118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 127/2010 A falta-judizioa

Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegian, 2010eko irailaren 15ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 127/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, baldintzarik gabeko mehatxuengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

443/2010 epaia. Iruñean, 2010eko irailaren 2an.

Nik, M. Paz Benito Osesek, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 127/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan Germán Fermín Rodrigo Mondelak eta Yongping Zhangek parte hartu dute inplikatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Yongping Zhang absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Yongping Zhangi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1015456