horietaz gain, honako jarduera mota hauek ere iradokitzen dira, moduluan garatu beharreko edukiei dagokienez:

-"Informazioa biltegiratzeko sistemak" izeneko gaikako multzoa teorikoa da erabat eta ez du jarduera praktikorik behar.

-"Datu-baseen diseinu logikoa" izeneko multzoan gomendagarria da ikasleek hainbat kasu sinpleren diseinu logiko osoak egitea, baita kasu sinpleak eta konplexuak entitate/erlazio modelotik modelo erlazionalera iragaitea ere. Normalizazioari dagokionez eta lortu nahi den lanbide profila kontuan hartuta, badirudi gomendagarria dela ikasleak 3. modu arruntera arte normalizatzeko gai izatea.

-"Datu-baseen diseinu fisikoa" izeneko multzoan datu-baseak sortu, aldatu eta kentzeko eta taulak sortu, aldatu eta kentzeko hainbat kasu praktiko egitea iradokitzen da, beti lan sinpleenetatik zailenetara eginez. Horretarako, erabilitako datu-baseen sistema kudeatzaileetan (SGBD) erabilgarri dauden erreminta grafikoak zein datuak definitzeko lengoaiaren bat erabil genitzake.

-"Kontsultak egitea" izeneko gaikako multzoan komenigarria izanen litzateke kontsulten adibide praktikoak egitea, datu-baseen sistema kudeatzaileetan erabilgarri dauden erreminta grafikoak eta datuak definitzeko lengoaiaren bat erabiliz.

-"Datuen edizioa" izeneko multzoan interesgarria izanen litzateke jarduera praktikoak egitea, txertaketa, ezabaketa eta eguneratze sententziak erabiliz, eta haien ondorioak aztertzea. Gidoiak garatzeko jarduera praktikoak ere eginen dira, horiek erabiltzeak dakartzan alde onak eta prozedura lengoaia eta datuak erabiltzeko lengoaia lotzeko modua ulertzeko.

-Amaitzeko, "Datuen segurtasuna kudeatzea"ri dagokionez, gomendagarria da segurtasun-kopien estrategiak justifikatu eta simulatzea. Halaber, kudeatzaile beraren barnean eta hainbat kudeatzaileren artean datuak migratzeko kasu praktikoak egin beharko genituzke, haien funtzionamenduari eta kausei buruzko gogoeta egiteko.

Modulu hau garatzeko behar diren baliabideei dagokienez, komenigarria izanen litzateke sareko ordenagailuak dituen ikasgela izatea; ordenagailuetako batek, gutxienez, datu-baseen zerbitzaria eta proiektagailua instalatzeko behar diren software eta hardware konfigurazioak izanen ditu.

Alde horretatik, gomendagarria da ikasgela berean irakasten duten irakasleek batera planifikatzea software eta hardware konfigurazioak, zer instalatzen den eta noiz instalatzen den zehaztuta.

Modulu hau estu lotuta dago bigarren mailako Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa izeneko moduluarekin. Izan ere, horren euskarria da eta, batzuetan, gainjarri eta/edo elkar osatzen duten gaiak dituzte. Beraz, modulu horiek ematen dituzten irakasleek hori kontuan hartu beharko lukete, koordinazio egokia ezartze aldera.

Lanbide modulua: Marka lengoaiak
eta informazioa kudeatzeko sistemak

Kodea: 0373.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Marka lengoaien ezaugarriak ezagutzen ditu eta kode zatiak aztertu eta interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marka lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatu dira.

b) Informazioaren prozesaketak dakartzan alde onak identifikatu dira.

c) Marka lengoaiak sailkatu dira eta garrantzitsuenak identifikatu dira.

d) Haien aplikazio eremuak bereizi dira.

e) Helburu orokorreko marka lengoaia baten beharra eta berariazko aplikazio eremuak onartu dira.

f) XML lengoaiaren berezko ezaugarriak aztertu dira.

g) XML dokumentu baten egitura eta haren arau sintaktikoak identifikatu da.

h) Ongi eraturiko XML dokumentuak sortu beharra eta prozesaketako eragina egiaztatu dira.

i) Izenen lekuek dakartzaten alde onak identifikatu dira.

2. Marka lengoaiak erabiltzen ditu, webgunearen bidez informazioa helarazteko, dokumentuen egitura aztertzen du eta haien elementuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Webguneari eta haren bertsioei lotutako marka lengoaiak identifikatu eta sailkatu dira.

b) HTML dokumentu baten egitura aztertu da eta hori osatzen duten atalak identifikatu dira.

c) HTML lengoaiaren etiketa eta atributu nagusien funtzionaltasuna onartu da.

d) HTML eta XHTML lengoaien arteko antzak eta ezberdintasunak ezarri dira.

e) XHTMLk informazioa kudeatzeko sistemetan duen erabilgarritasuna ezagutu da.

f) Erremintak erabili dira, web dokumentuak sortzeko.

g) Estilo-orriak erabiltzeak dakartzan alde onak identifikatu dira.

h) Estilo-orriak aplikatu dira.

3. Edukien kanalak sortzen ditu eta sindikazio teknologiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien sindikazioak informazioa kudeatzeko eta helarazteko dakartzan alde onak identifikatu dira.

b) Haien aplikazio eremuak zehaztu dira.

c) Edukien sindikazioa oinarritzen duten teknologiak aztertu dira.

d) Edukien kanal baten egitura eta sintaxia identifikatu dira.

e) Edukien kanalak sortu eta balioztatu dira.

f) Kanalen funtzionaltasuna eta sarbidea egiaztatu dira.

g) Berariazko erremintak erabili dira, adibidez eranskailuak eta kanalen direktorioak.

4. Balidazio mekanismoak ezartzen ditu XML dokumentuetarako eta metodoak erabiltzen ditu, haien sintaxia eta egitura zehazteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan emandako informazioa eta haien arauak deskribatu beharra ezarri da.

b) XML dokumentuen definizioarekin lotutako teknologiak identifikatu dira.

c) Deskribapenean erabilitako egitura eta berariazko sintaxia aztertu dira.

d) XML dokumentuen deskribapenak sortu dira.

e) Deskribapenak erabili dira, XML dokumentuak egin eta baliozkotzeko.

f) Deskribapenak dokumentuekin erlazionatu dira.

g) Berariazko erremintak erabili dira.

h) Deskribapenak dokumentatu dira.

5. XML dokumentuen bihurketak egiten ditu eta prozesaketa teknikak eta erremintak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuak bihurtu beharra identifikatu da.

b) Aplikazio eremuak ezarri dira.

c) Ukituriko teknologiak eta haien funtzionamendu modua aztertu dira.

d) XML dokumentuen bihurketan eta egokitzapenean erabilitako berariazko sintaxia deskribatu da.

e) Bihurketa zehaztapenak sortu dira.

f) XML dokumentuen bihurketarekin lotutako berariazko erremintak identifikatu eta bereizi dira.

g) Bihurketak egin dira hainbat irteera formaturekin.

h) Bihurketa zehaztapenak dokumentatu eta araztu dira.

6. Informazioa kudeatzen du XML formatuan eta biltegiratzeko teknologiak eta kontsulta lengoaiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan erabilitako informazioa biltegiratzeko metodo nagusiak identifikatu dira.

b) Informazioa XML formatuan biltegiratzearen alde txarrak identifikatu dira.

c) Informazioa biltegiratzeko teknologia eraginkorrak ezarri dira, haien ezaugarrien arabera.

d) Datu-base erlazionalen sistema kudeatzaileak erabili dira, Informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

e) Berariazko teknikak erabili dira, datu-base erlazionaletan biltegiratutako informaziotik abiatuta XML dokumentuak sortzeko.

f) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileen ezaugarriak identifikatu dira.

g) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu eta aztertu dira.

h) Teknikak erabili dira, jatorrizko XML datu-baseetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko.

i) Lengoaiak eta erremintak identifikatu dira, informazioa prozesatu eta biltegiratzeko eta XML dokumentuetan sartzeko.

7. Informazioa kudeatzeko enpresa sistemekin lan egiten du eta informazioa inportatu, gehitu, bermatu eta ateratzeko zereginak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baliabideak kudeatzeko eta planifikatzeko sistemen alde onak ezagutu dira.

b) Enpresa kudeaketako aplikazio nagusien ezaugarriak ebaluatu dira.

c) Enpresa kudeaketako aplikazioak instalatu dira.

d) Aplikazioak konfiguratu eta egokitu dira.

e) Informaziorako sarbide segurua ezarri eta egiaztatu da.

f) Txostenak sortu dira.

g) Gehitzeko zereginak egin dira aplikazio ofimatikoen bidez.

h) Informazioa ateratzeko prozedurak egin dira, horiek prozesatu eta hainbat sistematan txertatzeko.

i) Laguntzeko eta gorabeherak konpontzeko zereginak egin dira.

j) Aplikazioaren ustiapenari buruzko dokumentuak egin dira.

Edukiak.

Marka lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka lengoaiak:

  • Sarrera. Ezaugarriak.
  • Sailkapena.

-Edizio erremintak.

-XML: egitura eta sintaxia:

  • Arauak.
  • Deklarazioa.
  • Etiketak. Elementuak. Atributuak...

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea. Ezaugarriak.

Marka lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML:

  • XHTMLren oinarriak.
  • XHTML: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.
  • XHTMLko datu-orriak.
  • HTMLko eta XHTMLko bertsioak.

-Bezero-zerbitzari gidoien lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako erremintak.

-Estilo-orriak:

  • Estilo-orrien alde onak.
  • CSS eta XSL estilo-orriak.
  • XML dokumentu bat estilo-orri bati lotzea.

Marka lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Aplikazio eremuak.

-Edukien kanalen egitura. Elementuak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Edukien kanalen direktorioak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

-Balidazioa.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta balioztaturiko XML dokumentuak. Ezaugarriak.

-XML dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea:

  • DTD dokumentu mota definitzea.
  • XMLSchema eskemak.

-Sortzeko eta baliozkotzeko erremintak.

-Deskribapenak sortzea.

-XML dokumentuekin erlazionatzea.

-Balidazioa.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Egituraren eta sintaxiaren deskribapena.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Prozesatzeko erremintak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak:

  • Motak.
  • Jatorrizko XML biltegiratzea.

-Informazioa gehitu eta ateratzea XML formatuan.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta eta erabilera lengoaiak. XQuery.

-Informazioa XML formatuan prozesatu eta biltegiratzeko erremintak.

Enpresa kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Egokitzapena eta konfigurazioa.

-Moduluak gehitzea.

-Aplikazio ofimatikoen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

-Txostenak egitea.

Orientabide didaktikoak.

XML lengoaia informazioa (dokumentuak, datu-baseak, testua, kalkulu-orriak...) trukatzeko teknologia estandar erabilgarri gisa sortu zela kontuan hartuta, modulu honen xedea da ikasleek beharrezko trebetasunak hartzea ongi eraturiko eta XML lengoaian (markatzeko lengoaia hedagarria) baliozkoturiko dokumentuak ezagutu eta sortzeko eta XML teknologia (XSL, XPath, XQuery...) erabiltzeko, dokumentu horiek eskuratu, horien zati batzuk atera edo nola aurkeztu behar diren adierazteko asmoz.

Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak identifikatzeko eta haiekin lan egiteko behar diren trebetasunak eskuratu ondoren, ikasleek jakintza horiek erabiliko dituzte zenbait zeregin egiteko, adibidez, dokumentu horiek bihurtuz irteerako beste formatu batzuk lortzea eta sistemen arteko informazio trukea (inportazioa, esportazioa), dokumentuak modu errazean eta seguruan partekatu eta trukatzeko asmoz.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak kasuan kasuko atalean jasotakoak dira, baina horiei honako sekuentzia honen arabera heltzea iradokitzen da:

-Marka lengoaien ezaugarriak ezagutzea.

-Marka lengoaiak erabiltzea web inguruneetan. Atal honetan gomendagarria izanen litzateke neurri handiagoan sakontzea CSSen, konplexuagoa den XSL teknologian baino, eta hori seigarren atalerako uztea.

-Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan.

-Informazioa biltegiratzea.

-Marka lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari.

-XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena.

-Enpresa kudeaketako sistemak.

Edukien sekuentziazio horren arabera, jarraian garatzen ahal diren jardueren tipologiari buruzko zenbait proposamen aipatu dira, beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-gela dagoela kontuan hartuta:

-XML editorea erabiltzea, ariketen bidez XML lengoaiaren sintaxia praktikatzeko eta ongi eraturiko XML dokumentuak sortzeko.

-Edizio erremintak erabiltzea marka lengoaietarako, HTML dokumentuak ezagutzeko eta XML dokumentuekin dituzten ezberdintasunak egiaztatzeko. HTML dokumentuak XHTML dokumentu bihurtzea. Estiloak erabiltzea eta XML dokumentuei aplikatzea.

-Dokumentuak definitzeko fitxategiak eta eskemak sortzea, XML editore baten bidez, eta sintaxia eta egitura praktikatzea, deskribatzeko. Definitzeko fitxategiak sortu ondoren, XML dokumentuei lotu behar zaizkie, ongi eratu eta baliozkoturiko dokumentuak eskuratzeko.

-Biltegiratzeko hainbat metodo, jatorrizkoak zein ez, bilatzea XML dokumentuetarako. XML teknologiak (XPath, Xlink, XQuery...) erabiltzea, XML dokumentuak arakatu eta kontsultatzeko. Biltegiratzeko XML sistema bat, jatorrizkoa zein ez, erabiltzea, baita datu-baseen sistema kudeatzaileek ematen dituzten erremintak ere, XML dokumentuetan informazioa kontsultatu eta ateratzeko. Hainbat aukera bilatzea.

-XML dokumentuak hainbat formatutako dokumentu (html, pdf, wml...) bihurtzea hainbat teknologiaren bidez, adibidez, XSL.

-XML dokumentuak sortzea, komeni den eta webguneetan RSS kanalak sortzeko aukera ematen duen RSS espezifikazioa hautatuta beste erabiltzaile batzuk elkar daitezen.

-Horien artean datuak trukatzea, kudeaketa edo ofimatika erremintak erabiliz. Hau da, ongi eratu eta baliozkoturiko datuak lortzea XML formatuan, kudeaketa erremintaren baten bidez. Horrela, fabrikatzaile beraren edo beste baten kudeaketako beste erreminta bat erabiltzean, eskema bera erabilita, erreminta XML datuekin lan egiteko gai izanen da. XML dokumentazioa automatikoki sortzeko erremintak erabiltzea.

Modulu hau behar bezala garatzeko, komenigarria izanen litzateke beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-gela izatea.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, gomendagarria izanen litzateke Web aplikazioen ezarpena izenekoarekin koordinatzea. Gauzak horrela, zenbait eduki (adibidez, gidoien lengoaien oinarriak) bi moduluetako edozeinetan irakasten ahalko lirateke, bereizi gabe, azkenean erabakitzen denaren arabera.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0381.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotzea" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Sistema informatikoen administrazioko enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburua" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatikoen administrazioko enpresen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Sistema informatikoen administrazioko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Sistema informatikoen administrazioaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Sistema informatikoen administrazioko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian sistema informatikoen administrazioko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Sistema informatikoen administrazioko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak sistema informatikoen administrazioaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia sistema informatikoen administrazioko enpresen esparruan.

