118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 11/2010 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Francisco Ballester Ciriak eskaturik, ezintasun iraunkorrerako gizarte segurantza dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Vitaba de Construcciones, S.L.ren, Txiquiri Iruña, S.L.ren, Taesna de Construcciones 2003, S.L.ren, Contratas y Subcontratas de Iruña, S.L.ren, Navas de Tolosa 2ren eta A.Z.T. Construcciones y Reformas, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 11/2010 prozeduran, ebazpena eman da gaurko egunean; hona zer dioen xedapen zatiak:

Xedapen zatia:

Francisco Ballester Ciria jauna atzera egintzat jotzen da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Vitaba de Construcciones, S.L.ren, Txiquiri Iruña, S.L.ren, Taesna de Construcciones 2003, S.L.ren, Contratas y Subcontratas de Iruña, S.L.ren, Navas de Tolosa 2ren eta A.Z.T. Construcciones y Reformas, S.L.ren aurka jarri duen demandan; demandaren ondorioz egin diren jarduketa hauek artxibatu eginen dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eginbidea. Jarraian, erabakitakoa bete da eta interesdunei jakinarazi zaie LPLaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarritako moduan eta bertako baldintzei jarraikiz. Fede ematen dut.

Eta Vitaba de Construcciones, S.L.ri, Txiquiri Iruña, S.L.ri, Taesna de Construcciones 2003, S.L.ri, Contratas y Subcontratas de Iruña, S.L.ri, Navas de Tolosa 2ri eta A.Z.T. Construcciones y Reformas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1015433