-Sistema informatikoen administrazioaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Sistema informatikoen administrazioko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta sistema informatikoen administrazioaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten ordena sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

  • Planaren helburuak ezartzea.
  • Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.
  • Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.
  • Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.
  • Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.
  • Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.
  • Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.
  • Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.
  • Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.
  • Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.
  • AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Sistema eragileen administrazioa

Kodea: 0374.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Direktorio zerbitzua administratzen du, zehaztapenak interpretatzen ditu eta sare batean gehitzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Direktorio zerbitzuaren eginkizuna, elementuak eta egitura logikoak identifikatu dira.

b) Direktorio zerbitzuaren eskema zehaztu eta sortu da.

c) Direktorio zerbitzua instalatu da zerbitzarian.

d) Direktorio zerbitzuaren konfigurazioa eta pertsonalizazioa egin dira.

e) Direktorio zerbitzua beste zerbitzu batzuekin gehitu da.

f) Bilaketa iragazkiak aplikatu dira direktorio zerbitzuan.

g) Direktorio zerbitzua erabili da sare bateko erabiltzaileen egiaztapen zentralizatuko mekanismo gisa.

h) Bezeroaren konfigurazioa egin da, direktorio zerbitzuan gehitzeko.

i) Erreminta grafikoak eta komandoak erabili dira, direktorio zerbitzua administratzeko.

j) Direktorio zerbitzuaren egitura eta ezarpena dokumentatu dira.

2. Sistemaren prozesuak administratzen ditu eta segurtasun eta eraginkortasun irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) "Sistemaren prozesua" kontzeptua, motak, egoerak eta bizi-zikloa deskribatu dira.

b) Etenaldiak eta salbuespenak erabili dira, prozesadorearen barneko gertaerak deskribatzeko.

c) Prozesua, haria eta lana bereizi dira.

d) Prozesuak sortu, erabili eta amaitzeko zereginak egin dira.

e) Fitxategi-sistema erabili da, sistemaren prozesuak erregistratu eta identifikatzeko baliabide logiko gisa.

f) Erreminta grafikoak eta komandoak erabili dira, sistemaren prozesuak kontrolatu eta haien jarraipena egiteko.

g) Sistema abiarazteko sekuentzia, ukituriko prozesuak eta horien arteko erlazioa egiaztatu dira.

h) Segurtasun neurriak hartu dira, identifikatu gabeko prozesuak agertzearekin batera.

i) Sistemaren ohiko prozesuak, haien eginkizunak eta horien arteko erlazioa dokumentatu dira.

3. Sistemaren zereginen automatizazioa kudeatzen du, eraginkortasun irizpideak aplikatzen ditu eta komandoak eta erreminta grafikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sisteman zeregin errepikakorrak automatizatzearen alde onak deskribatu dira.

b) Sistemaren komandoak erabili dira, zereginak planifikatzeko.

c) Segurtasun mugak ezarri dira.

d) Sistemaren administrazioarekin lotutako zeregin errepikakorren edo zehatzen planifikazioak egin dira.

e) Kontuen administrazioa automatizatu da.

f) Erreminta grafikoak instalatu eta konfiguratu dira, zereginak planifikatzeko.

g) Erreminta grafikoak erabili dira, zereginak planifikatzeko.

h) Zeregin automatiko gisa programaturiko prozesuak dokumentatu dira.

4. Sareko sistema eragilea administratzen du urrundik, haren garrantzia baloratzen du eta segurtasun irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemetarako sarbideko eta urruneko administrazioko metodoak deskribatu dira.

b) Saioetarako zerbitzuak eta saioetarakoak ez direnak bereizi dira.

c) Sistema eragileak berak emandako urruneko administraziorako erremintak erabili dira.

d) Sarbideko eta urruneko administrazioko zerbitzuak instalatu dira.

e) Komandoak eta erreminta grafikoak erabili dira, sarbideko eta urruneko administrazioko zerbitzuak kudeatzeko.

f) Erabiltzaile kontuak sortu dira, urruneko sarbiderako.

g) Sarbideko eta urruneko administrazioko probak egin dira, sistema heterogeneoen artean.

h) Helarazitako informazioa enkriptatzeko mekanismoak erabili dira.

i) Urrundik administraturiko sistemaren prozesuak eta zerbitzuak dokumentatu dira.

5. Inprimaketa zerbitzariak administratzen ditu, haien eginkizunak deskribatzen ditu eta sare batean gehitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimaketa sistemen eta zerbitzarien funtzionaltasuna deskribatu da.

b) Erabilitako atakak eta protokoloak identifikatu dira.

c) Erremintak erabili dira, sistema eragilean gehituriko inprimagailuak kudeatzeko.

d) Inprimaketa zerbitzaria instalatu eta konfiguratu da web ingurunean.

e) Inprimagailu logikoak sortu eta sailkatu dira.

f) Inprimaketa taldeak sortu dira.

g) Inprimagailuak eta lan ilarak kudeatu dira, komandoen eta erreminta grafikoen bidez.

h) Sareko inprimagailuak partekatu dira sistema eragile ezberdinen artean.

i) Inprimaketa zerbitzariaren eta sorturiko inprimagailuen konfigurazioa dokumentatu da.

6. Sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzen ditu eta haien elkarreragingarritasuna justifikatu eta bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko baliabideak partekatu beharra identifikatu da hainbat sistema eragileren artean.

b) Segurtasun mailak ezarri dira, bezeroa sarean partekaturiko baliabideetan sartzea kontrolatzeko.

c) Sarearen konektagarritasuna egiaztatu da agertoki heterogeneo batean.

d) Sarean baliabideak partekatzeko aukera ematen duten zerbitzuen funtzionaltasuna deskribatu da.

e) Zerbitzuak instalatu eta konfiguratu dira, sarean baliabideak partekatzeko.

f) Instalaturiko zerbitzuen funtzionamendua egiaztatu da.

g) Taldean lan egin da, sistema eragile ezberdinak dituzten ekipamenduetatik sareko fitxategi-sistemetan eta inprimagailuetan sartzeko.

h) Instalaturiko zerbitzuen konfigurazioa dokumentatu da.

7. Gidoien lengoaiak erabiltzen ditu sistema eragileetan, haien aplikazioa deskribatzen du eta sistema eragilearen zerbitzuak administratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lengoaiaren egiturak erabili eta konbinatu dira, gidoiak sortzeko.

b) Erremintak erabili dira, sintaxia eta exekuzio erroreak arazteko.

c) Sistema eragilea konfiguratzeko gidoiak interpretatu dira.

d) Sistemaren gidoiak aldatu eta egokitu dira.

e) Zerbitzuak administratzeko gidoiak sortu eta probatu dira.

f) Zereginak automatizatzeko gidoiak sortu eta probatu dira.

g) Gidoiak ezarri dira sistema libreetan eta jabedunetan.

h) Eginkizun liburutegiak kontsultatu eta erabili dira.

i) Sorturiko gidoiak dokumentatu dira.

Edukiak.

Direktorio zerbitzuaren administrazioa:

-Direktorio zerbitzua. Definizioa, elementuak eta izena. LDAP:

  • Bezero-zerbitzari arkitektura.
  • Direktorio banatuak eta zentralizatuak.
  • Direktorioaren segurtasuna.
  • LDAP modeloak.

-Direktorio zerbitzuaren eskema.

-LDIF datuak trukatzeko formatua.

-Bilaketa iragazkiak.

-Domeinu kontrolagailuak.

-Direktorio zerbitzuaren instalazioa, konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Domeinuak sortzea.

-Domeinu batek administratzen dituen objektuak: erabiltzaile orokorrak, taldeak eta ekipamenduak, besteak beste.

-Domeinuen arteko konfiantzazko harremanak.

-Direktorio zerbitzua administratzeko erreminta grafikoak.

Sistemaren prozesuen administrazioa:

-Prozesuak. Motak. Egoerak. Egitura.

-Exekuzio hariak:

  • Harien sinkronizazioa.
  • Harien ezarpena: erabiltzaile mailan eta muin mailan.

-Egoera-trantsizioak.

-Lehentasunak.

-Sistemaren prozesuak kudeatzea. Ordena lerroa. Ingurune grafikoa.

-Sistema abiarazteko sekuentzia. Demonioak.

Sistemaren informazioa:

-Direktorioen egitura.

-Sistemaren informazioa bilatzea. Aginduak. Erreminta grafikoak.

-Fitxategien sistema birtuala.

Sarbideko eta urruneko administrazioko zerbitzuen instalazioa, konfigurazioa eta erabilera:

-Testu moduko terminalak.

-Urruneko mahaigaina.

-Urruneko sarbideko protokoloak eta ukituriko atakak.

-Sistema eragilearen beraren urruneko sarbideko zerbitzuak.

-Kanpoko erreminta grafikoak urruneko administraziorako.

Inprimaketa zerbitzarien administrazioa:

-Inprimagailu lokalak eta urrunekoak instalatzea.

-Atalak eta inprimaketa protokoloak.

-Inprimaketa sistemak.

-Inprimaketa zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Inprimagailuak eta lanak kudeatzeko aginduak.

Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzea:

-Agertoki heterogeneoak deskribatzea.

-Sareko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta erabiltzea, baliabideak partekatzeko.

-Sareko baliabide partekatuak konfiguratzea.

-Sare heterogeneoetarako protokoloak. SMB.

-Sare heterogeneoak erabiltzea.

"Scripting" lengoaiak aplikatzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan:

-Lengoaiaren egiturak.

-Inguruneko aldagaiak.

-Script-ak sortu eta araztea.

-Sistemaren script-ak interpretatzea. Egokitzapenak.

-Komandoen luzapenak erabiltzea administrazio zereginetarako.

-Script-ak, sistema eragilearen erabiltzaile kontuak, prozesuak eta zerbitzuak administratzeko.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleak sistema eragileen administrazio zereginak gauzatzeko gai izatea. Horretarako, horri buruzko prestakuntza teorikoa jaso behar dute, baina ezagutza horiek ere aplikatu behar dituzte, administratzeko hainbat sistemarekin eta erremintarekin praktikatuta.

Modulu honetan lantzen diren edukietako asko sistema libreei zein jabedunei aplikatzen ahal zaizkie. Interesgarria izanen litzateke lehenik eta behin bi sistemen zati teoriko berdinari heltzea eta, ondoren, sistema eragile bakoitzaren berariazko zatiari heltzea. Azterketa hori batera egin daiteke bietan edo, bestela, sistema jabedun batekin hasi, eta sistema libre batekin amaitu.

Curriculum honen kasuan kasuko atalean aipatu diren edukiak honako sekuentziazio honen arabera lantzea proposatzen da:

-Jarraian aipatzen diren edukien hiru blokeetako bakoitza, lehenik eta behin, sistema eragile jabedunekin erlazionatuta landuko da eta, jarraian, sistema eragile libreekin erlazionatuta:

  • Sistemaren informazioa.
  • Sistemaren prozesuen administrazioa.
  • Direktorio zerbitzuaren administrazioa.

-Sarbideko eta urruneko administrazioko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta erabiltzea.

-Inprimaketa zerbitzariak administratzea.

-Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzea.

-"Scripting" lengoaiak aplikatzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

Agertutako edukien tratamenduari dagokionez garatzen ahal diren jarduerek honako hauek barne hartuko lituzkete: informazioa, liburuak, eskuliburuak, on line laguntza eta abar bilatzea Interneten eta ordenagailuan ariketa praktikoak egitea, besteak beste. Erreferentzia gisa, eredu jarduera batzuk iradokitzen dira eta horietako gehienak sistema eragile jabedunei eta libreei lotuta daude:

-Sistema eragileak instalatzea makina birtualetan. Ikasleek instalatzeko gidoia eginen dute eta sistema instalatzean bururatu zaizkien balizko aukerak adieraziko dituzte.

-Prozesuak aztertzea. Ikasleek sistemaren prozesuak eta erabiltzaile prozesuak identifikatzea proposatzen da. Ariketa praktikoen bidez, prozesuak administratzen ikasiko dute, adibidez, lehentasuna aldatuta edo prozesuak kenduta.

-Direktorio zerbitzuak instalatu eta konfiguratzea. Asmoa ikasleak direktorio zerbitzu zehatz bat instalatu eta behar bezala konfiguratzea da, ariketan proposaturiko beharrizanen arabera.

-Sare homogeneoak eta heterogeneoak ezartzea. Ikasleak sare homogeneoak eta heterogeneoak ezartzea iradokitzen da, bai birtualizazio softwarea, bai makina errealak erabilita.

-Sarea administratzea. Ikasleak sareen eta zerbitzarien administrazioari buruzko teoria gauzatuko luke, zenbait zeregin eginda, adibidez:

  • Erabiltzaileak eta taldeak sortzea.
  • Baliabideak partekatzea.
  • Baimenak ematea erabiltzaileei eta baliabideei.
  • Sistemaren direktibak konfiguratzea.

-Administrazio erremintak. Komenigarria izanen litzateke ikasleek direktorioan administratzeko erremintei buruzko informazioa biltzea, horiek instalatzea eta ondoren erabiltzea.

-Script-ak sortzea. Ikasleak hainbat administrazio zereginetarako eta zeregin errepikakorretarako script-ak egitea proposatzen da.

Ikasleek dokumentatzen ahal dituzte iradoki berri diren jarduera praktiko horiek guztiak eta horrek egindako zereginen gidoiak, eskuliburuak edo txostenak egiteari lotutako trebetasunak garatzea ahalbidetuko du.

Modulua nabarmenki praktikoa izanik, erabiliko den baliabide nagusia ordenagailua da. Komenigarria izanen litzateke birtualizazio softwarea erabiltzea, ikasle bakoitzak bere ordenagailu sarearekin praktikatu ahal izateko bere makina fisikoan. Halaber, gomendagarria da sare heterogeneoa erabiltzen duen zentro edo enpresaren bat bisitatzea.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, Sistema eragileen administrazioa izenekoa Sistema eragileen ezarpena izeneko moduluaren jarraipena da; azken horretan, sistema eragile libreen eta jabedunen administrazio zereginak instalatu, konfiguratu eta egiten dira, eta domeinuak instalatu eta konfiguratzen dira. Zenbait eduki bi moduluetan agertzen dira. Hori dela eta, Sistema eragileen ezarpena moduluaren edukietan lortutako garapen mailari lotuta dagoen jarraipen logikoa egin beharko litzateke Sistema eragileen administrazioa izenekoan.

Lanbide modulua: Sare zerbitzuak eta Internet

Kodea: 0375.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Izenak ebazteko zerbitzuak administratzen ditu, horiek aztertzen ditu eta zerbitzuaren segurtasuna bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izenak ebazteko zerbitzua behar duten agertokiak identifikatu eta deskribatu dira.

b) Izenak ebazteko mekanismo nagusiak sailkatu dira.

c) Izenen sistema hierarkikoen egitura, izena eta funtzionaltasuna deskribatu dira.

d) Izenak ebazteko zerbitzu hierarkikoak instalatu eta konfiguratu dira.

e) Zerbitzua prestatu da, kontsultak kanpoko baliabideetatik beste izen zerbitzari batera birbidaltzeko.

f) Zerbitzua prestatu da, beste zerbitzari batzuetatik datozen erantzunak biltegiratu eta banatzeko.

g) Zona berri bati dagozkion izen erregistroak gehitu dira, posta zerbitzariei eta ezizenei buruzko aukerak agertuta.

h) Izen zerbitzarien soluzioak ezarri dira "IP" helbide dinamikoetan.

i) Zonako transferentziak egin dira bi zerbitzari edo gehiagoren artean.

j) Instalatu eta konfiguratzeko prozedurak dokumentatu dira.

2. Konfigurazio automatikoko zerbitzuak administratzen ditu, horiek identifikatzen ditu eta parametroen esleipen zuzena egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko parametroak konfiguratzeko mekanismo automatizatuak ezagutu dira, baita berekin dakartzaten alde onak ere.

b) Sareko parametroak konfiguratzeko eskaera batean esku hartzen duten prozedurak eta jarraibideak argitu dira.

c) Sareko parametroak konfiguratzeko zerbitzariak instalatu dira.

d) Zerbitzua prestatu da, sare lokal bateko ekipamenduei oinarrizko konfigurazioa esleitzeko.

e) Esleipen estatikoak eta dinamikoak konfiguratu dira.

f) Konfiguratzeko aukera osagarriak gehitu dira zerbitzuan.

g) Eginiko prozedurak dokumentatu dira.

3. Web zerbitzariak administratzen ditu, konfigurazio irizpideak aplikatzen ditu eta zerbitzuaren funtzionamendua bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web zerbitzari baten funtzionamendua oinarritzen duten oinarriak eta protokoloak deskribatu dira.

b) Web zerbitzariak instalatu eta konfiguratu dira.

c) Zerbitzariaren funtzionaltasuna handitu da, moduluak aktibatuz eta konfiguratuz.

d) Gune birtualak sortu eta konfiguratu dira.

e) Zerbitzariaren autentifikaziorako eta sarbide kontrolerako mekanismoak konfiguratu dira.

f) Ziurtagiri digitalak lortu eta instalatu dira.

g) Mekanismoak ezarri dira, bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak bermatzeko.

h) Zerbitzua monitorizatzeko probak egin dira.

i) Zerbitzuaren erregistroak aztertu dira, estatistikak egiteko eta gorabeherak konpontzeko.

j) Dokumentazioa egin da, zerbitzuaren instalazioari, konfigurazioari eta erabilera gomendioei buruzkoa.

4. Fitxategi-transferentziako zerbitzuak administratzen ditu eta informaziorako sarbidea bermatu eta mugatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategi-transferentziako zerbitzuaren erabilgarritasuna eta eragiketa modua ezarri dira.

b) Fitxategiak transferitzeko zerbitzariak instalatu eta konfiguratu dira.

c) Erabiltzaileak eta taldeak sortu dira, zerbitzariaren urruneko sarbiderako.

d) Sarbide anonimoa konfiguratu da.

e) Mugak ezarri dira sarbide modu guztietan.

f) Zerbitzarirako sarbidea egiaztatu da, modu aktiboan zein modu pasiboan.

g) Probak egin dira komando lerroko bezeroekin eta modu grafikoko bezeroekin.

h) Arakatzailea erabili da, fitxategi- transferentziako zerbitzuko bezero gisa.

i) Dokumentazioa egin da, zerbitzuaren instalazioari, konfigurazioari eta erabilera gomendioei buruzkoa.

5. Posta elektronikoko zerbitzariak administratzen ditu, konfigurazio irizpideak aplikatzen ditu eta zerbitzuaren segurtasuna bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Posta elektronikoa bidali eta jasotzeko prozesuetan esku hartzen duten protokoloak deskribatu dira.

b) Posta elektronikoko zerbitzaria instalatu eta konfiguratu da.

c) Erabiltzaile kontuak sortu dira eta haietarako sarbidea egiaztatu da.

d) Metodoak ezarri eta aplikatu dira, posta elektronikoko zerbitzaria behar ez bezala erabiltzea eragozteko.

e) Zerbitzuak instalatu dira, erabiltzaile postontzietan dauden mezuak urrundik bildu ahal izateko.

f) Posta elektronikoko bezeroak erabili dira, zerbitzarian sorturiko kontuetatik mezuak bidali eta jasotzeko.

g) Sinadura digitala eta mezu enkriptatuak erabili dira.

h) Posta zerbitzaria konfiguratu da zerbitzu seguru gisa.

i) Dokumentazioa egin da, zerbitzuaren instalazioari, konfigurazioari eta erabilera gomendioei buruzkoa.

6. Berehalako mezularitzako zerbitzua, berrietako zerbitzua eta banaketa zerrendetako zerbitzua administratzen ditu eta erabiltzaileen sarbidea egiaztatu eta bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berehalako mezularitzako zerbitzua, berrietako zerbitzua eta banaketa zerrendetako zerbitzua deskribatu dira.

b) Berehalako mezularitzako zerbitzua instalatu eta konfiguratu da.

c) Berehalako mezularitzako bezero grafikoak eta testu bezeroak erabili dira.

d) Berrietako zerbitzua instalatu eta konfiguratu da.

e) Banaketa zerrendetako zerbitzua instalatu eta konfiguratu da.

f) Zerrenda mota eta sarbide modu baimenduak zehaztu dira.

g) Erabiltzaile kontuak sortu dira eta berehalako mezularitzako zerbitzurako, berrietako zerbitzurako eta banaketa zerrendetako zerbitzurako sarbidea egiaztatu da.

h) Dokumentazioa egin da, berehalako mezularitzako zerbitzuaren, berrietako zerbitzuaren eta banaketa zerrendetako zerbitzuaren instalazioari, konfigurazioari eta erabilera gomendioei buruzkoa.

7. Audio zerbitzuak administratzen ditu, banaketa beharrak identifikatzen ditu eta formatuak egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Audio zerbitzuaren funtzionaltasuna deskribatu da.

b) Audioa banatzeko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratu da.

c) Bezeroa instalatu eta konfiguratu da, audio zerbitzarirako sarbiderako.

d) Audio digitaleko formatuak ezagutu eta erabili dira.

e) Audioaren erreprodukzio erremintak erabili dira bezeroan.

f) Audio zerbitzuak erabili dira arakatzailearen bidez.

g) Audioa sindikatzeko eta harpidetzeko teknikak erabili dira.

h) Dokumentazioa egin da, audio zerbitzariaren instalazioari eta administrazioari buruzkoa.

8. Bideo zerbitzuak administratzen ditu, banaketa beharrak identifikatzen ditu eta formatuak egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bideo zerbitzuaren funtzionaltasuna deskribatu da.

b) Bideo zerbitzaria instalatu eta konfiguratu da.

c) Bezeroa konfiguratu da, bideo zerbitzarirako sarbiderako.

d) Bideo digitala konprimatzeko formatuak ezagutu eta erabili dira.

e) Bideoa sindikatzeko eta harpidetzeko teknikak erabili dira.

f) Bideokonferentzia zerbitzuan erabilitako ezaugarriak eta protokoloak deskribatu dira.

g) Erreminta grafikoak instalatu eta konfiguratu dira, bideokonferentziak egiteko.

h) Erreminta grafikoak eta arakatzaileak erabili dira, bideokonferentziak egiteko.

i) Dokumentazioa egin da, bideo zerbitzariaren eta bideokonferentzia zerbitzuaren instalazioari eta administrazioari buruzkoa.

Edukiak.

Domeinu izenen zerbitzuen instalazioa eta administrazioa:

-Izen lauen eta hierarkikoen sistemak.

-Izenen erabakitzaileak. Domeinu izen bat ebazteko prozesua.

-Erroko zerbitzariak eta lehen mailako domeinuak eta hurrengoak.

-Lehen eta bigarren mailako zonak. Zonako transferentziak.

-Erregistro motak.

-Izen zerbitzariak "IP" helbide dinamikoetan.

-DNS izen zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Ekipamendu bezeroetan konfiguratzea.

-Izenak ebazteko zerbitzuaren funtzionamendua egiaztatzeko erremintak.

Sarearen konfigurazio automatikoko zerbitzuen instalazioa eta administrazioa:

-Zerbitzuaren funtzionamendua. DHCP protokoloaren ezaugarri orokorrak.

-Esleipenak. Motak.

-Konfigurazio parametroak eta deklarazioak:

  • Sare-maskara, hedapen helbidea, atebidea, helbideen barrutia, DNSa.
  • Esklusioak, emakidak eta erreserbak.

-Sareko parametroak konfiguratzeko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DHCP bezero bat konfiguratzea. Helbideak berritzea.

-Zerbitzuaren funtzionamendurako erabilitako komandoak.

Web zerbitzarien instalazioa eta administrazioa:

-Web zerbitzari baten ezaugarri orokorrak.

-Web zerbitzari baten oinarrizko konfigurazioa.

-Moduluak: instalazioa, konfigurazioa eta erabilera.

-Ostalari birtualak. Sorrera, konfigurazioa eta erabilera.

-Autentifikazioa eta sarbide kontrola:

  • Baimenen, erabiltzaile izenen, pasahitzen eta ostalari/IP izenen araberako mugak.

-Ziurtagiriak. Ziurtagirien zerbitzariak:

  • Ziurtagiriak lortu eta instalatzea.
  • HTTPS protokoloa.

-Web arakatzaileak. Itxura eta erabilera parametroak.

-Zerbitzariaren jarduera monitorizatu eta aztertzea.

Fitxategi-transferentziako zerbitzuen instalazioa eta administrazioa:

-FTP protokoloaren ezaugarri orokorrak.

-Fitxategi-transferentziako zerbitzua konfiguratzea. Baimenak eta kuotak.

-Erabiltzaile motak eta zerbitzurako sarbideak:

  • Sarbide anonimoa.
  • Sarbidea, erabiltzaile erregistratuaren kontuaren bidezkoa.

-Bezeroaren konexio motak.

-Fitxategi-transferentzien motak.

-FTP bezeroaren programak, komando moduan eta modu grafikoan.

Posta elektronikoko zerbitzuaren instalazioa eta administrazioa:

-Posta elektronikoko zerbitzuaren ezaugarri orokorrak:

  • Agenteak.
  • Posta elektronikoko mezuen egitura. Fitxategi erantsiak. Mezu baztergarriak.
  • Posta elektronikoko helbideak.

-Mezu-transferentziako protokoloa. SMTP protokoloa.

-Mezuak behera kargatzeko protokoloak eta zerbitzuak. POP3 eta IMAP protokoloak.

-Posta elektronikoko bezeroak.

-Posta elektronikoko kontuak, ezizenak eta bezero postontziak.

-Posta segurua: sinadura digitala eta mezuen enkriptaketa.

-Posta zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

Berehalako mezularitzako zerbitzuaren, berrietako zerbitzuaren eta banaketa zerrendetako zerbitzuaren instalazioa eta konfigurazioa:

-Berehalako mezularitzako zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

-Berehalako mezularitzako zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Berehalako mezularitzako bezero grafikoak.

-Berehalako mezularitzako testu moduko bezeroak.

-Berrietako zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

-Berrietako bezero grafikoak.

-Berri taldeak.

-Berri zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Banaketa zerrendetako zerbitzuaren ezaugarriak. Protokoloak.

-Banaketa zerrendarako sarbide motak.

-Banaketa zerrenden motak.

-Banaketa zerrendetako zerbitzua instalatu eta konfiguratzea.

Audio zerbitzuaren instalazioa eta administrazioa:

-Audio zerbitzuaren ezaugarriak.

-Audio formatuak.

-"Streaming" zerbitzariak.

-Audio erreprodukzioko erremintak.

-Audioa sindikatu eta harpidetzea. "Podcast"a.

-Audioa banatzeko zerbitzu bat instalatu eta konfiguratzea.

Bideo zerbitzuaren instalazioa eta administrazioa:

-Bideo zerbitzuaren ezaugarriak.

-Irudiaren formatuak.

-Bideo zerbitzariak.

-Bideo formatuak. Kodekak eta erreproduzigailuak.

-Bideoa sindikatu eta harpidetzea.

-Bideoa banatzeko zerbitzu bat instalatu eta konfiguratzea.

-Erreminta grafikoak instalatu, konfiguratu eta erabiltzea, bideokonferentziak egiteko.

Orientabide didaktikoak.

Sare zerbitzuak eta Internet izeneko moduluaren xedea da ikasleek beharrezko trebetasunak hartzea sareko sistema eragile jabedunen edo libreen gainean ezarririko sare zerbitzuak eta Internet instalatu, konfiguratu eta administratzeko zereginak egiteko. Ezarririko zerbitzu bakoitzean sistema informatikoari buruzko segurtasun politika bermatuko da.

Moduluaren edukiei dagokienez, kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz heltzea proposatzen da.

Modulu honetan zehazturiko gaitasunak eskuratzeko funtsezkoa da horren osagai praktikoa azpimarratzea, nahiz eta moduluan garatuko diren sareko zerbitzuen ezarpena oinarritzen duten kontzeptu teorikoak eskuratu eta ulertzea garrantzitsua dela nabarmendu. Horregatik, zerbitzu bakoitza bereizten duten kontu teoriko garrantzitsuenak agertzen dituzten ariketak egitea eta horiek ordenagailuko praktikekin osatzea iradokitzen da. Praktiketan zerbitzu bakoitza instalatuko da eta konfigurazio parametro propioak probatuko dira.

Instalatu beharreko sareko zerbitzuek jasanen dituzten plataformak software jabeduneko edo libreko plataformak izaten ahalko dira, bereizi gabe. Oso interesgarria izanen litzateke zerbitzu gehienak bi plataformetan konfiguratu ahal izatea, baina garapen horrek behar duen denbora moduluaren irakastorduak baino luzeagoa denez, aukera horietako bat erabiltzea iradokitzen da eta, aldi berean, Interneteko oinarrizko zerbitzuren bat hautatzeko aukera izatea, hala nola web, ftp, posta edo beste bat, bi plataformetan konfiguratzeko.

Horrez gain, jarduera praktikoak makina birtualak erabiliz (ezarririko sareko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta egiaztatzeko probak eginen dira) edo lantegi-gelako ekipamendu bakoitzean zerbitzuak instalatuz egin daitezke, denak zerbitzariak eta bezeroak izan daitezen.

Era berean, bidezko bezero programak (arakatzaileak, FTP bezeroak, postako bezeroak eta abar) erabiliko dira.

Zerbitzarien eta bezeroen instalazioari eta konfigurazioari lotutako praktikak egiteko baliabideak erabiltzeari dagokionez, komenigarria izanen litzateke prozesaketarako eta RAM biltegiratzerako gaitasun ona daukaten ekipamendu informatikoak izatea, batez ere makina birtualak erabiltzen badira. Interneteko konexioari dagokionez, oso interesgarria izanen litzateke ikasgelan konfiguratu diren zerbitzarietan sartzeko aukera izatea ikastetxearen saretik kanpo, sare pribatuen eta publikoen arteko interkonexioa probatzeko.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi interesgarri bat honako hau izanen litzateke: ikasgela birtuala erabiltzea modulurako. Horretan edukiak garatu, ikasleek jarduerak egin eta irakasleak jardueren jarraipena egiteko aukera egonen litzateke.

Sare zerbitzuak eta Internet modulua lehen mailako Sistema eragileen ezarpena eta Sareen plangintza eta administrazioa moduluekin erlazionatuta dago. Horietan Sare zerbitzuak eta Internet moduluaren edukiak ulertu eta ikasteko oinarrizko kontzeptuak garatzen dira, hala nola sareko sistema eragile baten administrazioa, TCP/IP sare protokoloa, OSI modeloa eta bezero-zerbitzari modeloa. Horregatik, komenigarria izanen da kontzeptu horiek ongi finkatuta daudela bermatzea.

Honek eta bigarren mailako Segurtasuna eta erabilgarritasun handia izeneko moduluak zenbait alderdi berdin dituzte, adibidez informazioaren prozesaketa segurua eta pribatutasuna. Hori dela eta, nolabaiteko koordinazioa gauzatu beharko litzateke, bi moduluetan lantzen diren identifikazio digitaleko sistemei loturiko gaiak garatzeko orduan. Metodo horiek Segurtasuna eta erabilgarritasun handia moduluan deskribatu, gauzatu eta erlazionaturiko sare zerbitzuen (adibidez, web zerbitzua -ziurtagiri digitalak- eta posta zerbitzua -informazioaren enkriptaketa eta sinadura elektronikoa-) konfigurazioari aplikatzea iradokitzen da.

Azkenik, honek eta Web aplikazioen ezarpena izenekoak berdinak dituzte aplikazioen zerbitzariko eta, bereziki, web zerbitzariko segurtasun mekanismoei lotutako edukiak. Horren ondorioz, komenigarria izanen da bi moduluetan alderdi horri buruzko beharrezko koordinazioa ezartzea.

Lanbide modulua: Web aplikazioen ezarpena

Kodea: 0376.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Garapen ingurunea eta web aplikazioen zerbitzariak prestatzen ditu eta beharrezko funtzionaltasunak instalatu eta gehitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamendurako beharrezko softwarea identifikatu da.

b) Erabilitako teknologiak identifikatu dira.

c) Web zerbitzariak eta datu-baseenak instalatu eta konfiguratu dira.

d) Prozesatzeko aukerak ezagutu dira bezero ingurunean eta zerbitzari ingurunean.

e) Zerbitzarian kodea prozesatzeko behar diren osagaiak eta moduluak gehitu eta konfiguratu dira.

f) Datu-baseetarako sarbidea instalatu eta konfiguratu da.

g) Segurtasuna ezarri eta egiaztatu da zerbitzarirako sarbideetan.

h) Plataformak erabili dira, web aplikazioak probatu eta garatzeko.

i) Eginiko prozedurak dokumentatu dira.

2. Edukien kudeatzaileak ezartzen ditu, horiek hautatzen ditu eta haien parametroen konfigurazioa ezartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien kudeatzaileen erabilera eta erabilgarritasuna baloratu dira.

b) Horiek sailkatu dira, horien bidez kudeatzen ahal den webgunearen funtzionaltasun nagusiaren arabera.

c) Edukien hainbat kudeatzaile mota instalatu dira.

d) Haien ezaugarriak (erabilera eta lizentzia, besteak beste) bereizi dira.

e) Edukien kudeatzaileak pertsonalizatu eta konfiguratu dira.

f) Edukien kudeatzaileek emandako segurtasun mekanismoak aktibatu eta konfiguratu dira.

g) Funtzionamendu probak egin dira.

h) Edukien kudeatzaileak argitaratu dira.

3. Edukien kudeatzaileak administratzen ditu, eskaeretara egokitzen ditu eta informazioaren osotasuna bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien kudeatzailearen moduluak egokitu eta konfiguratu dira.

b) Hainbat profil dituzten erabiltzaileak sortu eta kudeatu dira.

c) Moduluak gehitu dira, funtzionaltasun eskaerak kontuan hartuta.

d) Edukien segurtasun-kopiak egin dira.

e) Edukiak inportatu eta esportatu dira zenbait formatutan.

f) Txantiloiak kudeatu dira.

g) Sindikazio funtzionaltasunak gehitu dira.

h) Eguneratzeak egin dira.

i) Sarbide txostenak lortu dira.

4. Web ofimatikako aplikazioak kudeatzen ditu, funtzionaltasunak gehitzen ditu eta informaziorako sarbidea bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web ofimatikako aplikazioen erabilgarritasuna ezagutu da.

b) Horiek sailkatu dira, haien funtzionaltasun eta berariazko prestazioen arabera.

c) Web ofimatikako aplikazioak instalatu dira.

d) Aplikazioak konfiguratu dira, intranet batean gehitzeko.

e) Erabiltzaile kontuak kudeatu dira.

f) Segurtasun irizpideak aplikatu dira erabiltzaileen sarbidean.

g) Aplikazioak modu kooperatiboan erabili dira.

h) Dokumentazioa egin da, aplikazioen erabilerari eta kudeaketari buruzkoa.

5. Web dokumentuak sortzen ditu eta zerbitzari gidoien lengoaiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzari gidoien lengoaia garrantzitsuenak identifikatu dira.

b) Zerbitzari gidoien lengoaien eta bezeroetan erabilitako marka lengoaien arteko erlazioa ezagutu da.

c) Gidoien lengoaia zehatz baten oinarrizko sintaxia ezagutu da.

d) Lengoaiaren kontrol egiturak erabili dira.

e) Eginkizunak definitu eta erabili dira.

f) Datu-orriak erabili dira, informazioa sartzeko.

g) Mekanismoak ezarri eta erabili dira, informazioaren iraunkortasuna bermatzeko erlazionaturiko web dokumentuen artean.

h) Web dokumentura sartzen diren erabiltzaileak identifikatu eta bermatu dira.

i) Erabiltzaile bakoitzaren berariazko ingurunearen isolamendua egiaztatu da.

6. Datu-baseetarako sarbidea duten web dokumentuak sortzen ditu eta zerbitzari gidoien lengoaiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-baseen sistema kudeatzaileak, web inguruneetan neurri handienean erabiltzen direnak, identifikatu dira.

b) Datu-baseen sistema kudeatzaileak zerbitzari gidoien lengoaiarekin gehitu direla egiaztatu da.

c) Datu-baseen sistema kudeatzailerako sarbidearen konexioa konfiguratu da gidoien lengoaian.

d) Datu-baseak eta taulak sortu dira kudeatzailean, gidoien lengoaia erabilita.

e) Datu-baseetan biltegiratutako informazioa eskuratu eta eguneratu da.

f) Segurtasun irizpideak aplikatu dira erabiltzaileen sarbidean.

g) Sistemaren funtzionamendua eta errendimendua egiaztatu dira.

7. Aldaketak egiten ditu edukien kudeatzaileetan eta haien itxura eta funtzionaltasunak egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien kudeatzailearen direktorioen egitura identifikatu da.

b) Erabiltzen dituen fitxategien funtzionaltasuna eta izaera (kodea, irudiak eta konfigurazioa, besteak beste) ezagutu dira.

c) Egokitu eta txertatu beharreko funtzionaltasunak hautatu dira.

d) Aldaketek ukituriko baliabideak identifikatu dira.

e) Aplikazioaren kodea aldatu da, funtzionaltasun berriak txertatzeko eta lehendik dauden beste batzuk egokitzeko.

f) Eginiko aldaketen funtzionamendu zuzena egiaztatu da.

g) Eginiko aldaketak dokumentatu dira.

Edukiak.

Web aplikazioen zerbitzarien instalazioa:

-Eskaerak aztertzea.

-Web zerbitzaria: instalazioa eta konfigurazioa.

-Datu-baseen sistema kudeatzailea: instalazioa eta konfigurazioa.

-Kodea prozesatzea: script lengoaiak bezeroan eta zerbitzarian.

-Beharrezko moduluak eta osagaiak.

-Proba utilitateak eta instalazio integratua.

-Zerbitzariaren funtzionamendua egiaztatzea.

-Instalazioa dokumentatzea.

Edukien kudeatzaileen instalazioa:

-Edukien kudeatzaileen motak.

-Atariak, blogak, wiki-ak, foroak, ikasgela birtualak...

-Erabilera lizentziak. Eduki libreen eta jabedunen kudeatzaileak. Alde onak eta txarrak.

-Funtzionamendu eskaerak. Web zerbitzaria, datu-basea, zerbitzariaren script lengoaiak...

-Instalazioa.

-Datu-baseak sortzea.

-Egitura.

-Edukiak sortzea:

  • Eduki motak eta edukien antolamendua.
  • Editoreak.
  • Edukiaren kudeaketa: sorrera, bidalketa, edizioa, argitalpena.

-Interfazea pertsonalizatzea:

  • Edukiak aurkezteko formatuak.
  • Menuen egitura konfiguratzea.

-Segurtasun mekanismo integratuak:

  • Webgunerako sarbidearen mugak. Autentifikazio prozesua.
  • Segurtasun mekanismoak web zerbitzarian, datu-basean eta zerbitzariaren script lengoaian.

-Funtzionamendua eta errendimendua egiaztatzea.

-Argitalpena:

  • Edukietarako sarbidearen mugak.
  • Argitalpenaren balio-bizitza.
  • Webgunearen barneko lokalizazioa.

Edukien kudeatzaileen administrazioa:

-Erabiltzaileak eta taldeak. Erabiltzaile motak. Kontuen administrazioa.

-Profilak. Rolak eta eginkizunak.

-Sarbideen kontrola:

  • Edukietarako sarbidearen mailak: sarbide publikoa eta murriztua.
  • Baimenen politika fitxategietan eta direktorioetan.

-Moduluak gehitzea:

  • Instalaturiko moduluen konfigurazioa. Pertsonalizazioa.
  • Modulu osagarrien instalazioa eta konfigurazioa.
  • Moduluak eguneratzea. Desinstalazioak.

-Gaiak kudeatzea.

-Txantiloiak:

  • Txantiloi motak.
  • Jada instalaturiko txantiloien kudeaketa.
  • Txantiloi berrien instalazioa eta konfigurazioa. Desinstalazioa.

-Segurtasun-kopiak. Datu-basearen eta fitxategien babesak. Leheneratzeak.

-Edukien sindikazioa:

  • Webgunea harpidetzeko zerbitzua.
  • Beste webgune batzuekin sindikatzea.

-Informazioa inportatu eta esportatzea. Hainbat formatu eta aplikaziotako edukiak gehitzea.

-Jardueren erregistroa. Txostenak sortzea.

Web ofimatikako aplikazioen ezarpena:

-Aplikazio motak. Testu prozesadoreak, kalkulu orriak, aurkezpenak, hitzorduak, atazak...

-Instalazio eta funtzionamendu eskaerak.

-Instalazioa.

-Konfigurazioa.

-Aplikazio heterogeneoak gehitzea.

-Erabiltzaileak kudeatzea.

-Sarbideen kontrola.

-Informazioa bermatzea.

-Instalazioari, erabilerari eta kudeaketari buruzko dokumentazioa.

Web dokumentuen programazioa, zerbitzariaren script lengoaiak erabilita:

-Sailkapena.

-Marka lengoaiekin gehitzea.

-Sintaxia.

-Kodearen edizio erremintak.

-Lengoaiaren elementuak.

-Iruzkinak.

-Datu motak.

-Konstanteak, eragileak eta adierazpenak.

-Baldintzazko sententziak eta errepikakorrak.

-Eginkizun integratuak eta erabiltzaile eginkizunak.

-Erroreak kudeatzea.

-Informazioa sartzeko mekanismoak: datu-orriak.

-Erabiltzaileak autentifikatzea.

-Sarbideen kontrola.

-Saioak.

-Interpretatzailea konfiguratzea.

Datu-baseetarako sarbidea zerbitzariaren script lengoaietatik:

-Zerbitzariaren script lengoaiak gehitzea datu-baseen sistema kudeatzaileekin.

-Datu-baseetara konektatzea.

-Datu-baseak eta taulak sortzea.

-Datu-basearen informazioa berreskuratzea web orrialde batetik.

-Biltegiratutako informazioa aldatzea: txertaketak, eguneratzeak eta ezabaketak.

-Informazioa egiaztatzea.

-Erroreak kudeatzea.

-Segurtasun mekanismoak eta sarbide kontrola.

-Funtzionamendua eta errendimendu probak egiaztatzea.

Edukien kudeatzaileen egokitzapena:

-Kudeatzailearen barneko egitura identifikatzea. Funtzionaltasunak.

-Egin beharreko aldaketak hautatzea.

-Esku hartzen duten elementuak ezagutzea.

-Itxura aldatzea. Txantiloiak sortu eta egokitzea.

-Funtzionaltasunak txertatu eta egokitzea:

  • Osagaiak, moduluak eta osagarriak, besteak beste, instalatu, desinstalatu, eguneratu eta konfiguratzea.
  • Funtzionaltasun berrien ezarpena.

-Funtzionamendua egiaztatzea.

-Dokumentatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek edukien kudeatzaileak eta web ofimatikako aplikazioak instalatu, konfiguratu eta administratzen jakitea. Sistema eragilean web garapeneko ingurunea ezartzeko behar diren zerbitzuen eta aplikazioen eskaerak gehitu beharko dituzte, informaziorako sarbidea bermatuta. Horrez gain, web soluzioak hartzeko aukera ematen duten datu-baseetarako sarbidea duten web dokumentuak sortzeko gai izanen dira, zerbitzari gidoien lengoaiak erabilita, erabilera beharrizan zehatzek eskatzen badute.

Moduluaren edukiak curriculumaren kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da. Hala eta guztiz ere, komenigarritzat jotzen da, web aplikazioen zerbitzaria instalatu eta konfiguratu baino lehen (edukien lehen blokea), edukien bigarren blokeko honako eduki hauek irakastea: edukien kudeatzaileen motak, erabilera lizentziak eta funtzionamendu eskaerak, hainbat web teknologiaren erabilerari lotuta daudenak. Horrela, ikasleak ohituko dira edukien kudeatzaileen eta web aplikazioen motetara eta ondoren haien ezaugarriak eta erabilera aukerak ikasiko dituzte.

Modulu honetan ezarritako edukien blokeei loturik, horiek garatzen laguntzeko zenbait jarduera proposatzen dira:

-Edukien hainbat kudeatzaile mota (wiki-ak, foroak, blogak, ikasgela birtualetarako plataformak...) eta 2.0 web inguruneko aplikazio nagusietako batzuk (adibidez, laster-marka sozialak, sindikazio erremintak...) sarean bilatu eta erabiltzea.

-Web ofimatikako aplikazioren bat sarean bilatu eta erabiltzea.

-Edukien kudeatzaile bat hautatzea. Software libreko aplikazioa iradokitzen da, edukien atari dinamikoa sortzea ahalbidetzen baitu. Garatu beharreko webgunearen gaiak moduluko irakasleak proposatu edo ikasleak berak hauta ditzake.

-Edukien kudeatzailea instalatzea. Ikasgelako intraneteko ekipamendu bakoitza prestatuko da garapeneko zerbitzari gisa, web zerbitzaria, datu-baseen sistema kudeatzailea eta zerbitzari gidoien lengoaia instalatuz eta konfiguratuz. Hiru erremintak batzen dituen aplikazioa erabil liteke.

-Administrazioari dagokionez, mota honetako jarduerak egin litezke:

  • Web zerbitzarian moduluak eta segurtasun mekanismoak erabiltzea, baita segurtasuna konfiguratzeko parametroak ere datu-basean eta zerbitzariaren script lengoaian.
  • Garatu beharreko gunearen egitura eta antolamendua diseinatzea: bistaratze interfazea, menuen antolamendua...
  • Erabiltzaile kontuak sortzea hainbat rol edo profilekin.
  • Beste erabiltzaile batzuen edukiak ikuskatu, editatu eta argitaratzeko lanak.
  • Osagarriak, osagaiak, moduluak eta abar instalatu eta konfiguratzea.
  • Kudeatzailea bera eta azken bertsioei gehitutako osagaiak eguneratzea, gune seguruetatik behera kargatuz.
  • Datu-baseen eta web atariko fitxategien segurtasun-kopiak egitea.

-Edukiak sortzeari dagokionez, honako jarduera hauek egin litezke, besteak beste:

  • Informazioa hainbat formatutan (soinua, bideoa, irudia...) duten dokumentuak sortzea.
  • Gunerako interesgarriak diren moduluak (adibidez, bilatzailea, egutegia, gaiari buruzko artikuluak, azken berriak...) konfiguratzea.
  • RSS teknologia erabiltzea, beste erabiltzaile batzuk webgunean sindikatzeko eta kanpoko beste berri iturri batzuekin lotzeko.
  • Lankidetza partaidetzako erremintak gehitzea, hala nola iruzkinak, wiki-ak, foroak, blogak...

-Ikasgelako intraneteko ekipamenduetan web ofimatikako aplikazioren bat instalatu, konfiguratu eta erabiltzea, on line dokumentuak sortzeko eta partekatzeko.

-Datu-baseetarako sarbidea duten web programak egitea, jada instalaturiko zerbitzariaren lengoaia erabilita. Programa horiek ekipamendu guztietan probatuko dira.

-Funtzionaltasun berriren bat egokitu edo sortzea kudeatzailerako (adibidez, txantiloia egitea), aurreko lengoaia erabilita.

Jarduera horiek egiteko, komenigarria izanen litzateke beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-gela izatea. Jarduerak egiteko behar diren baliabide eta erreminta guztiak sarean eskura daitezke, adibidez, kode irekiko softwarea.

Beste modulu batzuekiko erlazioei dagokienez, Web aplikazioen ezarpena moduluak eta Sare zerbitzuak eta Internet izenekoak berdinak dituzte web zerbitzari seguru baten instalazioari dagozkion edukiak. Zerbitzuaren konfigurazio zehatza sakonago landuko da Sare zerbitzuak eta Internet izeneko moduluan, nahiz eta, edukien sekuentziazioa dela-eta, beharbada aurretik instalatuko den Web aplikazioen ezarpena izenekoan. Halaber, ostatu zerbitzarian konfiguraturiko FTP sare zerbitzua erabiltzen ahalko da, kudeatzailea eta datu-basea ekipamendu lokala ez den beste zerbitzari batera gora kargatzeko probak egiteko. RSS teknologiari eta edukien sindikazioari buruzko kontzeptuak modulu honetan aztertuko dira, lehenik eta behin, eta beraz, hori kontuan hartu beharko da Sare zerbitzuak eta Internet moduluan.

Amaitzeko, lehen mailako Marka lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak moduluan gidoien lengoaien oinarriei lotutako edukiak irakats litezke. Horrela bada, hori kontuan hartu beharko da, Web aplikazioen ezarpena ematerakoan.

Lanbide modulua: Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

Kodea: 0377.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Datu-baseen sistema kudeatzaileak ezartzen ditu, haien ezaugarriak aztertzen ditu eta sistemaren eskaerak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten elementu bakoitzaren erabilgarritasuna eta eginkizuna ezagutu dira.

b) Datu-baseen sistema kudeatzaile nagusien ezaugarriak aztertu dira.

c) Datu-baseen sistema kudeatzailea hautatu da.

d) Instalazioa egiteko beharrezko softwarea identifikatu da.

e) Hardware eskaerak betetzen direla egiaztatu da.

f) Datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu dira.

g) Instalazio prozesua dokumentatu da.

h) Errore-mezuek eta erregistro-fitxategiek emandako informazioa interpretatu da.

i) Instalazioaren gorabeherak konpondu dira.

j) Datu-baseen sistema kudeatzailearen funtzionamendua egiaztatu da.

2. Datu-baseen sistema kudeatzailea konfiguratzen du eta zehaztapen teknikoak eta ustiapen eskaerak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema kudeatzailea abiarazteko eta geldiarazteko baldintzak deskribatu dira.

b) Datu-basearen motorra hautatu da.

c) Administrazio kontuak bermatu dira.

d) Sistema kudeatzailearen erremintak eta bezero softwarea konfiguratu dira.

e) Sistema kudeatzailearen sareko konektagarritasuna konfiguratu da.

f) Datu-baseen ezaugarri lehenetsiak definitu dira.

g) Konexioei buruzko parametroak (denbora-mugak, gehieneko konexio kopurua eta abar) definitu dira.

h) Konfigurazio prozesua dokumentatu da.

3. Sarbide kontroleko metodoak ezartzen ditu eta sistema kudeatzailearen lengoaiaren morroiak, erreminta grafikoak eta komandoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikuspegi pertsonalizatuak sortu dira erabiltzaile mota bakoitzerako.

b) Taulen eta ikuspegien sinonimoak sortu dira.

c) Erabiltzaile kontuak definitu eta kendu dira.

d) Datu-baseen eta haien elementuen gaineko pribilegioak identifikatu dira.

e) Pribilegioak multzokatu eta desmultzokatu dira.

f) Pribilegioak esleitu eta kendu zaizkie erabiltzaileei.

g) Pribilegio taldeak esleitu eta kendu zaizkie erabiltzaileei.

h) Segurtasun eskaerak betetzen direla bermatu da.

4. Kudeatzailearen administrazio zereginak automatizatzen ditu, horiek deskribatzen ditu eta sententzia gidoiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Administrazio zereginak automatizatzearen garrantzia ezagutu da.

b) Gidoien exekuzio metodoak deskribatu dira.

c) Gidoiak idazteko erabilgarri dauden erremintak identifikatu dira.

d) Gidoiak definitu eta erabili dira, zereginak automatizatzeko.

e) Disparadoreak aktibatzen ahal dituzten gertaerak identifikatu dira.

f) Disparadoreak definitu dira.

g) Fluxuaren kontrol egiturak erabili dira.

h) Neurriak hartu dira, informazioaren osotasunari eta funtsari eusteko.

5. Sistemaren errendimendua optimizatzen du, monitorizazio teknikak aplikatzen ditu eta egokitzapenak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema kudeatzailerako erabilgarri dauden monitorizazio erremintak identifikatu dira.

b) Indizeak sortzearen alde onak eta txarrak deskribatu dira.

c) Indizeak sortu dira tauletan eta ikuspegietan.

d) Datu-basearen egitura optimizatu da.

e) Sistema kudeatzailearen baliabideak optimizatu dira.

f) Kontsulten errendimenduari buruzko informazioa lortu da, horiek optimizatzeko.

g) Errendimendu alertak programatu dira.

h) Aldaketak egin dira sistema eragilearen konfigurazioan, kudeatzailearen errendimendua hobetzeko.

6. Erabilgarritasun irizpideak aplikatzen ditu, horiek aztertzen ditu eta sistema kudeatzailearen konfigurazioa doitzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base banatuen erabilgarritasuna ezagutu da.

b) Informazioa fragmentatzeko politikak deskribatu dira.

c) Datu-base banatu homogeneoa ezarri da.

d) Datu-base banatua sortu da, lehendik dauden datu-baseen multzoa gehituz.

e) "Nodo" nagusia eta hainbat "morroi" konfiguratu dira, lehenaren erreplikazioa egiteko.

f) Kateko erreplikazio sistema konfiguratu da.

g) Zenbait nodo gelditzeak sistema banatuen eta erreplikatuen gainean duen eragina egiaztatu da.

Edukiak.

Datu-baseen sistema kudeatzaile baten instalazioa eta konfigurazioa:

-Datu-baseen sistema kudeatzailearen (SGBD) eginkizunak. Osagaiak. Motak.

-Datu-baseen sistema kudeatzailearen arkitektura. ANSI/SPARC arkitektura.

-Datu-baseen sistema kudeatzaile komertzialak eta libreak.

-Datu-baseen geruza bakarreko sistema kudeatzaileak:

  • Instalatzea.
  • Parametro garrantzitsuenak konfiguratzea.

-Datu-baseen bi geruzako sistema kudeatzaileak:

  • Instalatzea.
  • Konfiguratzea.

-Interfaze estandarrak (ODBC, JDBC), konektoreak.

-Datu hiztegiaren egitura.

-LOG fitxategiak.

Informaziorako sarbidea:

-Ikuspegiak sortu, aldatu eta kentzea.

-Erabiltzaileak administratzea:

  • Erabiltzaileak sortu eta kentzea.
  • Eskubideak esleitu eta desesleitzea erabiltzaileei.
  • Rolak definitzea. Rolak esleitu eta desesleitzea erabiltzaileei.

-Datuen babesari buruz indarra duen lege araudia.

Zereginen automatizazioa: administrazio gidoiak sortzea:

-Gidoiak sortzeko erremintak; exekuzio prozedurak.

-Administrazio zereginak planifikatzea gidoien bidez.

-Gertaerak.

-Sistema disparadoreak.

-Salbuespenak.

Errendimenduaren optimizazioa: monitorizazioa eta optimizazioa:

-Sistema kudeatzailean erabilgarri dauden monitorizazio erremintak.

-Monitorizatzen ahal diren elementuak eta parametroak.

-Optimizazioa.

-Erremintak eta sententziak, indizeak kudeatzeko.

-Erremintak, errendimendu alertak sortzeko.

Erabilgarritasun irizpideak aplikatzea datu-base banatuei eta erreplikatuei:

-Datu-base banatuak.

-Datu-baseen sistema kudeatzaile banatuen motak.

-Datu-baseen sistema kudeatzaile banatu baten osagaiak.

-Fragmentazio teknikak.

-Esleipen teknikak.

-Kontsulta banatua.

-Transakzio banatuak.

-Datu-base banatuei buruzko kontsultak optimizatzea.

-Erreplikazioa.

-"Nodo nagusia" eta "nodo morroiak" konfiguratzea.

Orientabide didaktikoak.

Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa izeneko moduluaren xedea da ikasleei prestakuntza ematea datu-baseen eragiketa lanak egiteko gai izan daitezen. Lan hori eginen dute datu-baseen administratzailearen ikuskapenpean. Horretarako, datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu, konfiguratu eta administratzeko eragiketei buruzko jakintza aurreratuak izan beharko lituzkete, estrategiak eta erabakiak administratzaileari dagozkiola kontuan hartuta beti.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa curriculum honen barnean dagokion atalean agertutako bera da.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da. Ahal den neurrian, benetako kasuen erabilerari garrantzi handia emanen zaio; arrazoi logikoak direla-eta, jarduera gehienak ikasgelan egin beharko dira eta etxean egin beharreko zereginak osagarriak baino ez dira izanen. Iradokizun moduan, jarraian jarduera batzuk proposatzen dira, aurretik aipatu diren edukiekin batera garatu beharko liratekeenak:

-"Datu-baseen sistema kudeatzaile baten instalazioa eta konfigurazioa" gaikako blokean instalazio osoak eta hainbat konfigurazio egitea gomendatzen da, erabilgarri dauden datu-baseen sistema kudeatzaile libreekin eta jabedunekin.

-"Informaziorako sarbidea" izeneko blokean gomendagarria izanen litzateke ikasleek ikuspegien eta erabiltzaileen definizioak egitea ahalik eta zehatzen. Arreta berezia jarriko da hartutako erabakiak eragin dituzten arrazoietan eta bereziki kontuan hartuko dira informazioaren segurtasuna eta datuen babesetik ondorioztatzen diren kontu guztiak.

-"Zereginen automatizazioa: administrazio gidoiak sortzea" izeneko gaian, komeni da gidoiak garatzen dituzten jarduera praktikoak egitea, bai horiek erabiltzeak dakartzan alde onak, bai prozedura lengoaia eta datuak definitzeko lengoaia lotzeko modua, ulertzeko.

-"Errendimenduaren optimizazioa: monitorizazioa eta optimizazioa" gaikako blokean komenigarria izanen litzateke datu-baseen sistema kudeatzaileetan horretarako erabilgarri dauden erreminta grafikoak erabiltzen dituzten adibide praktikoak egitea eta optimizaziotik, indizeen kudeaketatik eta sistema eragilearen konfigurazioetatik ondorioztatutako hobekuntzak egiaztatzea.

-"Erabilgarritasun irizpideak aplikatzea datu-base banatuei eta erreplikatuei" gaian jarduera praktikoak egin beharko lirateke datu-base banatuen instalazioari eta konfigurazioari dagokienez zein arkitektura horrek behar dituen berariazko eragiketei dagokienez.

Eskolak behar bezala garatzeko, komenigarria izanen litzateke sareko ekipamenduak eta Interneterako konexioa dituen lantegi-gela izatea. Era berean, garrantzitsua izanen litzateke ordenagailuetako batzuek datu-baseen hainbat zerbitzari instalatzeko behar diren software eta hardware konfigurazioak izatea, baita proiektagailua ere.

Alde horretatik, gomendagarria da ikasgela berean irakasten duten irakasleek batera planifikatzea software eta hardware konfigurazioak, zer instalatzen den eta noiz instalatzen den zehaztuta.

Modulu honek erlazio garrantzitsua eta osagarria du Datu-baseen kudeaketa izeneko moduluarekin. Izan ere, horrekin batera, euskarria da eta, batzuetan, gainjarri eta/edo elkar osatzen duten gaiak dituzte. Beraz, modulu horiek ematen dituzten irakasleek hori kontuan hartu beharko lukete, koordinazio egokia ezartze aldera.

Lanbide modulua: Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

Kodea: 0378.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Informazioaren prozesaketa segururako jarraibideak eta jarduerak hartzen ditu eta sistema informatiko baten ahuleziak eta hori bermatu beharra ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioaren pribatutasuna, koherentzia eta erabilgarritasuna bermatzearen garrantzia baloratu da sistema informatikoetan.

b) Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko ezberdintasunak deskribatu dira.

c) Sistema informatiko baten ahulezia nagusiak sailkatu dira, haien tipologiaren eta jatorriaren arabera.

d) Gizarte ingeniaritzako teknikek iruzur informatikoetan duten eragina egiaztatu da.

e) Pasahitzei buruzko politikak hartu dira.

f) Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan alde onak baloratu dira.

g) Enkriptaketa teknikak aplikatu dira, informazioa biltegiratu eta bidaltzeko.

h) Perimetroa babesteko plan integrala ezarri beharra ezagutu da, batez ere sare publikoetara konektaturiko sistemetan.

i) Auzitegi analisiaren faseak identifikatu dira sistema baten aurkako erasoetan.

2. Segurtasun aktiboko mekanismoak ezartzen ditu eta sistemaren mehatxuen edo erasoen aurkako neurriak hautatu eta egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten aurkako mehatxu logikoen mota nagusiak sailkatu dira.

b) Ekipamenduan instalaturiko aplikazioen jatorria eta autentifikazioa egiaztatu dira, baita sistema eragilearen eguneratze egoera ere.

c) Eraso ohikoenen anatomia identifikatu da, baita erabilgarri dauden prebentzio neurriak eta aringarriak ere.

d) Mehatxu, eraso eta software maltzurraren hainbat mota aztertu dira exekuzio ingurune kontrolatuetan.

e) Berariazko aplikazioak ezarri dira, mehatxuak antzemateko eta software maltzurra kentzeko.

f) Enkriptaketa teknikak eta sinadura eta ziurtagiri digitalak erabili dira sare publikoen erabileran oinarritutako lan ingurunean.

g) Hari gabeko sareetan erabilitako protokoloen segurtasun neurriak ebaluatu dira.

h) Sistema batean exekutatzen diren sare zerbitzuak inbentariatu eta kontrolatu beharra ezagutu da.

i) Sarkinak antzemateko sistemen motak eta ezaugarriak deskribatu dira.

3. Sistema informatiko baterako urruneko sarbidearen teknika seguruak ezartzen ditu eta segurtasun plana interpretatu eta aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare publikoetarako konexioa duten sistemen ohiko agertokiak deskribatu dira, barneko sarea indartu behar dutenak.

b) Sistema baten arrisku guneak sailkatu dira, perimetro segurtasuneko irizpideen arabera.

c) Komunikazio protokolo seguruak eta haien aplikazio eremuak identifikatu dira.

d) Sare pribatu birtualak konfiguratu dira, hainbat mailatako protokolo seguruen bidez.

e) Zerbitzari bat ezarri da urruneko kokapenetatik barneko sarera sartzeko pasagune gisa.

f) Balizko autentifikazio metodoak identifikatu eta konfiguratu dira, urruneko erabiltzaileak pasagunearen bidez sartzeko.

g) Urruneko autentifikazio zerbitzaria instalatu, konfiguratu eta gehitu da pasagunean.

4. Suebakia ezartzen du sistema informatikoa bermatzeko, haren prestazioak aztertzen ditu eta barneko sareranzko trafikoa kontrolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Suebakien ezaugarriak, motak eta eginkizunak deskribatu dira.

b) Trafikoaren iragazketa egiten duten mailak sailkatu dira.

c) Suebakiak instalatzea planifikatu da, sareko zenbait gunetarako sarbideak mugatzeko.

d) Iragazkiak konfiguratu dira suebaki batean, iragazketa arauen zerrenda batetik abiatuta.

e) Suebakien gertaeren erregistroak berrikusi dira, arauak zuzen aplikatzen direla egiaztatzeko.

f) Softwareko zein hardwareko aukerak probatu dira, suebakiak ezartzeko.

g) Konektagarritasun arazoak diagnostikatu dira bezeroetan, suebakiek eragindakoak.

h) Dokumentazioa egin da, suebakiaren instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzkoa.

5. "Proxy zerbitzariak ezartzen ditu eta zerbitzuaren funtzionamendu segurua bermatzen duten konfigurazio irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proxy motak, horien ezaugarriak eta eginkizun nagusiak identifikatu dira.

b) "Proxy-cache" zerbitzaria instalatu eta konfiguratu da.

c) Autentifikazio metodoak konfiguratu dira proxyan.

d) Proxy bat konfiguratu da modu gardenean.

e) Proxy zerbitzaria erabili da, web sarbideko mugak ezartzeko.

f) Bezeroek proxyra sartzeko zituzten arazoak konpondu dira.

g) Proxyaren funtzionamendu probak egin dira eta haren jarduera monitorizatu da erreminta grafikoen bidez.

h) Proxy zerbitzari bat konfiguratu da modu alderantzikatuan.

i) Dokumentazioa egin da, proxy zerbitzarien instalazioari, konfigurazioari eta erabilerari buruzkoa.

6. Erabilgarritasun handiko soluzioak ezartzen ditu, birtualizazio teknikak erabiltzen ditu eta proba inguruneak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabilgarritasun handiko soluzioak ezartzea behar duten kasuak eta egoerak aztertu dira.

b) Hardware soluzioak identifikatu dira, sistema baten funtzionamenduan jarraitutasuna bermatzeko.

c) Sistemen birtualizazioaren aukerak ebaluatu dira, erabilgarritasun handiko soluzioak ezartzeko.

d) Zerbitzari erredundantea ezarri da, zerbitzari nagusia eroriz gero zerbitzuen jarraitutasuna bermatzen duena.

e) Karga orekagailua ezarri da, barneko sarearen sarreran.

f) Biltegiratze erredundanteko sistemak ezarri dira zerbitzarien eta berariazko gailuen gainean.

g) Lukua sistemen erabilgarritasuna ebaluatu da, sistemaren fidagarritasuna eta produktibitatea handitzeko.

h) Etorkizuneko soluzioak aztertu dira goranzko eskaera duen sistema baterako.

i) Soluzioak eskematizatu eta dokumentatu dira erabilgarritasun handia behar duten hainbat kasutarako.

7. Segurtasunari eta datuen babesari buruzko legedia eta araudia ezagutzen ditu eta haien garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu pertsonalen babesari buruzko legedia deskribatu da.

b) Biltegiraturiko informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatu beharra zehaztu da.

c) Datuen fitxategien prozesaketan eta mantentze-lanetan esku hartzen duten lege figurak identifikatu dira.

d) Pertsonei buruzko datu pertsonalak horien esku jarri beharra egiaztatu da.

e) Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko egungo legedia deskribatu da.

f) Informazioaren segurtasunaren kudeaketari buruzko arauak egiaztatu dira.

g) Aplikatzen ahal den lege araudia ezagutu eta errespetatu beharra ulertu da.

Edukiak.

Segurtasun informatikoko jarraibideak hartzea:

-Fidagarritasuna, konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna.

-Elementu ahulak sistema informatikoan: hardwarea, softwarea eta datuak.

-Sistema informatiko baten ahulezia nagusiak aztertzea:

  • "Ahulezia" kontzeptua.
  • Ahuleziak eskaneatzea. Segurtasun auditoretzak.

-Mehatxuak. Motak:

  • Mehatxu fisikoak.
  • Mehatxu logikoak. Birusak, troiarrak eta zizareak, besteak beste.

-Segurtasun fisikoa eta ingurunekoa:

  • Ekipamenduen eta zerbitzarien kokapena eta babes fisikoa.
  • Etenik gabeko elikadurak.
  • Elikadura iturri erredundanteak.

-Segurtasun logikoa:

  • Kriptografia. Enkriptaketa simetrikoa. Enkriptaketa asimetrikoa. Hash eginkizunak. Ziurtagiri digitalak.
  • Sarbide kontrolaren zerrendak.
  • Erabiltzaileen autentifikazio motak: pasahitzak. Txartel adimendunak. Sistema biometrikoak.
  • Pasahitzei buruzko politiken ezarpena.
  • Biltegiratzeko politikak.
  • Segurtasun-kopiak eta babes irudiak.
  • Biltegiratzeko baliabideak.

-Auzitegi azterketa sistema informatikoetan:

  • Ebidentziak atzematea.
  • Ebidentziak aztertzea.
  • Azterketa erremintak.

Segurtasun aktiboko mekanismoen ezarpena:

-Erasoak eta aurkako neurriak sistema pertsonaletan:

  • Erasoen sailkapena. Eraso mota ohikoenak.
  • Erasoen anatomia eta software maltzurraren azterketa.
  • Posta elektronikoa: spam-a, hoax-a eta phishing-a, besteak beste.
  • Prebentzio erremintak. Instalazioa eta konfigurazioa.
  • Erreminta aringarriak. Instalazioa eta konfigurazioa.
  • Sistemak eta aplikazioak eguneratzea.
  • Segurtasuna sare publikoetarako konexioan. Enkriptaketa. Sinadura digitala.
  • Jarraibide eta praktika seguruak.

-Segurtasuna sare korporatiboan:

  • Trafikoaren monitorizazioa sareetan.
  • Segurtasuna hari gabeko komunikazioetarako protokoloetan. IEEE 802.1x.
  • Sare zerbitzuen balizko arriskuak.
  • Sartzeko saioak. Pasahitzak kopiatzea. Atzeko ateak eta exploit-ak.

Urruneko sarbideko tekniken ezarpena. Perimetro segurtasuna:

-Perimetro segurtasunaren oinarrizko elementuak:

  • Mugako routerra.
  • Suebakia.

-Sareko perimetroak. Zona desmilitarizatuak.

-Azpisare babestuko arkitektura ahula.

-Azpisare babestuko arkitektura sendoa.

-Sare pribatu birtualak. VPN motak:

  • Ingurunetik ingurunera.
  • Urruneko sarbidea.

-Alde onak eta txarrak, linea dedikatuen aldean.

-Enkriptaketa teknikak. Gako publikoa eta gako pribatua:

  • VPN lotura mailan. PPTP. L2TP, besteak beste.
  • VPN sare mailan. SSL, IPSec.
  • VPN aplikazio mailan. SSH.

-Urruneko sarbideko zerbitzariak:

  • Autentifikazio protokoloak.
  • Sarbide parametroen konfigurazioa.
  • Autentifikazio zerbitzariak.

Suebakien instalazioa eta konfigurazioa:

-Suebakien erabilera.

-Datuen paketeen iragazketa.

-Suebaki motak. Ezaugarriak. Eginkizun nagusiak.

-Suebakien software libreen eta jabedunen instalazioa. Kokalekua.

-Suebakiak iragazteko arauak.

-Funtzionamendu probak. Zundaketa.

-Suebaki baten gertaeren erregistroak.

-Hardware bidezko suebakiak.

Proxy zerbitzarien instalazioa eta konfigurazioa:

-Proxy motak. Ezaugarriak eta eginkizunak.

-Proxy zerbitzariak instalatzea.

-Proxy bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Biltegiratzea konfiguratzea proxy baten cachean.

-Iragazkiak konfiguratzea. Sarbide kontrolaren zerrendak. Zerrenda beltzak.

-Autentifikazio metodoak proxy batean.

Erabilgarritasun handiko soluzioen ezarpena:

-Definizioa eta helburuak.

-Erabilgarritasun handiko konfigurazioak aztertzea:

  • Etenik gabeko funtzionamendua.
  • Datuen osotasuna eta zerbitzua berreskuratzea.
  • Zerbitzu erredundanteak.
  • Lukua sistemak.
  • Karga orekagailuak.

-Erabilgarritasun handiko soluzioak instalatu eta konfiguratzea.

-Sistemen birtualizazioa. Motak.

-Sistemen birtualizazioaren aukerak.

-Birtualizaziorako erremintak. Norberarenak eta enpresarenak.

-Makina birtualak konfiguratu eta erabiltzea.

-Erabilgarritasun handia eta birtualizazioa.

-Zerbitzuak simulatzea birtualizazioaren bidez.

Segurtasunari buruzko legedia eta arauak:

-Datuen babesari buruzko legedia. Datu Pertsonalak Babesteko Legea (DPBL).

-Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta posta elektronikoari buruzko legedia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da sistema eragileetan zein ordenagailuen sareetan segurtasun informatikoaren (informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna) aurkako erasoetan gaur egun zein metodo erabiltzen diren neurri handienean eta zein arma ezartzen ahal diren eraso horietatik babesteko deskribatzea.

Ikasgelan erasoei buruzko praktikak egiteko orduan, komenigarria izanen litzateke eraso horiek Sareen plangintza eta administrazioa moduluan aztertutako komunikazio protokoloetara bideratzea, adibidez, ARP pozoidura bezalako erasoak, IP helbideen "spoofing" erasoak, TCP atakak eskaneatzea eta abar.

Halaber, moduluak hari gabeko sareen segurtasuna aztertzen du, 802.1x estandarrean oinarritutako enpresa soluzioak ezarrita, baita Radius autentifikazio zerbitzarien erabilera ere. Gaur egun, argi dago hari gabeko sareak ez direla seguruak berez eta sare kableatuek baino ardura handiagoa behar dutela seguruak izateko.

Bigarren zatian erabilgarritasun handiko soluzioak aztertzen dira, zenbait ustekabeko (adibidez, hardwarearen hutsegiteak, hutsegite elektrikoak edo sarekoak) gertatuz gero, sistemek funtzionatzen jarrai dezaten bermatzeko. Zerbitzarien birtualizazio teknikak erabiltzen dira, baliabideen erabilgarritasuna bermatzen duten zerbitzarien lukuak, erreplikazioa eta karga oreka ezartzeko.

Modulu honen jarraipen zuzena egiteko, argi izan behar da "komunikazioak" kontzeptua, eta bereziki OSI arkitekturari eta TCP/IP protokolo multzoari dagozkienak.

Komenigarritzat jotzen da modulu honetan ezarri diren edukiak hurrengo sekuentzian antolatzea:

-Segurtasun informatikoari buruzko kontzeptuak. Konfidentzialtasuna. Osotasuna. Erabilgarritasuna.

-Kriptografia simetrikoa. Ezkutuko gakoa.

-Kriptografia asimetrikoa. Gako publikoa.

-Eraso pasiboak. Gizarte ingeniaritza, usnariak.

-Eraso aktiboak. Atakak eskaneatzea. Ahuleziak eskaneatzea.

-Segurtasuna hari gabeko sareetan.

-Sare korporatiboen babesa. Perimetro segurtasuna.

-Suebakiak instalatu eta konfiguratzea.

-Sare pribatu birtualak instalatu eta konfiguratzea.

-Araudia. Datu Pertsonalak Babesteko Legea (DPBL).

-Erabilgarritasun handiko soluzioak instalatu eta konfiguratzea.

-Birtualizazio teknikak.

Moduluaren hasieran enkriptaketa, justifikazioa eta aplikazioak aztertzea iradokitzen da; oinarrizko hurbilketa eginen da eta ondoren algoritmo enkriptatuen mota erabilienen sailkapena eta ohiko protokolo eta aplikazioetan (esate baterako, hari gabeko sareetan edo disko gogor baten datuen enkriptaketan) duten aplikazioa aztertuko da; amaitzeko, sare pribatu birtualak (VPN) sortuko dira eta bereziki, horien bi ezarpen: SSL protokoloak erabiltzen dituztenak eta IPSec protokoloak erabiltzen dituztenak.

Garrantzitsua da ikasleek dauden autentifikazio motak, haiei loturiko protokoloak eta aplikazio ohikoenak ezagutzea. Beraz, zenbait kontzeptu (adibidez, autentifikazioa eta enkriptaketa) oso garrantzitsuak dira modulu honetan eta komenigarria izanen litzateke ongi ulertzen direla bermatzea, babes teknikak ezartzeko orduan modu praktikoan aplikatzeko asmoz.

Halaber, eraso motak aztertzen dira eta beren artean lotuta egoten ahal diren kategorietan banatzen dira, kategoria batean metodo bat erabiltzeak beste kategoria batzuetan beste metodo batzuk erabiltzea ahalbidetzen baitu. Adibidez, pasahitz bat kopiatu eta gero, sarkin batek saioa hasten du legezko erabiltzaile gisa, fitxategietan nabigatzeko eta sistemaren ahuleziak ustiatzeko. Kategoria horien artean, honako hauek bereizten ahal dira:

-Sistema eragileen aurkako erasoak.

-Aplikazioen aurkako erasoak.

-Sistemaren konfigurazioaren aurkako erasoak.

Balizko defentsa motak ere aztertzen dira eta ahulezien eskanerrak, sarkinak antzemateko sistemak eta batez ere perimetro defentsako teknikak (hala nola suebakien instalazioa eta konfigurazioa eta sare pribatu birtualak -VPN-) erabiltzea sustatzen da.

Amaitzeko, moduluaren bigarren zatiari helduko diogu, horretan erabilgarritasun handiari eta birtualizazioari buruzko edukiak aztertuko direla. Oinarrian asmoa birtualizazio zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea eta hainbat makina birtual instalatzea eta konfiguratzea da.

Deskribatu diren edukiei dagokienez, jarraian jarduera batzuk iradokitzen dira:

-Gako publikoko azpiegitura (PKI) instalatu eta konfiguratzea.

Kontua PKI instalatu eta konfiguratzea izanen litzateke, ziurtagiriak ematen dituen entitate baten eginkizunak egiten dituen zerbitzaria, web zerbitzaria, posta zerbitzaria eta bezero ekipamendua barne. Transakzio guztiak modu seguruan egiten direla egiaztatu behar da. Ekipamendu horiek guztiak birtualizazio softwarearen bidez instala daitezke.

-TCP/IP sareen aurkako eraso teknikak.

Laborategiko ingurunean TCP/IP protokoloaren pean dauden ordenagailuen sareak ukitzen ahal dituzten segurtasun eta ahulezia mehatxu nagusiak ustiatzea. Egin beharreko zereginak honako hauek izan litezke, besteak beste:

-Paketeak antzematea sare kommutatu batean.

-Bidegabe sartzeari buruzko testa.

-Erabiltzaile politikei eta pasahitzei buruzko auditoretza.

-Suebakiak instalatu eta konfiguratzea.

Bi sare interfazeak dituen suebakiak bananduriko barneko sare lokala eta kanpoko sarea dituen laborategiko ingurunean, suebakia konfiguratzea, kanpoko saretik barneko sarera sartzea mugatzeko. Gauzak horrela, bakarrik baimenduko da web zerbitzari batera, urruneko sarbide batera (telnet edo ssh) eta sare lokaleko VPN batera sartzea eta ekintzen hurrengo sekuentzia egitea:

-Erabat onartzea eta berariaz ukatzea.

-Erabat ukatzea eta berariaz onartzea.

-Hari gabeko sareak seguru bihurtzea.

Bai hari gabeko sarbidea (edo hari gabeko routerra), bai hari gabeko konexioa izan nahi duten eta hari gabeko txartelak dituzten gailuak dituen laborategiko ingurunean, oinarrizko segurtasun neurri batzuk (MAC iragazketa, sarearen izena ezkutatzea) eta neurri aurreratuak (Radius zerbitzariaren aurkako autentifikazioa) ezartzea, gure sarea ahalik eta seguruena izan dadin.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria da lantegi-gela izatea, bertan ikasleek kasu praktikoak eta simulazioak egiteko. Komenigarria izanen litzateke honako hauek erabiltzea, besteak beste: ahulezien eskanerraren motako softwarea, sarkinak antzemateko softwarea, sareen aztertzaileak edo usnariak, simulazio enkriptatuen softwarea, suebakien softwarea, birtualizazioa eta abar.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, Segurtasuna eta erabilgarritasun handia modulua zikloko zenbait modulurekin lotuta dago, batez ere Sareen plangintza eta administrazioa eta Sare zerbitzuak eta Internet izenekoekin eta, neurri txikiagoan, Web aplikazioen ezarpena moduluarekin. Horien artean, erlazio estuena Sare zerbitzuak eta Internet moduluarekin du, zerbitzuak eta TCP/IP protokoloak (https, secure shell...) seguru bihurtzeko segurtasun informatikoaren kontzeptuak erabiltzen baititu. Alde horretatik, komenigarria izanen litzateke bi moduluak sinkronizatzea. Izan ere, datuen enkriptaketari, sinadura digitalari eta ziurtagiri digitalei buruzko alderdiak modulu honetan landu beharko lirateke aldez aurretik. Era berean, Segurtasuna eta erabilgarritasun handia moduluak perimetro segurtasuneko soluzio osagarriak eskaintzen ditu, hala nola zona desmilitarizatuak (DMZ) eta sare pribatu birtualak (VPN), zerbitzuen defentsan batera lan egiten dutenak.

Lanbide modulua: Sareko sistema
informatikoak administratzeko proiektua

Kodea: 0379.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi dira.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin da.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola abiarazi edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

e) Exekuzioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu dira.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

g) Exekuzioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

h) Hura exekutatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0380.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira, erabakiak hartzeko.

b) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza eta lanbide ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu dira Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, sistema informatikoen administrazioaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0382.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak.

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu da.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota erlazionatu egin dira enpresa jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu da.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Garatu behar duen lan prozedura antolatzen du, berariazko dokumentazioa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatuko den zeregin motari dagokion araudia edo bibliografia interpretatu da.

b) Egin beharreko prozesuaren edo zereginaren faseak definitu dira.

c) Lana planifikatu da, sekuentziak zehaztuz eta faseak lehenetsiz.

d) Agindutako zeregina egiteko behar diren ekipamenduak eta zerbitzu lagungarriak identifikatu dira.

e) Baliabide materialen hornidura eta biltegiratzea antolatu dira.

f) Faseak eta/edo zereginak egiteko ordena eta metodoa aintzat hartu dira.

g) Bete behar den araudia identifikatu da, zereginaren arabera.

4. Instalazioaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu, funtzionaltasunetatik eta ezarritako beharrizanetatik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu nagusiak identifikatu dira.

b) Ekipamenduen eta osagarrien ezaugarriak zehaztu dira eta haien eginkizunarekin erlazionatu dira.

c) Instalazioa konfiguratzen duten ekipamenduak eta elementuak dimentsionatu dira.

d) Instalazioaren programen eta osagaien inbentarioa egin da, ezarritako zehaztapenen arabera.

e) Hartu beharreko segurtasun neurri nagusiak deskribatu dira.

f) Instalazioari aplikatu beharreko araudia identifikatu da.

5. Sare lokaleko zerbitzuak eta Internet dituzten instalazioak diseinatu, abiarazi eta mantentzen parte hartzen du eta egindako esku-hartzea dokumentatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan plana ezarritako kalitate arauetara egokitu da.

b) Instalazio planak garatu dira eta etapak, zereginen zerrenda eta aurreikusitako denborak zehaztu dira.

c) Sistema eragilearen instalazioa eta/edo konfigurazioa egin da.

d) Sistema automatizatzeko zereginak garatu dira.

e) Sistemaren funtzionaltasuna egiaztatu da, ezarritako baldintzen arabera.

f) Ekipamenduei eta materialei buruz horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu dira.

g) Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu da.

h) Datuen segurtasun-kopiak egin dira, ezarritako segurtasun planaren arabera.

i) Egindako esku-hartzea dokumentatu da eta horretan egondako gorabeherak jaso dira.

6. Erabiltzaileei laguntza ematen die eta sistemaren ustiapenaren arazoak konpontzen ditu, ezarritako arauen eta denboren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileen beharrizanak identifikatu dira.

b) Sistemak egiten dituen prozesuak deskribatu dira eta erabiltzaileentzat ulergarriak diren oharrak eman dira.

c) Gorabeherak konpondu dira aurreikusitako denboraren barnean.

d) Erabiltzaileen prozesuei buruzko esku-hartzeak egin dira, ezarritako prozeduraren arabera.

e) Sistemaren baliabideak esleitu dira, erabiltzaileen beharrizanekin bat.

f) Erabiltzaileei laguntza eman zaien bitartean gertatu diren gorabeherak dokumentatu dira.

g) Instalazioen zerbitzu eta mantentze jarraibideen gidaliburuak landu dira.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan.

0369 LANBIDE MODULUA: SISTEMA ERAGILEEN EZARPENA (200 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0369-UF01(NA)

Sistema eragile jabedunen ezarpena

60

0369-UF02(NA)

Sistema eragile jabedunak komando moduan administratzea

40

0369-UF03(NA)

Sistema eragile libreen ezarpena

60

0369-UF04(NA)

Sistema eragile libreak komando moduan administratzea

40

0370 LANBIDE MODULUA: SAREEN PLANGINTZA ETA ADMINISTRAZIOA (200 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0370-UF01(NA)

Sare informatikoen oinarriak

60

0370-UF02(NA)

"Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak.

60

0370-UF03(NA)

Kommutazioa sare lokaletan.

40

0370-UF04(NA)

WAN sareetarako sarbidea. Internet.

40

0371 LANBIDE MODULUA: HARDWAREAREN OINARRIAK (120 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0371-UF01 NA)

Ekipamenduen eta unitate periferikoen konfigurazioa. Ordenagailuen arkitektura

50

0371-UF02(NA)

Mahai gaineko ekipamenduak mihiztatu, konfiguratu eta mantentzea

40

0371-UF03(NA)

Ekipamendu eramangarriak mihiztatu, konfiguratu eta mantentzea

30

0372 LANBIDE MODULUA: DATU-BASEEN KUDEAKETA (200 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0372-UF01(NA)

Datu-baseak: modelo erlazionala

50

0372-UF02 NA)

Datu-base erlazionalen diseinu fisikoa

50

0372-UF03(NA)

Datu-base erlazionalen kontsultak eta mantentze-lanak

50

0372-UF04(NA)

Informazioa datu-baseetan kudeatzea

50

0373 LANBIDE MODULUA: MARKA LENGOAIAK ETA INFORMAZIOA KUDEATZEKO SISTEMAK (120 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0373-UF01(NA)

XML lengoaia.

60

0373-UF02(NA)

XML aplikatzeko eremuak

60

NA01 LANBIDE MODULUA: INGELESA I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0381 LANBIDE MODULUA: ENPRESA ETA EKIMENA (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0381-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0381-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0381-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0374 LANBIDE MODULUA: SISTEMA ERAGILEEN ADMINISTRAZIOA (150 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0374-UF01(NA)

Direktorio zerbitzua sistema jabedunean administratzea

30

0374-UF02(NA)

Direktorio zerbitzua sistema librean administratzea

30

0374-UF03(NA)

Sistema eragile jabedunak administratzeko zereginak eta erremintak

30

0374-UF04(NA)

Sistema eragile libreak administratzeko zereginak eta erremintak

30

0374-UF05(NA)

Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzea

30

0375 LANBIDE MODULUA: SARE ZERBITZUAK ETA INTERNET (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0375-UF01(NA)

Sarea automatikoki konfiguratzeko (DHCP) eta izenak ebazteko (DNS) zerbitzuen kudeaketa

40

0375-UF02(NA)

Interneteko eta intraneteko ohiko zerbitzuen kudeaketa

60

0375-UF03(NA)

Berehalako mezularitzako zerbitzuaren, berrietako zerbitzuaren, banaketa zerrendetako zerbitzuaren eta audio eta bideo zerbitzuaren instalazioa eta konfigurazioa

30

0376 LANBIDE MODULUA: WEB APLIKAZIOEN EZARPENA (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0376-UF01(NA)

Edukien kudeatzaileen eta web ofimatikako aplikazioen instalazioa eta administrazioa

60

0376-UF02(NA)

Zerbitzariaren script lengoaiak dituen web programazioa. Edukien kudeatzaileen egokitzapena.

50

0377 LANBIDE MODULUA: DATU-BASEEN SISTEMA KUDEATZAILEEN ADMINISTRAZIOA (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0377-UF01(NA)

Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioaren oinarriak

30

0377-UF02(NA)

Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazio aurreratua

40

0378 LANBIDE MODULUA: SEGURTASUNA ETA ERABILGARRITASUN HANDIA (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0378-UF01(NA)

Eraso teknikak eta erremintak sare, sistema eta zerbitzuetan.

30

0378-UF02(NA)

Sare korporatiboen babesa. Perimetro segurtasuna

30

0378-UF03(NA)

Sare pribatu birtualak eta IPSec

30

0378-UF04(NA)

Erabilgarritasun handia eta birtualizazioa

20

0380 LANBIDE MODULUA: LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0380-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0380-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0380-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Sistema eragileen ezarpena

Kodea: 0369.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile jabedunen ezarpena.

Kodea: 0369 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Software jabedunaren instalazioa. Instalatu aurreko oharrak.

-Oinarrizko softwarea modu grafikoan administratzea.

-Informazioa administratu eta bermatzea.

-Domeinuak administratzea.

-Domeinurako sarbidea administratzea.

-Sistemaren errendimendua ikuskatzea.

-Segurtasun direktibak eta auditoretzak.

-Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa.

-Makina birtualak sistemaren proba ingurune gisa konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile jabedunak komando moduan administratzea.

Kodea: 0369 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Oinarrizko softwarea komando moduan administratzea.

-Fitxategi-sistema kudeatzea komandoen bidez.

-Fitxategi-sistema kudeatzea "script-BAT" oinarrizko prozesuen bidez.

-Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile libreen ezarpena.

Kodea: 0369 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Software librearen instalazioa. Instalatu aurreko oharrak.

-Oinarrizko softwarea modu grafikoan administratzea.

-Informazioa administratu eta bermatzea.

-LDAP domeinuak administratzea.

-LDAP zerbitzuetarako sarbidea administratzea.

-Sistemaren errendimendua ikuskatzea.

-Sarbide kontrola, segurtasuna eta auditoretzak.

-Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa.

-Makina birtualak sistemaren proba ingurune gisa konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile libreak komando moduan administratzea.

Kodea: 0369 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Oinarrizko softwarea komando moduan administratzea.

-Fitxategi-sistema kudeatzea komandoen bidez.

-Fitxategi-sistema kudeatzea script prozesuen/"Scripting"en bidez.

-Gorabeherak konpontzea eta laguntza teknikoa.

Lanbide modulua: Sareen plangintza eta administrazioa

Kodea: 0370.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sare informatikoen oinarriak.

Kodea: 0370 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ordenagailu sareen erabilera. OSI eta TCP/IP modeloak.

-Aplikazio geruzaren protokoloak eta eginkizunak.

-OSI garraio geruza. TCP eta UDP protokoloak.

-OSI sare geruza. IP helbideak. Azpisareen kalkulua.

-Datuen lotura geruza. MAC helbideak. Ingurunerako sarbidearen metodoak. Sare txartelak.

-Geruza fisikoa. Transmisio bide fisikoak.

-Ethernet sareak. Arkitekturak. Interkonexio gailuak. Helbideak konpontzeko protokoloa (ARP).

-IP helbideratzea. Azpisareen kalkulua.

-Helbideratze dinamikoko (CPD) protokoloak.

-Sareen kableatua. UTP kableatua sortzea. Komunikazio armairuak.

-Hari gabeko sareak. Elementuak. Segurtasun aurreratua hari gabeko sareetan.

Prestakuntza unitatea: "Banabidea" kontzeptuak eta protokoloak.

Kodea: 0370 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Banabidearen oinarriak. Router baten osagaiak. Router baten oinarrizko konfigurazioa. Routerraren eginkizunak: banabide taula eta bideen zehaztapena.

-Banabide estatikoa. Hurrengo jauziaren helbideak dituzten bide estatikoak. Irteera interfazea duten bide estatikoak. Banabide estatiko lehenetsiak eta bideen laburpena.

-Banabide dinamikoaren protokoloen oinarriak. Alde onak. Sailkapena. Administrazio metrikak eta distantziak.

-"Distantzia" bektorearen bidezko banabide protokoloak. Sarea aurkitzea. Bideraketa begiztak eta haien soluzioak.

-Luzera aldakorreko azpisareak (VSLM) eta CIDR. Klasedun helbideratzea. Klase gabeko helbideratzea. Bideen laburpena.

-RIPv1 eta RIPv2 protokoloak. Ezarpena eta administrazioa.

-Loturaren egoera protokoloak. OSPF protokoloa.

Prestakuntza unitatea: Kommutazioa sare lokaletan.

Kodea: 0370 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sare lokal kommutatuak.

-Switch-aren oinarrizko kontzeptuak eta konfigurazioa.

-Sare lokal birtualak (VLAN). "VLAN" kontzeptua. VLAN lotura tronkalak. VLANen konfigurazioa.

-STP protokoloa. 2. geruzako topologia erredundanteak. Konbergentzia.

-VLANen arteko banabidea.

Prestakuntza unitatea: WAN sareetarako sarbidea. Internet.

Kodea: 0370 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Helbideratze pribatua eta kanpoko helbideratzea.

-PPP protokoloa.

-Sarbide kontrolaren zerrendak (ACL).

-Sareko helbideen translazioa (NAT). Kontzeptua.

-NAT motak. Estatikoa eta dinamikoa. NATren utilitatea.

-NATren konfigurazioa.

-Atakako helbideen translazioa (PAT). Kontzeptua.

-PAT motak. Gainkarga eta alderantzizkoa. PATren utilitatea.

-PATren konfigurazioa.

Lanbide modulua: Hardwarearen oinarriak.

Kodea: 0371.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekipamenduen eta unitate periferikoen konfigurazioa. Ordenagailuen arkitektura.

Kodea: 0371 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Ordenagailu baten eskema eta egitura.

-Ordenagailuen belaunaldiak.

-von Neumann-en arkitektura.

-Ordenagailu pertsonalen, eramangarrien eta ordenagailu handien arkitekturak.

-Elementu funtzionalak eta azpisistemak.

-Bloke funtzionalak identifikatzea.

-Bloke bakoitzaren eginkizun nagusiak.

-Hardware gailuen bilakaera historikoa, egungoa eta etorkizuneko joerak.

-Oinarrizko softwarea eta aplikazio softwarea.

-Sistema informatiko baten osaera.

-Ekipamendu informatikoen konfigurazioa eta egiaztapena.

-Ekipamendu informatikoen joera berriak: informatika mugikorra.

-CPD prozesatzeko zentro baten egitura. Antolamendua eta diseinua.

-Instalazioaren segurtasun fisikoa. Giro baldintzak.

-Enpresa soluzioen berariazko osagaiak.

-Erabilgarritasun handiko arkitekturak.

-Hardwarearen inbentarioak.

Prestakuntza unitatea: Mahai gaineko ekipamenduak mihiztatu, konfiguratu eta mantentzea.

Kodea: 0371 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mahai gaineko ekipamenduak mihiztatzeko integrazio osagaiak.

-Mahai gaineko ekipamenduen osagaiak mihiztatzea eta instalatzea.

-Ekipamendu informatikoen konfigurazioa eta egiaztapena.

-Erabilgarritasun eta helburu orokorreko softwarea instalatzea.

-Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea.

-Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan.

-Sistema baten oinarrizko softwarearen irudiak sortu eta babestea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu eramangarriak mihiztatu, konfiguratu eta mantentzea.

Kodea: 0371 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ekipamendu eramangarriak mihiztatzeko integrazio osagaiak.

-Ekipamendu eramangarrien osagaiak mihiztatzea eta instalatzea.

-Ekipamendu informatikoen konfigurazioa eta egiaztapena.

-Erabilgarritasun eta helburu orokorreko softwarea instalatzea.

-Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea.

-Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan.

-Sistema baten oinarrizko softwarearen irudiak sortu eta babestea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Lanbide modulua: Datu-baseen kudeaketa.

Kodea: 0372.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseak: modelo erlazionala.

Kodea: 0372 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Biltegiratzeko sistemak.

-Modelo erlazionala.

-Modelo erlazionaletik entitate/erlazio modelora iragaitea. Normalizazioa.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalen diseinu fisikoa.

Kodea: 0372 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Erreminta grafikoak.

-Datuak definitzeko lengoaia.

-Datuak kargatzea eta modeloa egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalen kontsultak eta mantentze-lanak.

Kodea: 0372 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Hautaketa kontsultak.

-Txertaketa, ezabaketa eta aldaketa kontsultak.

Prestakuntza unitatea: Informazioa datu-baseetan kudeatzea.

Kodea: 0372 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Informazioa editatzeko erreminta grafikoak.

-Datuen aldibereko atzipena: blokeo politikak.

-Gidoiak datu-base erlazionaletan programatzea.

Lanbide modulua: Marka lengoaiak
eta informazioa kudeatzeko sistemak

Kodea: 0373.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: XML lengoaia.

Kodea: 0373 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Marka lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka lengoaiak.

-XML: egitura eta sintaxia.

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea.

Marka lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.

-Bezero-zerbitzari gidoien lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako erremintak.

-Estilo-orriak.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta balioztaturiko XML dokumentuak.

-XML dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea. DTD. XSML Schema.

Prestakuntza unitatea: XML aplikatzeko eremuak.

Kodea: 0373 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta eta erabilera lengoaiak. XQuery.

Marka lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Enpresa kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Aplikazio ofimatikoen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0381.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0381 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak sistema informatikoen administrazioaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia sistema informatikoen administrazioaren esparruan.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0381 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Sistema informatikoen administrazioko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0381 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Sistema informatikoen administrazioaren sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Sistema eragileen administrazioa

Kodea: 0374.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Direktorio zerbitzua sistema jabedunean administratzea.

Kodea: 0374 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Direktorio zerbitzua: definizioa, elementuak eta izena.

-LDAP protokoloa.

-Direktorio zerbitzuaren eskema.

-LDIF datuak trukatzeko formatua.

-Bilaketa iragazkiak.

-Domeinu kontrolagailuak.

-Direktorio zerbitzuaren instalazioa, konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Domeinuak sortzea.

-Domeinu batek administratzen dituen objektuak: erabiltzaile orokorrak, taldeak eta ekipamenduak.

-Domeinuen arteko konfiantzazko harremanak.

Prestakuntza unitatea: Direktorio zerbitzua sistema librean administratzea.

Kodea: 0374 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Direktorio zerbitzua: definizioa, elementuak eta izena.

-LDAP protokoloa.

-Direktorio zerbitzuaren eskema.

-LDIF datuak trukatzeko formatua.

-Bilaketa iragazkiak.

-Direktorio zerbitzuaren instalazioa, konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Direktorio zerbitzua administratzeko erreminta grafikoak.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile jabedunak administratzeko zereginak eta erremintak.

Kodea: 0374 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sistemaren prozesuen administrazioa.

-Sistemaren informazioa.

-"Scripting" lengoaiak.

-Urruneko sarbidearen eta administrazioaren zerbitzuak.

-Inprimaketa zerbitzarien administrazioa.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragile libreak administratzeko zereginak eta erremintak.

Kodea: 0374 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sistemaren prozesuen administrazioa.

-Sistemaren informazioa.

-"Scripting" lengoaiak.

-Urruneko sarbidearen eta administrazioaren zerbitzuak.

-Inprimaketa zerbitzarien administrazioa.

Prestakuntza unitatea: Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzea.

Kodea: 0374 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Agertoki heterogeneoen deskribapena.

-Sareko zerbitzuen instalazioa, konfigurazioa eta erabilera, baliabideak partekatzeko.

-Sareko baliabide partekatuen konfigurazioa.

-Sare heterogeneoetarako protokoloak. SMB.

-Sare heterogeneoen erabilera.

Lanbide modulua: Sare zerbitzuak eta Internet

Kodea: 0375.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sarea automatikoki konfiguratzeko (DHCP) eta izenak ebazteko (DNS) zerbitzuen kudeaketa.

Kodea: 0375 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sare parametroak konfiguratzeko mekanismoak. DHCP protokoloa.

-DHCP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DHCP bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Izenak ebazteko mekanismoak. DNS protokoloa.

-DNS zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DNS bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Interneteko eta intraneteko ohiko zerbitzuen kudeaketa.

Kodea: 0375 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Fitxategi-transferentziako zerbitzua. FTP protokoloa.

-FTP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-FTP bezeroak instalatu eta konfiguratzea komando moduan eta modu grafikoan.

-Web zerbitzua. HTTP protokoloa.

-Web zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Web bezeroak instalatu eta konfiguratzea. Arakatzaileak.

-Bezero-zerbitzari komunikazioa bermatzea.

-Posta elektronikoa. Mezuak bidaltzeko eta jasotzeko protokoloak. SMTP, POP3.

-Posta elektronikoko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Postako bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Bezero-zerbitzari komunikazioa bermatzea.

Prestakuntza unitatea: Berehalako mezularitzako zerbitzuaren, berrietako zerbitzuaren, banaketa zerrendetako zerbitzuaren eta audio eta bideo zerbitzuaren instalazioa eta konfigurazioa.

Kodea: 0375 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Berehalako mezularitzako zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Mezularitzako bezeroak testu moduan eta modu grafikoan.

-Berri zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Berrietako bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Posta zerrenden zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Banaketa zerrendetarako sarbidea. Motak.

-Audio zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Audio erreproduzigailuak. Sindikatu eta harpidetzea.

-Bideo zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Bideo erreproduzigailuak. Sindikatu eta harpidetzea.

-Bideokonferentzia.

Lanbide modulua: Web aplikazioen ezarpena

Kodea: 0376.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Edukien kudeatzaileen eta web ofimatikako aplikazioen instalazioa eta administrazioa.

Kodea: 0376 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Edukien kudeatzaileen motak: atariak, blogak, wiki-ak, foroak, ikasgela birtualak...

-Web aplikazioen zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea: web zerbitzaria, datu-basea, zerbitzariaren script lengoaiak...

-Interfazearen pertsonalizazioa. Txantiloiak.

-Erabiltzaileak eta taldeak. Profilak.

-Edukiak sortzea.

-Sarbide kontrola.

-Moduluak gehitzea.

-Edukien sindikazioa.

-Segurtasun-kopiak. Leheneratzeak.

-Informazioa inportatu eta esportatzea.

-Segurtasun mekanismo integratuak.

-Funtzionamendua eta errendimendua egiaztatzea.

-Web ofimatikako aplikazioak instalatu eta konfiguratzea.

-Aplikazio heterogeneoak gehitzea.

-Erabiltzaileen kudeaketa eta sarbide kontrola.

Prestakuntza unitatea: Zerbitzariaren script lengoaiak dituen web programazioa. Edukien kudeatzaileen egokitzapena.

Kodea: 0376 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lengoaiaren sintaxia eta elementuak: iruzkinak, datu motak, konstanteak, eragileak eta adierazpenak.

-Baldintzazko sententziak eta errepikakorrak.

-Eginkizun integratuak eta erabiltzaile eginkizunak.

-Informazioa sartzeko mekanismoak: datu-orriak.

-Erabiltzaileen autentifikazioa eta sarbide kontrola.

-Saioak.

-Interpretatzailea konfiguratzea.

-Datu-baseetara konektatzea.

-Datu-baseak eta taulak sortzea.

-Datu-basearen informazioa berreskuratu eta aldatzea web orrialde batetik.

-Erroreen kudeaketa.

-Segurtasun mekanismoak.

-Edukien kudeatzaileen erabilera motak eta horien ezaugarriak.

-Kudeatzailearen barneko egitura identifikatzea. Funtzionaltasunak.

-Funtzionaltasunak edukien kudeatzaileari txertatu eta egokitzea.

-Funtzionamendua eta errendimendu probak egiaztatzea.

Lanbide modulua: Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

Kodea: 0377.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioaren oinarriak.

Kodea: 0377 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Datu-baseen geruza bakarreko sistema kudeatzaile bat instalatu eta konfiguratzea.

-Datu-baseen bi geruzako sistema kudeatzaile bat instalatu eta konfiguratzea.

-Informaziorako sarbidea. Ikuspegiak. Erabiltzaileak.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazio aurreratua.

Kodea: 0377 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zereginen automatizazioa: administrazio gidoiak sortzea.

-Errendimendua optimizatzea: monitorizazioa eta optimizazioa.

-Erabilgarritasun irizpideak aplikatzea datu-base banatuei eta erreplikatuei.

Lanbide modulua: Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

Kodea: 0378.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraso teknikak eta erremintak sare, sistema eta zerbitzuetan.

Kodea: 0378 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Komunikazioetako segurtasunaren arazoa deskribatzea.

-Enkriptaketa teknikak: enkriptaketa simetrikoa (ezkutuko gakoa) eta asimetrikoa (gako publikoa). Gako publikoaren azpiegitura (PKI) hedatzea.

-Autentifikazioa eta sinadura digitalen sistemak.

-Segurtasuna hardware elementuetan.

-Segurtasuna software elementuetan. Sistema eragileak, aplikazioak eta datuak.

-Eraso pasiboko metodoak (gizarte ingeniaritza, usnariak eta abar).

-Eraso aktiboko metodoak (atakak eskaneatzea, ahuleziak eskaneatzea, exploit-ak).

-Erasoen aurkako oinarrizko defentsa erremintak.

-Ahuleziak aztertzeko erremintak.

-Sarkinak antzemateko erremintak (IDS).

-Software maltzurra. Birusa.

-Eraso teknikak hari gabeko sareetan.

Prestakuntza unitatea: Sare korporatiboen babesa. Perimetro segurtasuna.

Kodea: 0378 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Suebakiak. Motak eta tipologiak.

-Zona desmilitarizatuak (DMZ).

-Suebakiak instalatu eta konfiguratzea sistema eragile libre eta jabedunetan.

-Antibirusak.

-Ahuleziak.

-Edukiak iragaztea. Spamaren kontrakoak.

-Autentifikazio sendoa.

-Enpresen segurtasuna hari gabeko sareetan. IEEE 802.1x.

-IEEE 802.1x ezartzea. Radius zerbitzariak instalatu eta konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Sare pribatu birtualak eta IPSec.

Kodea: 0378 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sare pribatu birtualak (VPN). Tunelak.

-VPN motak. Ingurunetik ingurunera. Urruneko sarbidea.

-2. mailako VPN. PPTP eta L2TP protokoloak.

-VPN zerbitzariak instalatu eta konfiguratzea sistema libre eta jabedunetan.

-Suebaki batek babesturiko VPN zerbitzariak.

-3. mailako VPN. IPSec (IP SECurity) protokoloa.

-IPSec funtzionamendu moduak. Garraio modua. Tunel modua.

-4. mailako VPN. SSL eta TLS protokoloak.

Prestakuntza unitatea: Erabilgarritasun handia eta birtualizazioa.

Kodea: 0378 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hutsegiteen ohiko arrazoiak.

-Erabilgarritasun handiko diseinuak.

-Hondamendietan leheneratzea.

-Erreplikazio teknikak.

-"Clustering" soluzioak.

-Biltegiratzea. RAID sistemak. NAS sistemak.

-Babes kopia fidagarriak.

-Sarea eta komunikazioak.

-Aplikazioak eta zerbitzuak.

-Birtualizazioa. Birtualizazio teknikak eta moduak.

-Aplikazioen birtualizazioa.

-Biltegiratzearen birtualizazioa.

-Aplikazio zerbitzarien birtualizazioa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0380.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0380 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Detektaturiko arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0380 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0380 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1/1990 Lege Organikoaren babesean Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE)

Sistema informatikoen administrazioa

Sareko sistema informatikoen administrazioa

Erabiltzaile bakarreko sistema informatikoak eta erabiltzaile anitzekoak

0369. Sistema eragileen ezarpena

Sare lokalak

0370. Sareen plangintza eta administrazioa

Datu-baseen sistema kudeatzaileak

0372. Datu-baseen kudeaketa

0377. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

Programazioaren oinarriak

0373. Marka lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

Eginkizunak sistema informatikoan garatzea

0374. Sistema eragileen administrazioa

Kudeaketako aplikazio informatikoen ezarpena

0376. Web aplikazioen ezarpena

Lantokiko prestakuntza

0382. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATURIKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0485-3: Oinarrizko softwarea eta sistema aplikatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

0369. Sistema eragileen ezarpena

UC0484-3: Sistemaren hardware gailuak administratzea

0371. Hardwarearen oinarriak

UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea.

0371. Hardwarearen oinarriak

UC0225-3: Datu-basea konfiguratu eta kudeatzea

0372. Datu-baseen kudeaketa

UC0490-3: Sistema informatikoan zerbitzuak kudeatzea

UC0485-3: Oinarrizko softwarea eta sistema aplikatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

0374. Sistema eragileen administrazioa

UC0495-3: Web ingurunea kudeatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

UC0496-3: Mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea

UC0497-3: Fitxategi-transferentziako eta multimediako zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea

0375. Sare zerbitzuak eta Internet

UC0493-3: Interneteko inguruneetan, intranetean eta extranetean web aplikazioak instalatu, egiaztatu eta dokumentatzea

0376. Web aplikazioen ezarpena

UC0224-3: Datu-baseen sistema kudeatzailea konfiguratu eta kudeatzea

0377. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

UC0486-3: Ekipamendu informatikoak bermatzea

0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

B) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0369. Sistema eragileen ezarpena

UC0485-3: Oinarrizko softwarea eta sistema aplikatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

0369. Sistema eragileen ezarpena

0371. Hardwarearen oinarriak

UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea

0371. Hardwarearen oinarriak.

0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

UC0484-3: Sistemaren hardware gailuak administratzea

0372. Datu-baseen kudeaketa

UC0225-3: Datu-basea konfiguratu eta kudeatzea

0374. Sistema eragileen administrazioa

UC0490-3: Sistema informatikoan zerbitzuak kudeatzea

UC0485-3: Oinarrizko softwarea eta sistema aplikatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

0375. Sare zerbitzuak eta Internet

UC0495-3: Web ingurunea kudeatzeko softwarea instalatu, konfiguratu eta administratzea

UC0496-3: Mezularitza elektronikoko zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea

UC0497-3: Fitxategi-transferentziako eta multimediako zerbitzuak instalatu, konfiguratu eta administratzea

0376. Web aplikazioen ezarpena

UC0493-3: Interneteko inguruneetan, intranetean eta extranetean web aplikazioak instalatu, egiaztatu eta dokumentatzea

0377. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

UC0224-3: Datu-baseen sistema kudeatzailea konfiguratu eta kudeatzea

0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

UC0486-3: Ekipamendu informatikoak bermatzea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0369. Sistema eragileen ezarpena

Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0370. Sareen plangintza eta administrazioa

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0371. Hardwarearen oinarriak

Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0372. Datu-baseen kudeaketa

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0373. Marka lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0374. Sistema eragileen administrazioa

Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0375. Sare zerbitzuak eta Internet

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0376. Web aplikazioen ezarpena

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0377. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0379. Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua

Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0380. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0381. Enpresa eta ekimena

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA01 Ingelesa I.

Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Informatika

-Estatistikako diplomaduna.

-Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, Telematika espezialitatea.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0370. Sareen plangintza eta administrazioa

0372. Datu-baseen kudeaketa

0373. Marka lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

0375. Sare zerbitzuak eta Internet

0376. Web aplikazioen ezarpena

0377. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa

0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia

0380. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0381. Enpresa eta ekimena

NA01. Ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0369. Sistema eragileen ezarpena.

0371. Hardwarearen oinarriak

0374. Sistema eragileen administrazioa

0379. Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

-Gela teknikoa.

-Laborategia.

-Balio anitzeko gela.

Iragarkiaren kodea: F1014367